Merkatu Oligopolistikoen Ezaugarriak eta Estrategiak

Ekonomia2,26 KB

Merkatu oligopolistikoak

Merkatu hauetan saltzaile (eskaintzaile) gutxi eta erosle asko daude, eta ekoizkinak nahiko homogeneoak dira. Saltzaile gutxi dagoenez, prezioan eragin dezakete. Eskaintzaile kopuru txikia denez, elkarren mendekoak dira eta prezioa zertxobait kontrolatzeko gaitasuna dute. Oinarrizko ezaugarria elkarrekiko mendetasuna da.

Prezioak finkatzeko modua

Enpresak espero duten eskariaren arabera saiatuko dira prezioak finkatzen, lehiakideek nola jokatzen duten kontuan hartuta. Ondorioz, ziurgabetasun handia izaten da merkatuan. Hori gainditzeko aukerak hauek dira:

  • 1. Lehiakideen jarrera zein izango den igartzen saiatzea eta estrategia egokiak diseinatzea.
  • 2. Prezio borroka hastea: merkatu-kuota handitzeko prezioak etengabe murrizten dituzte.
  • 3. Kartel bat eratzea: elkarlanean aritzea elkarren lehian aritu beharrean.

Kartelak eta lankidetza

Bi aukera daude: merkatua elkarbanatzea eta monopolio bat balitz bezala jardutea, edo prezioei buruz ados jartzea. Oligopolio bateko enpresak ados jartzen badira, etekin handiena lortzeko modua enpresa guztien artean monopolio bat ekoitziko lukeena ekoiztea da.

Merkatua elkarbanatzeko edo zatitzeko hainbat modu daude:

  • Banatzea aurreko ekitaldietan izan zuten banaketari erreparatzea.
  • Enpresa bakoitzak lurralde-eremu bat hartzea.
  • Prezioei buruz ados jarri eta merkatua berak jardun dezan uztea.

Kartelak egiten dituztenen ustez arazo bat dago: hitzarmenak ezegonkorrak direla. Edozein enpresak ekoizpen-maila handitzea erabakitzen badu, beste enpresa baten merkatu-kuotaren kontura mozkin handiagoak izango ditu unitate bakoitzeko.

Prezio borrokak

Oligopolioko enpresa batek prezioa jaisten badu, enpresa haren eskaria gainerakoen kontura handituko da. Enpresa guztiek neurri berean jaisten badituzte prezioak, prezio-borrokak guztien mozkinak murriztea ekarriko du. Beraien arteko liskarrak prezio-borrokak ekartzen ditu merkatuko partaidetza handitzeko asmoz. Ezinbestekoa da hitzarmen-urratzeak hauteman eta zigortzeko bideak arautzea; bestela, enpresek beti izango dituzte hitzarmenak beren aldetik urratzeko pizgarriak.

Deskargatu

PDF Word HTML