Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Merkatuaren Funtzionamendua: Eskaria eta Eskaintza

Ekonomia3,37 KB

Zer da merkatua?

Produktu jakin baten inguruan erosle eta saltzaileek egindako salerosketa-jardueren multzoa da.

Merkatuaren elementuak

  • 1. Eskatzailea: ondasun edo zerbitzuak erosi nahi dituena.
  • 2. Eskaintzaileak: ondasun edo zerbitzuen saltzaileak.
  • 3. Prezioa: ondasun edo zerbitzuen balioa.

Eskaria (D)

Eskatzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean adierazten du.

Eskariaren aldagaiak

  1. Ondasunaren prezioa: Ondasun baten prezioak gora egitean, eskatutako kantitatea jaitsi egiten da (P gora = Qd behera).
  2. Errenta:
    • Behe-mailako ondasuna: Errenta gora = Qd behera.
    • Ondasun arrunta: Errenta gora = Qd gora.
    • Luxuzko ondasuna: Errenta txikiarekin kantitate txikian kontsumitzen da.
  3. Modan egotea: Kontsumitzaileak gehiago eskatuko du
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren Funtzionamendua: Eskaria eta Eskaintza" »

Lehia-estrategiak, barne hazkundea eta multinazionalak

Ekonomia2,25 KB

Lehia-estrategiak

Azaldu itzazu lehi-estrategiak

Desberdintze estrategia

Produktua lehiakideen produktuetatik nabarmen bereizten da, edo produktu bakarra delako pertzepzioa sorraraztea.

Kostuetan liderra izatearen estrategia

Kostu baxuenetan ekoiztea da, abantaila operatibo bati edo ekoizpen-abantaila bati esker, lehiakideek baino prezio merkeagoa eskaini ahal izateko.

Espezialitate-estrategia

Segmentazio handiko estrategia ere esaten zaio. Merkatuaren segmentu batean arreta jartzea da, eta desberdintzeko edo kostuetan liderra izateko estrategiak aplikatzea.

Barne hazkundea

Azaldu ezazu barne hazkundea. Zeri deitzen zaio hazkundea? Zer modu daude enpresa hazkundea izateko barne hazkundeari dagokionean?

Enpresaren ekoizpen-ahalmena handitzea da; enpresaren...

Jarraitu irakurtzen "Lehia-estrategiak, barne hazkundea eta multinazionalak" »

Enpresen Hazkundea eta Nazioartekotzea: Estrategiak eta Kontzeptuak

Ekonomia2,53 KB

Barne eta Kanpo Hazkundea

Enpresen hazkundea bi motatakoa izan daiteke: barnekoa edo kanpokoa.

Barne Hazkundea

Enpresaren ondarea handitzea da, inbertsioa eginez. Bi mota nagusi daude:

  • Espezializazioa: Produktua edo zerbitzua aldatu gabe, ekoizpena handitzean datza.
  • Dibertsifikazioa: Jatorrizko produktu edo zerbitzuarekin lotura duten ondasunak ekoiztean datza, produktu berriak garatuz edo ezagunak ez zaizkigun bezeroei salduz.

Kanpo Hazkundea

Jada existitzen diren enpresak erosi, kontrolatu eta haiekin bat egitea da. Hainbat modu daude:

  • Bat-egite purua: Sozietateen elkartzea da, sozietate berri bat sortuz. Enpresa berriak jatorrizko enpresen eskubide eta betebeharrak bereganatzen ditu, ondare bakarra sortuz.
  • Xurgapen bidezko bat-egitea: Enpresa batek
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Hazkundea eta Nazioartekotzea: Estrategiak eta Kontzeptuak" »

Negozioaren Oinarriak eta Merkataritza Zuzenbidea

Ekonomia2,59 KB

Globalizazioa

Globalizazioa edo mundializazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. Ikuspuntu ekonomiko batetik, merkataritzaren liberalizazioa aipatzen da globalizazioari buruz hitz egiten denean.

Enpresa Txiki etaertaina (ETE)

Enpresa txiki eta ertainak (edo ETEak) tamainaz mugatuta sailkatzen diren enpresak dira. Europar Batasunean 250 langile baina gutxiagoko enpresak hartzen dira aintzat. Izan ere, 2005tik hona salneurria eta produktibitatea ere kontuan hartzen dira.

Multinazionalak

Enpresa multinazionalak, edo besterik gabe multinazionalak, jatorri duten herrialdeaz gain, beste herrialde batzuetan ere ekoizpen,...

Jarraitu irakurtzen "Negozioaren Oinarriak eta Merkataritza Zuzenbidea" »

Enpresa-estrategia: mailak, balioa eta lehiakortasuna

Ekonomia3,05 KB

Estrategia: mailak eta kontzeptu garrantzitsuak

Estrategia mailak

  • Estrategia korporatiboak

    Estrategia korporatiboak: negozioa dibertsifikatu.

  • Negozio-estrategiak

    Negozio-estrategiak: negozio-linea bat berpizteko bide bat.

  • Estrategia operatiboak

    Estrategia operatiboak: aldaketa eta eraginkortasuna lortzeko (baliabideak ondo aprobetxatuz).

Lehia-abantaila

Lehia-abantaila: enpresak lehiakideen aldean posizio hobea lortzeko eta hori sendotzeko garatu behar dituen barne-ezaugarrien multzoa da.

Balioa eta balio-erantsia

Balioa sortzea

Balioa sortzea: balioa sortu eta gero balio bat eransten diozu, irabazi bat lortzeko.

Balio erantsia

Balio erantsia: produktu eta zerbitzuei (lehengaiak, ekoizpena, marketinga) balioa eransten dien funtzio-multzoa da. Funtzio horietan...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa-estrategia: mailak, balioa eta lehiakortasuna" »

Merkataritza-sozietate motak eta ezaugarri nagusiak

Ekonomia4,6 KB

Merkataritza-sozietateak: Sailkapena

Merkataritza-sozietateak bi multzo nagusitan sailkatzen dira:

  • Pertsonalistak: Sozietate Kolektiboa eta Komanditako Sozietate Hutsa.
  • Kapitalistak: Komanditako Sozietate Akzioduna, Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (SL), Enpresa Berria Sozietate Mugatua eta Sozietate Anonimoa (SA).

A) Sozietate Kolektiboa (SK)

Ezaugarri pertsonalek berebiziko garrantzia dute. Merkataritza Kodeak arautzen du.

Ezaugarri nagusiak:

  • Bi bazkide gutxienez; gehiengorik ez dagoenez, gutxi izateko egokia da.
  • Bazkide guztiek dute kudeaketan parte hartzeko eskubidea. Ekarpena lana soilik bada, ezin dute kudeaketan parte hartu.
  • Zorrekiko erantzukizuna: Pertsonala, solidarioa eta mugagabea.
  • Ez dago eratzeko gutxieneko kapitalik.
  • Bazkide izaera ezin
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza-sozietate motak eta ezaugarri nagusiak" »

Finantza eta Kontabilitate Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia2,58 KB

Ondarea

Pertsona fisiko nahiz juridiko batek une jakin batean duen ondasun, eskubide eta betebehar multzoa da, ondare-elementu guztiak moneta-unitateetan baloratuta. Ondasunek eta eskubideek ondarearen alde positiboa islatzen dute, eta betebeharrek, aldiz, alde negatiboa. Beraz, ondarea ondarearen oinarrizko ekuazioaren bidez adieraz daiteke: ondasunak + eskubideak - betebeharrak.

Kontua

Ondare-elementu baten balioa agerian jarri eta haren aldaketen jarraipena egiteko kontabilitateak erabiltzen duen tresna da. Jarraipen honek hasierako saldoa, transakzio bakoitzak eragiten dituen gehikuntzak edo murrizketak eta amaierako saldoa idaztea dakar.

Kontua T moduan irudikatzen da:

  • Ezkerreko aldeari Zor deitzen zaio.
  • Eskuinekoari Hartzeko.
  • Erdian, ondare-
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza eta Kontabilitate Oinarrizko Kontzeptuak" »

Ekonomiaren Oinarriak: Eskasia, Ekoizpena eta Sektore Publikoa

Ekonomia2,85 KB

Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia-eskasia: Pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa.

Ekonomiaren ideiak

  • Ekonomia-eskasia: Ez dago behar adina baliabide ditugun beharrak asetzeko.
  • Aukeraketa: Baliabideak urriak dira eta hainbat erabilera dituzte.
  • Eskasia eta aukeraketa: Ezin da lortu nahi dugun guztia; norberaren gogoak eta diru-sarrerak mugatuak dira.

Ondasunen irizpideak

  • Eskasia-maila: Ondasun askeak esaten zaie mugagabeak direnei.
  • Eginkizuna: Giza beharrak asetzen dituzten ondasun-kontsumoak.
  • Eraldatze-maila: Ondasun bukatuak, berriro erabili ahal ditugunak.
  • Ondasun-eskuragarritasuna: Ondasun publikoak.

Ekoizpen-faktoreak

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak:

  • Natura-baliabideak:
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarriak: Eskasia, Ekoizpena eta Sektore Publikoa" »

1929ko Krisia: Galbraith-en Faktoreak eta Eredu Ekonomikoak

Ekonomia2,13 KB

1929ko Krisiaren Eragina Handitzeko Faktoreak (Galbraith)

  • Errentaren banaketa desorekatua: Aberatsek burtsatik beren inbertsioak eta errentak atera zituzten; horrek merkataritza eta kapital fluxuen esportazio/inportazioetan krisia areagotu zuen.
  • Ordainketa balantzaren egoera zalantzazkoa: AEBk arantzelak igo zituen industria babesteko.
  • Banka sistemaren ahulezia eta kontrol eza: Banku gehiegi zeudenez, konfiantza galdu zen eta bankuak bata bestearen atzetik porrot egin zuten.
  • Enpresa kapitalisten antolaketa desegokia: Kontrolik gabeko enpresak.
  • Zientzia ekonomikoaren ezagutza maila kaxkarra.

Krisia burtsatik banku, industria, nekazaritza eta merkataritzara zabaldu zen, langabeziak gora eginez.

Krisiaren hedapen globala

AEBetatik krisia mundu osora zabaldu...

Jarraitu irakurtzen "1929ko Krisia: Galbraith-en Faktoreak eta Eredu Ekonomikoak" »

Ekonomiaren Oinarriak: Kontzeptuak, Eragileak eta Sistemak

Ekonomia3,32 KB

Ekonomiaren Sarrera eta Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia gizakiaren beharrak ongien asetzeaz arduratzen den zientzia da, funtsean etxea administratzea helburu duena. Ekonomiaren oinarrian kontzeptu hauek aurkitzen ditugu:

  • Aukera-kostua: Ekonomia-eskasiaren ondorioz, aukeratu beharra dago, eta eskasia horrek aukeraketa egitera behartzen gaitu.
  • Ekonomia-jarduerak: Kontsumoa, ekoizpena eta banaketa dira prozesu nagusiak.
  • Ekoizpen-faktoreak: Natura-baliabideak, lana eta kapital-ondasunak.

Makroekonomia eta Mikroekonomia

Ekonomia aztertzeko bi modu nagusi daude:

  • Makroekonomia: Ekonomia oro har aztertzen du.
  • Mikroekonomia: Ekonomia-eragileak banaka aztertzen ditu.

Teknologia eta Ekoizpen-Ahalmena

Teknologia ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarriak: Kontzeptuak, Eragileak eta Sistemak" »