Ekonomia-sistema mistoa: Ezaugarriak eta alderaketa
Ekonomia-sistema mistoa
Merkatu-ekonomiaren eragozpenetako bat da aldian behin krisiak izaten direla. 1929. urteko krisiaren ondoren etorri zen Depresio Handira arte. Krisi haren ondoren, merkatuak jarraituko zuen baliabideen esleitzaile nagusi izaten.
Estatuaren eginkizun nagusiak merkatu-ekonomiako sistemetan dituenak baino askoz ere zabalagoak dira:
- Esparru juridiko-instituzionala ezartzea: Gutxieneko soldata, zortzi orduko lanaldia, ingurumenaren babesa, gizarte-prestazioak, etab.
- Ondasun publikoak hornitzea: Gizartearen ustetan, denek izan behar dute zenbait ondasun eskuratzeko aukera; hala nola, hezkuntza, osasungintza eta errepideak.
- Errenta birbanatzea: Jaiotzean pertsona guztiek ez dituzte aukera edo baliabide berdinak; horregatik, sektore publikoa alde sozioekonomikoak zuzentzen saiatzen da, denek gutxieneko ongizate-maila izan dezaten.
- Ezegonkortasun ziklikoa arintzea: Merkatu-ekonomia ekimen pribatuaren mende dagoenez, hegaldiak eta atzeraldiak txandakatzen dira; Estatuaren zeregina da ziklo horien arteko trantsizioak ahalik eta leunenak izatea.
Ekonomia mistoa merkatu-ekonomiako sistemen eta plangintza zentralizatuko sistemen bidean dago, eta bi sistema horietako abantailak baliatzen saiatzen da.
Ekonomia-sistemen abantailak eta desabantailak
Merkatu-ekonomia
- Familiek eta enpresek, beren lehentasunen eta aukeren arabera kontsumitzen eta ekoizten dute.
- Sektore publikoak oso gutxi esku hartzen du.
- Ezegonkortasun ziklikoa.
- Ondasun ez-errentagarri urriak.
- Ingurumena ondatzea.
- Zenbait enpresaren gehiegikeriak.
- Errentaren banaketa desorekatua.
Ekonomia mistoa
- Familiek eta enpresek, beren lehentasunen eta aukeren arabera kontsumitzen eta ekoizten dute.
- Sektore publikoak merkatuaren desdoitzeak zuzentzeko esku hartzen du.
- Merkatu-ekonomiakoak izango dira edo plangintza zentralizatutakoak, kontuan hartuta sektore publikoak zenbateko esku-hartzea duen.
Plangintza zentralizatua
- Oinarrizko beharrak betetzen dira hezkuntzan, osasungintzan eta enpleguan.
- Aurreikuspen-akatsak.
- Pizgarririk eza.
- Burokrazia handiegia.