Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak: Premia, Baliabide eta Eskasia

Ekonomia3 KB

Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak

Premiaren Definizioa eta Mailak

Premia: Zerbaiten faltaren sentsazioa da, eta hura asetzeko nahia.

Premia Mailak

  • 1. Maila: Oinarrizkoenak (elikagaia, arropa eta hezkuntza).
  • 2. Maila: Gizarte modernoan beharrezkoak (mugikorra edo Internet edukitzea).

Ondasunak eta Zerbitzuak: Pertsonok gure premiak asetzeko erabiltzen ditugun baliabideak dira. Ondasunak ukigarriak dira, eta zerbitzuak ukiezinak.

Baliabideen Ezaugarriak

Urritasunaren Arabera

  • Askeak: Dena asetzeko adinako kantitatean daudenak (airea eta izarren argia).
  • Ekonomikoak: Ez dago denen premiak asetzeko adinako kantitatea (botoia, hegazkina, mugikorra, lepokoa).

Eraldaketa Mailaren Arabera

  • Tartekoak: Helburu duten premia ase aurretik eraldatu egin behar direnak (muntaia-
...
Jarraitu irakurtzen "Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak: Premia, Baliabide eta Eskasia" »

Finantza-azterketa eta oreka: helburuak eta lege nagusiak

Ekonomia2,89 KB

Finantza-azterketa: Helburuak

Finantza-azterketaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Inbertsioen eta finantzaketaren arteko oreka aztertzea.
  • Finantzaketa-iturrien egitura aztertzea.

Horretarako erabiltzen den tresna nagusia balantzea da, eta bertatik ateratzen da informazio guztia. Informazio honekin, maniobra-funtsa eta finantza-ratioak kalkula daitezke enpresaren finantza-egoera sakon aztertzeko.

Finantza-oreka

Enpresaren helburu nagusienetako bat etekinak lortzea da, eta horretarako egitura finantzario egokia izan behar du. Baina enpresa batek egitura finantzario desegokia izan dezake hainbat arrazoirengatik:

  • Kapital gutxi izatea.
  • Autofinantzaketa baxua izatea.
  • Zor handiak izatea.

Egoera hauek enpresaren eta harremana duten inguruko erakundeen...

Jarraitu irakurtzen "Finantza-azterketa eta oreka: helburuak eta lege nagusiak" »

Enpresaren Finantza-Kudeaketa: Heltze Aroa eta Inbertsioak

Ekonomia2,89 KB

Batezbesteko Heltze Aroa (BHAE eta BHAF)

Batezbesteko Heltze Aro Ekonomikoa (B.H.A.E.): izakinak biltegian sartzen direnetik saldutako produktuak kobratu arte igarotzen den denbora da. Denbora hori jakiteko, hornidura-epea, fabrikazio-epea, salmenta-epea eta kobratze-epea kalkulatu behar dira.

Batezbesteko Heltze Aro Finantzarioa (B.H.A.F.): finantzatu gabeko BHAEren zatia da. Aro hau kalkulatzeko, hornitzaileei ordainketa-epea kendu behar zaio batezbesteko heltze aro ekonomikoari. Hortaz, BHAF enpresak bere kabuz finantzatu behar duen denbora da.

Heltze Aroaren Osagaiak

  • Hornidura-epea: izakinak biltegian sartzen direnetik ekoizpen-prozesuan sartu arte igarotzen den denbora da.
  • Fabrikazio-epea: izakinak ekoizpen-prozesuan sartzen direnetik produktuak
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Finantza-Kudeaketa: Heltze Aroa eta Inbertsioak" »

Ekonomia Ariketak: Enplegua, Zerga Politika eta Estatistikak

Ekonomia3,85 KB

1. Ariketa: Egia ala Gezurra?

  • Gezurra. Lan eskarian eragina du.
  • Gezurra. Betetzen ari den funtzioa errenta birbanatzearena da.
  • Gezurra. Estatuaren administrazio zentralak ez.
  • Gezurra. Emakume gehienak estatuaren administrazio zentralak ditu.
  • Gezurra. Sarrerak gastuak baino txikiagoak direnean defizita egongo da, eta zor publikoa aurreko urteetako defizitaren ondorioz estatuak zor duen kantitatea da.
  • Gezurra. Batzuetan ez dira derrigorrezkoak.
  • Gezurra. Zerga zuzena da.
  • Egia. Zergadunek estatuari ordaintzeko erabiltzen duten BPGren zatia da.
  • Gezurra. Jubilatuak ez (biztanleria osoa).
  • Gezurra. Biztanleria aktiboko langabetuei buruzko estatistikak egiten ditu.

2. Ariketa: Enplegu Politiken Neurriak

Eskaintzan eragina duten neurriak

Lan eskaintza murrizteko,...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Ariketak: Enplegua, Zerga Politika eta Estatistikak" »

Enpresaren Zikloak eta Batez Besteko Heltze-Aroa (BBHA)

Ekonomia3,97 KB

Enpresaren Zikloak

Enpresak inbertsioak egiten ditu etengabe. Enpresa-jarduera bazkideek diru-kopuru bat ematen dutenean hasten da. Enpresak diru horrekin zenbait inbertsio egiten ditu:

  • Ibilgetuko elementuak: Enpresan gutxienez urtebete edo gehiago iraungo dutenak (instalazioak, makineria, ibilgailuak...).
  • Zirkulatzaileko elementuak: Lehengaiak, hornidurak, etab.

Inbertsio hauekin eta langileen kontratazioarekin, enpresak bere jarduera hasten du, eta salmenten zenbatekoa kobratzen duenean, dirua berreskuratzen du. Prozesu hau etengabe errepikatzen da enpresaren bizitza osoan, bi ziklo sortuz: Ziklo Luzea eta Ziklo Laburra.

Ziklo Luzea

Ibilgetuko elementuetan inbertitutako diru-baliabideak amortizazioen bitartez berreskuratzen dira hainbat epealdi...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Zikloak eta Batez Besteko Heltze-Aroa (BBHA)" »

Marketing eta Merkataritza Kontzeptu Garrantzitsuenak

Ekonomia2,58 KB

Marketing eta Merkataritza: Oinarrizko Definizioak

Marketinga

Enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoa da (enpresak irabaziak lortzeko helburuarekin).

Merkatua

Premiak dituzten eta premia horiek eskaintzaile bati produktu bat erosiz bete nahi dituzten pertsonen edo enpresen multzoa da.

Merkatu Kuota

Enpresak aldi jakin batean egindako produktu zehatz baten salmentak salmenta osoen artean zatituz lortzen den balioa da. Zenbat eta Merkatu kuota handiagoa izan, orduan eta handiagoa da enpresak merkatuan duen eragina.

Lehiakideak

Merkatu berean, produktu bera ekoizten duten edo zerbitzu bera ematen duten enpresak dira.

Merkatu Segmentazioa

Zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile...

Jarraitu irakurtzen "Marketing eta Merkataritza Kontzeptu Garrantzitsuenak" »

Enpresa hazkunde eta globalizazio estrategiak

Ekonomia2,46 KB

Barne-hazkundea (2)

Barne-hazkundea (2): Enpresaren ekoizpen-ahalmena handitzea da.

Espezializazioa

Marketin-estrategiak jarri behar dira martxan gehiago saltzeko. Hauek izan daitezke estrategiaren adibide batzuk:

  • Prezioa aldatzea
  • Produktuaren edukiontzia aldatzea
  • Produktua erakargarriagoa egitea (itxura, packaging)
  • Produktuen ezaugarri jakin bat aldatzea
  • Produktua merkatuaren beste segmentu batzuetan sartzen saiatzea

Esate baterako, haurrek soilik jaten duten jogurt bat helduek ere jan dezaten lortu dezake enpresa. Estrategia horri espezializazioa deritzo.

Dibertsifikazioa

Aukera hau eginez gero, enpresek, oro har, jatorrizko produktuarekin nolabaiteko lotura duten ondasunak ekoitzi ohi dituzte, produktu osagarriak deritzenak. Izan ere, enpresak jada...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa hazkunde eta globalizazio estrategiak" »

Enpresa eta Ekonomia Kontzeptu Gakoen Gida

Ekonomia2,26 KB

Enpresa eta Ekonomia Kontzeptu Gakoak

  1. Merkataritza Erregistroa

    Administrazio-erakunde bat da. Enpresa bat sortzean, lehenengo urratsa eskriturak sinatzea da; notarioak horien balioa eta legezkotasuna egiaztatzen ditu. Ondoren, Erregistroan inskribatzen da, publiko egiteko.

  2. Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK)

    Prozedura honen bitartez, Gipuzkoako Foru Ogasunak pertsona juridikoei eta nortasun juridikoa duten entitateei zenbaki bana ematen die, zerga-izaera edo zerga-ondorioak dituzten harremanetarako.

  3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ)

    Enpresa sortzen denean, JEZ-ean alta eman behar da. Urtero ordaindu beharreko zerga da, enpresaren jardueraren araberakoa.

  4. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)

    Izaera erreala duen zuzeneko tributua da. Gipuzkoako

...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa eta Ekonomia Kontzeptu Gakoen Gida" »

Enpresa Mota Desberdinen Ezaugarriak (Euskal Testua)

Ekonomia3,73 KB

Enpresa Mota Desberdinen Ezaugarriak

Enpresa Indibiduala

  • Enpresa Indibiduala: Nortasun fisiko gisa jarduten duen pertsona fisikoa da.
  • Enpresaren kontrol osoa eta erantzukizun mugagabea du.
  • Ez da gutxieneko kapitalik behar enpresa sortzeko.
  • Zergak PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) bidez ordaintzen dira.
  • Enpresaren izena jabearen izena da.

Merkataritza Sozietateak

Ondare bat bilduz osatutako sozietate mota da. Nortasun juridikoa dute, eskritura publikoz eratu eta Merkataritza Erregistroan inskribatu behar dira.

Sozietate Pertsonalistak eta Kapitalistak

  • Sozietate Kolektiboa (SK):
    • Gutxienez bi bazkide.
    • Bazkide guztiek kudeaketan parte hartzen dute.
    • Erantzukizun mugagabea.
    • Ez da gutxieneko kapitalik behar.
    • Bazkideen izenak agerian geratzen dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Mota Desberdinen Ezaugarriak (Euskal Testua)" »

Ekonomia-sistema mistoa: Ezaugarriak eta alderaketa

Ekonomia2,36 KB

Ekonomia-sistema mistoa

Merkatu-ekonomiaren eragozpenetako bat da aldian behin krisiak izaten direla. 1929. urteko krisiaren ondoren etorri zen Depresio Handira arte. Krisi haren ondoren, merkatuak jarraituko zuen baliabideen esleitzaile nagusi izaten.

Estatuaren eginkizun nagusiak merkatu-ekonomiako sistemetan dituenak baino askoz ere zabalagoak dira:

  • Esparru juridiko-instituzionala ezartzea: Gutxieneko soldata, zortzi orduko lanaldia, ingurumenaren babesa, gizarte-prestazioak, etab.
  • Ondasun publikoak hornitzea: Gizartearen ustetan, denek izan behar dute zenbait ondasun eskuratzeko aukera; hala nola, hezkuntza, osasungintza eta errepideak.
  • Errenta birbanatzea: Jaiotzean pertsona guztiek ez dituzte aukera edo baliabide berdinak; horregatik, sektore
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia-sistema mistoa: Ezaugarriak eta alderaketa" »