Enpresa hazkunde eta globalizazio estrategiak
Barne-hazkundea (2)
Barne-hazkundea (2): Enpresaren ekoizpen-ahalmena handitzea da.
Espezializazioa
Marketin-estrategiak jarri behar dira martxan gehiago saltzeko. Hauek izan daitezke estrategiaren adibide batzuk:
- Prezioa aldatzea
- Produktuaren edukiontzia aldatzea
- Produktua erakargarriagoa egitea (itxura, packaging)
- Produktuen ezaugarri jakin bat aldatzea
- Produktua merkatuaren beste segmentu batzuetan sartzen saiatzea
Esate baterako, haurrek soilik jaten duten jogurt bat helduek ere jan dezaten lortu dezake enpresa. Estrategia horri espezializazioa deritzo.
Dibertsifikazioa
Aukera hau eginez gero, enpresek, oro har, jatorrizko produktuarekin nolabaiteko lotura duten ondasunak ekoitzi ohi dituzte, produktu osagarriak deritzenak. Izan ere, enpresak jada badu produktu berria sartzeko merkatuari buruzko informazioa, eta, horrenbestez, badu lehiakideekiko lehia-abantaila bat. Estrategia hori izango da dibertsifikazioa.
Globalizazioa
Globalizazioa: Herrialdeen arteko ekonomia-harremanen hedapena, mundu-ekonomia sortzeko adina; horretan ekonomiak elkarri men egiten diote.
Nazioartekotzea
Nazioartekotzea: Nazioarteko merkatuetara irekitzeari deritzo. Enpresek beren dimentsioa handitu behar dute merkatu berrietan jarduteko; hori lortzeko modu bat da nazioartekotzea.
Enpresa multinazionalak
Enpresa multinazionalak: Ekoizpen-ahalmen handia duten merkataritza-sozietateak dira, edo merkatu berrien bila dabiltzan enpresen kontzentrazioen edo bat-egiteen bidez sortutakoak. Merkatu hauek ez daude enpresaren jatorrizko herrialdean bertan.
Deslokalizazioa
Deslokalizazioa: Ene erabakia da ekoizpena beste herrialde batera aldatzea. Oro har, garapen-maila txikiagoko herrialdeetara aldatzen dute ekoizpena, jatorrizko herrialdea baino soldata txikiagoak ordaintzen diren herrialdeetara, kostuak minimizatzeko asmoz.
Enpresa txiki eta ertainak
Abantailak:
- Antolaketa malgua
- Langileen integrazioa
- Merkatu intertizialetan garatzea
- Enplegu sortzaileak
Desabantailak:
- Enpresen prestakuntza urria
- Finantza ahalmen urria
- Langileen kualifikazio eta prestakuntza tekniko eskasia
- Zaharkitze teknologikoa