Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak: Premia, Baliabide eta Eskasia
Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak
Premiaren Definizioa eta Mailak
Premia: Zerbaiten faltaren sentsazioa da, eta hura asetzeko nahia.
Premia Mailak
- 1. Maila: Oinarrizkoenak (elikagaia, arropa eta hezkuntza).
- 2. Maila: Gizarte modernoan beharrezkoak (mugikorra edo Internet edukitzea).
Ondasunak eta Zerbitzuak: Pertsonok gure premiak asetzeko erabiltzen ditugun baliabideak dira. Ondasunak ukigarriak dira, eta zerbitzuak ukiezinak.
Baliabideen Ezaugarriak
Urritasunaren Arabera
- Askeak: Dena asetzeko adinako kantitatean daudenak (airea eta izarren argia).
- Ekonomikoak: Ez dago denen premiak asetzeko adinako kantitatea (botoia, hegazkina, mugikorra, lepokoa).
Eraldaketa Mailaren Arabera
- Tartekoak: Helburu duten premia ase aurretik eraldatu egin behar direnak (muntaia-kate bateko automobil bat).
- Amaierakoak: Erabiltzeko edo kontsumitzeko prest daudenak (automobila).
Eskuragarritasunaren Arabera
- Publikoak: Pertsona orok erabil ditzakeenak (instalazio publikoak, parkeak, liburutegiak, eskolak).
- Pribatuak: Pertsona bat edo batzuk baztertzen dituztenak (haren prezioa ordaintzeko prest ez daudenak).
Funtzioaren Arabera
- Kontsumoa: Gizakiaren premiak zuzenean asetzen dituztenak (izozkia, etxebizitza, automobila).
- Kapitala: Giza premiak zeharka asetzen dituztenak (makinak, lanabesak, dirua).
Ekonomia-eskasia eta Erabakiak
Ekonomia-eskasia
Pertsonen beharrak asetzeko baliabide nahikorik ez izatearen sentsazioa da:
- Unibertsala: Daukaguna baino gehiago nahi dugulako denek.
- Erlatiboa: Denei ez digulako berdin eragiten.
Erabaki Ekonomikoak
- Aukera-kostua: Aukeratzen dugun bakoitzean, uko egiten diogun bazter utzitako alternatibari dagokiona.
- Kostu Berreskuragarriak (Sunk Costs): Iraganean hartutako erabaki okerrek gugan duten eragina.
- Onura eta Kostu Gehigarriak: Abantailak eta desabantailak ongi aztertu behar ditugu hartutako erabakiak finkatzeko.
- Pizgarria: Sari bat jasotzeko edo zigor bat ekiditeko gure erabakiak aldatzen ditugu.
- Efizientzia eta Ekitatea: Den-denen interesa helburu duten erabakiek baliabideak xahutzea ekar dezakete.
Merkatuaren eta Errentaren Fluxua
Merkatuaren Definizioa
Merkatua: Saltzaileek eta erosleek egiten dituzten salerosketa-jardueren multzoari esaten zaio.
Errenta Fluxu Zirkularra
Familien eta enpresen artean, merkatuen bidez eta sektore publikoak araututa, egiten diren ondasunen eta errenten trukearen bereizgarri diren erlazio multzoa da.