Merkatu motak eta kudeaketa ekonomikoa

Ekonomia2,58 KB

Merkatuaren definizioa

Merkatu gisa, eskaintzaile eta eskatzaileek aurrera daramatzaten produktu baten salerosketa-ekintza guztiak hartzen dira.

Merkatu motak

1. Lehia perfektua

Enpresa bat lehia perfektuko merkatu batean dagoela esaten da baldintza hauek betetzen dituenean:

  • Produktuaren homogeneotasuna: Eskaintzaile batek saltzen duena, besteek saltzen dutenaren berdina da.
  • Eskaintzaile eta eskatzaile kantitate handia: Eskaintzaile jakin baten erabakiek eragin eskasa dute merkatuan.
  • Merkatuaren ezaguera osoa: Parte-hartzaileek merkatuari buruzko informazio osoa dute.
  • Merkatutik irten eta sartzeko askatasun osoa: Merkatuak eskaintzen dituen aukerak onak badira, bertan sartzeko asmoa duten enpresak egongo dira; aldiz, enpresa batek etekinik lortzen ez badu, produktu hori fabrikatzeari utz diezaioke.

2. Lehia inperfektua

Lehia inperfektuaz hitz egiten dugu, lehia perfektuaren ezaugarriren bat betetzen ez denean. Aurkitzen dugun merkaturik ohikoena da. Enpresak merkatuan eragin handiena sortzen saiatzen dira, era honetan produktuaren salneurrian eragina izan eta bere etekina hobetu ahal izateko.

  • Monopolioa: Lehia perfektuaren aurkako merkatu mota da. Kasu honetan, saltzaile bakar bat eta erosle asko daude; beraz, eskaintzaileak prezioa eta ekoiztu nahi duen kantitatea zeintzuk izango diren erabakitzeko aukera guztiak ditu.
  • Oligopolioa: Saltzaile gutxi eta erosle asko daudenean sortzen da. Lehia oso gogorra da eta, enpresa gutxi daudenez, hauetako batek erabakitako merkataritza-politikak besteengan eragin handia du.
  • Lehia monopolistikoa: Homogeneoa ez den produktu baten erosle eta saltzaile askok osatzen dute. Enpresa bere produktua besteengandik bereizten saiatzen da, erakargarriagoa egiten duten itxura eta ezaugarriak emanez, bere salmenta-merkatua ahal den neurrian bereizi ahal izateko. Lehia-merkatu baten barnean, enpresa baten produktu batentzat atal monopolistiko bat lortzea da helburua.

Kudeaketa eta stock-aren adierazleak

Lehengaien urteko kontsumoa, lehengaien batez besteko stock-a, fabrikazio-bideko produktuen urteko balioa, fabrikazio-bideko produktuen batez besteko stock-a, kostu-prezioan baloratutako salmenten urteko bolumena, produktu bukatuen batez besteko stock-a, salmenta-prezioan baloratutako salmenten urteko bolumena, merkataritza-kredituen batez besteko balioa eta hornitzaileak x egunetik behin ordaintzea.

Deskargatu

PDF Word HTML