Enpresaren Zikloak eta Batez Besteko Heltze-Aroa (BBHA)

Ekonomia3,97 KB

Enpresaren Zikloak

Enpresak inbertsioak egiten ditu etengabe. Enpresa-jarduera bazkideek diru-kopuru bat ematen dutenean hasten da. Enpresak diru horrekin zenbait inbertsio egiten ditu:

  • Ibilgetuko elementuak: Enpresan gutxienez urtebete edo gehiago iraungo dutenak (instalazioak, makineria, ibilgailuak...).
  • Zirkulatzaileko elementuak: Lehengaiak, hornidurak, etab.

Inbertsio hauekin eta langileen kontratazioarekin, enpresak bere jarduera hasten du, eta salmenten zenbatekoa kobratzen duenean, dirua berreskuratzen du. Prozesu hau etengabe errepikatzen da enpresaren bizitza osoan, bi ziklo sortuz: Ziklo Luzea eta Ziklo Laburra.

Ziklo Luzea

Ibilgetuko elementuetan inbertitutako diru-baliabideak amortizazioen bitartez berreskuratzen dira hainbat epealdi ekonomikoren ondoren.

Ziklo Laburra (Ustiapen Zikloa)

Merkataritza-zikloa edo diru-salgai-diru zikloa ere esaten zaio. Ziklo hau dirua lehengai eta beste hornidura batzuetan inbertituz hasten da, ekoizpen, banaketa eta salmentarekin jarraitu eta bezeroei fakturak kobratzen amaitzen da. Orduan berreskuratzen da zirkulatzailean inbertitutako dirua.

Ziklo hau behin baino gehiagotan gertatzen da urtebetean, eta enpresak ahalik eta laburrena izaten saiatu behar du, ziklo bat burutzen den bakoitzean mozkina lortzen baitu.

Batez Besteko Heltze-Aroa (BBHA)

Enpresak ekoizpen-prozesuan inbertitutako dirua berreskuratzeko behar duen denbora-tartea da, hau da, zirkulatzaileko elementuek ustiapen-ziklo bat osatzeko behar duten batez besteko egun-kopurua.

Kalkulu Metodoa

BBHA zenbait azpi-epealditan banatzen da. Hauetako bakoitza kalkulatzeko, lehenik azpi-epealdi bakoitzean gertatzen den errotazio-kopurua kalkulatzen da (urtean zenbat aldiz berritzen den batez besteko stock edo saldoa), eta ondoren errotazio bakoitzak irauten duen egun-kopurua.

Errotazioa (n) = Urteko guztizko zenbatekoa / Izakinen batez besteko saldoa

Egun kopurua = 365 / n

BBHAren Azpi-epealdiak

Merkataritza-enpresa baten kasuan

Hiru azpi-alditan banatu daiteke:

  1. Hornidura
  2. Kobrantza
  3. Ordainketa

Industria-enpresa baten kasuan

Bost azpi-alditan banatu daiteke:

  1. Bb-ko Hornidura Aldia (nh): Lehengaiak hornitzaileari erosten zaizkionetik fabrikazio-prozesuan sartu arte pasatzen den egun-kopurua da. Hau da, biltegian ematen duten egun-kopurua.
    Formula: nh = Lehengaien urteko kontsumoa / Lehengaien Bb-ko stocka
  2. Bb-ko Fabrikazio Aldia (nf): Produktuak fabrikatzeko behar izaten den egun-kopurua.
    Formula: nf = Produkzioaren urteko kostua / Produkzio bidean dauden produktuen Bb-ko stocka
  3. Bb-ko Salmenta Aldia (ns): Fabrikatu ondoren, produktuak saltzeko behar den egun-kopurua. Hau da, produktu bukatu horiek biltegian ematen duten egun-kopurua.
    Formula: ns = Salmenta bolumena urtean (kostu prezioan) / Bukatutako produktuen Bb-ko stocka
  4. Bb-ko Kobratze Epea (nk): Bezeroei fakturak kobratzeko behar izaten den egun-kopurua.
    Formula: nk = Salmenta bolumena urtean (salmenta prezioan) / Bezeroen Bb-ko saldoa
  5. Bb-ko Ordainketa Epea (no): Hornitzaileei fakturak ordaintzeko behar izaten den egun-kopurua.
    Formula: no = Lehengaien erosketen bolumena urteko / Hornitzaileekiko Bb-ko saldoa

Lotutako Heltze-Aroak

Heltze Aro Ekonomikoa (HAE)

Ustiapen-zikloak irauten duen denbora da, lehengaiak biltegian sartzen direnetik bezeroen fakturak kobratu arte.

Heltze Aro Finantzarioa (HAF)

Enpresaren ustiapen-zikloak irauten dituen egunetatik, enpresak berak zenbat egun finantzatu behar dituen adierazten du.

Deskargatu

PDF Word HTML