Enpresa eta Ekonomia Kontzeptu Gakoen Gida

Ekonomia2,26 KB

Enpresa eta Ekonomia Kontzeptu Gakoak

  1. Merkataritza Erregistroa

    Administrazio-erakunde bat da. Enpresa bat sortzean, lehenengo urratsa eskriturak sinatzea da; notarioak horien balioa eta legezkotasuna egiaztatzen ditu. Ondoren, Erregistroan inskribatzen da, publiko egiteko.

  2. Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK)

    Prozedura honen bitartez, Gipuzkoako Foru Ogasunak pertsona juridikoei eta nortasun juridikoa duten entitateei zenbaki bana ematen die, zerga-izaera edo zerga-ondorioak dituzten harremanetarako.

  3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ)

    Enpresa sortzen denean, JEZ-ean alta eman behar da. Urtero ordaindu beharreko zerga da, enpresaren jardueraren araberakoa.

  4. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)

    Izaera erreala duen zuzeneko tributua da. Gipuzkoako lurralde historikoko edozein udalerritan kokatuta dauden ondasun higiezin landatar zein hiritarren balioa zergapetzen du.

  5. ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak)

    Tamainaz mugatuta sailkatzen diren enpresak dira:

    • Ertaina: 250 langile baino gutxiago eta 50 milioi eurotik beherako salmentak.
    • Txikia: 50 langile baino gutxiago eta 10 milioi eurotik beherako salmentak.
  6. Defizit Publikoa

    Gastu publikoa sarrerak baino handiagoa denean gertatzen den egoera da.

  7. KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea)

    Urtero argitaratzen den indizea da, prezioen igoera adierazten duena. KPIaren ondorioz, produktuen prezioak igo daitezke.

  8. Dibidendua

    Merkataritza-sozietate batek lortutako mozkinetatik bazkideei emandako sariak dira. Partizipazio edo akzioen arabera banatzen dira.

  9. Interes-tasa

    Diruaren prezioa da. Banku batek enpresa bati mailegua ematen dionean, enpresak jasotakoa baino diru gehiago itzuli behar du interesen bidez.

  10. Euribor

    Europar Batasuneko bankuek elkarri emandako maileguetan ezarritako batez besteko interes-tasa da.

    Adibidea: 200.000€ - Bueltatu printzipala + Euribor + 2.

  11. Poltsa

    Akzioen erosketa eta salmenta operazioak burutzen diren lekua da.

Deskargatu

PDF Word HTML