3.SISTEMA EKONOMIKOAK. OINARRIZKO ARAZOAK
Ekonomia guztiei, antolaketa ekonomikoa nolanahia izanda, 3 arazo/galdera konpondu/erantzun behar dituzte:
+Zer ekoiztu? Zein ondasun eta zerbitzu ekoiztu behar diren eta zein kantitateetan erabaki behar da. Hau da, urriak diren gure baliabideekin ze beharrizan asetu. (Adb.Osasun pub/pri.)
+Nola ekoiztu? Ondasunak sortzeko modu asko daude eta faktoreen konbinaketa eta teknika erabaki beharra dago. (Adb. Energia sortzeko ikatza, eguzkia…)
+Norentzat ekoiztu? Sortutako ondasun eta zerbitzuak nola banatu erabaki behar dira. Gizarte osoaren ala pertsona batzuen esku jarri behar da? Banatzeko orduan, bakoitzaren beharrak kontuan hartu. Gizarte osoak eskubidea hainbat zerbitzu eta ondasun eskuratzeko. Produktuen...