Enpresaren Finantza-Kudeaketa: Heltze Aroa eta Inbertsioak

Ekonomia2,89 KB

Batezbesteko Heltze Aroa (BHAE eta BHAF)

Batezbesteko Heltze Aro Ekonomikoa (B.H.A.E.): izakinak biltegian sartzen direnetik saldutako produktuak kobratu arte igarotzen den denbora da. Denbora hori jakiteko, hornidura-epea, fabrikazio-epea, salmenta-epea eta kobratze-epea kalkulatu behar dira.

Batezbesteko Heltze Aro Finantzarioa (B.H.A.F.): finantzatu gabeko BHAEren zatia da. Aro hau kalkulatzeko, hornitzaileei ordainketa-epea kendu behar zaio batezbesteko heltze aro ekonomikoari. Hortaz, BHAF enpresak bere kabuz finantzatu behar duen denbora da.

Heltze Aroaren Osagaiak

  • Hornidura-epea: izakinak biltegian sartzen direnetik ekoizpen-prozesuan sartu arte igarotzen den denbora da.
  • Fabrikazio-epea: izakinak ekoizpen-prozesuan sartzen direnetik produktuak saltzeko prest dauden arte behar den denbora da.
  • Salmenta-epea: produktuak saltzeko prest daudenetik benetan saltzen diren arte igarotzen den denbora da.
  • Kobratze-epea: produktuak saltzen direnetik produktu horiek kobratu arte bezeroei ematen zaien denbora da. Azken finean, epe hau kreditu bat da bezeroentzat.
  • Ordainketa-epea: izakinak erosten direnetik izakin horiek ordaindu arte hornitzaileak enpresari ematen dion denbora da. Azken finean, epe hau kreditu bat da enpresarentzat. Beste modu batera esanda, epe honetan enpresa finantzatuta dago.

Enpresaren Egoera Finantzarioa eta Inbertsioak

Ordainketen Etenaldia eta Kiebra

Ordainketen etenaldia: enpresak ezin ditu bere epe laburreko zorrak ordaindu, nahiz eta aktiboa pasiboa baino handiagoa izan. Egoera hau maniobra-funtsa negatiboa denean gertatzen da. Enpresarentzat arrisku-egoera bat da, aurtengo zorrak ordaintzeko arazoak dituelako. Izan ere, enpresak ez daukala likideziarik zorrei aurre egiteko esaten da.

Kiebra: enpresako zor guztiak aktiboa baino handiagoak diren egoera da; hau da, enpresaren balioa zor guztiak baino txikiagoa da.

Inbertsioak Balioesteko Metodoak

PAYBACK: metodo honen bidez jakin daiteke zenbat denbora behar den inbertsioa berreskuratzeko. Erantzuna inbertsio-kostua berreskuratzeko zenbat urte eta zenbat hilabete behar diren izango da, eta taula baten bidez lortuko da.

BEG (Balio Eguneratu Garbia): irizpide honen bidez, lortutako etekinak (edo galerak) kalkula daitezke inbertsioa amaitu ondoren. Bi arrazoi daude metodo hau bestea baino hobea dela ziurtatzeko:

  • Alde batetik, BEG irizpideak proiektuaren denbora osoa kontuan hartzen du; berreskuratze-epearen irizpideak, berriz, inbertsioa berreskuratu artekoa soilik hartzen du kontuan.
  • Beste aldetik, BEG irizpideak inflazioa kontuan hartzen du eta, ondorioz, benetako etekinak kalkula daitezke.

Deskargatu

PDF Word HTML