Ekonomiaren Oinarriak: Produkzioa eta Enpresa
Oinarrizko kontzeptu ekonomikoak
- Burujabetza: Kontsumitu behar zituzten gauzak beraiek ekoiztu zituzten.
- Soberakinak: Merkatura doan ekoizpenaren zatia, autokontsumora zuzentzen ez dena.
- Eraginkortasuna: Ekoizpen unitate bakoitzeko ahalik eta etekinik handiena lortzea.
- Kontzertu Ekonomikoa: Itun bat da. Itun honek arautzen ditu euskal lurraldeen eta Espainiako Gobernuaren artean dauden harreman ekonomikoak.
- Produkzioa: Tonatan edo unitate finkoetan ematen da; produkzio unitatea da.
- Produktibitatea: Ekoiztutako unitateen eta horretarako erabilitako baliabideen arteko harremana da; adibidez, ekoiztutako unitateen eta erabilitako langile kopuruaren arteko erlazioa.
Enpresaren helburuak
Enpresa pribatuen helburu nagusia irabazien maximizazioa da. Horretarako, enpresek kostu txikiagoan ekoizteko ahaleginak egingo dituzte eta teknologia erabiltzen saiatuko dira.
Produkzioaren funtzioa
Lortutako produktuaren eta produktu hori egiteko erabilitako faktoreen arteko harremana da. Ekoizpen-funtzioan honako hauek hartu behar dira aintzat:
- INPUTS-ak (ekoizpenean sartzen dena): Lurra, lana eta kapitala.
- OUTPUTS-ak (ekoizpen-jardueraren irteera): Faktoreen konbinaketaren emaitza.
Enpresek produkzio kantitate ahalik eta handiena lortu nahi dute, faktore kantitate ahalik eta txikiena erabiliz. Kostu txikienean sortzen duten enpresak dira eraginkortasun ekonomikorik handienekoak.
Produkzio faktoreak
- Produkzio faktore finkoak: Erabili beharreko kantitatea ez da aldatzen, nahiz eta produkzioa aldatu.
- Faktore aldakorrak: Erabili beharreko kantitatea aldakorra da, produkzioak gora edo behera egin behar izatearen arabera.
Epe laburrean, enpresek produkzio eta kostu finkoak eta aldakorrak dituzte, baina epe luzean faktore eta kostu guztiak aldakorrak dira.
Produktu funtzioaren ezaugarriak
- Produktu marjinala: Produkzio faktore aldakorraren unitate bat gehiago erabiltzearen ondorioz izandako aldaketari esaten zaio.
- Errendimendu beherakorren legea: Edozein produkzio funtziotan, une jakin batetik aurrera, faktore aldakorraren kantitateak gora eginez gero, produkzioaren hazkundea gero eta txikiagoa da.
- Batez besteko produktua: Langile bakoitzak sortzen duen produktu kantitatea. Lana lurraz edo kapitalaz ordezkatzeko joera dago, batez besteko diru-sarrerak handituz.