Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ariketak

Ekonomia3,32 KB

5. KG: kostu guztiak (KF+KA)    Kbb: bat.Best. Sarrerak (KG/Qs)

SG: sarrerak guztira (Qs·Ps)   Sbb: bat.Best. Sarrerak (SG/Qs)

Me: bat.Best. Mozkinak (SG-KG) Sma: sarrera marj (SG/Q)

Kma: kostu marjinala (KG/Q)  Ema: ekoizpen marj (Sma-Kma)

KG=KA+KF·(Q)

1. a) grafiko/ b) prezioak jaisten dituztenean, enpresek eskaintza jaitsiko dute eta honekin eskaria igotzen da./          c) 100€ eta 90€-tan eskaitza oso handia da. 70€ eta 50€-tan eskaintza nahiko txikia da. 80€-tan orekatuta dago, oreka puntua lortzen da. *Merkatuaren joera: enpresek prezioak jaitsi, kontsumitzaileek gehiago erosteko eta oreka puntua lortzeko.

2. a) 1600-15p=600+5p¬50p/ b) grafikoa; oreka katitatea (Q): 600+5·50=850 *oreka=bien arteko adostasuna/ c) P1=...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ariketak" »

Enpresen kostuak, tributuak eta BEZaren funtzionamendua

Ekonomia3,74 KB

Kostu finkoak eta kostu aldakorrak

Kostu finkoak: Ez dute loturarik ekoizpen-mailarekin; hau da, ez dira aldatzen ekoitzitako kopurua aldatuta ere. Enpresan epe laburrerako finkoak diren faktoreen balioa da; esate baterako, lokalaren errenta edo makineriaren amortizazioa.

Kostu aldakorrak: Kostu horiek zuzenean lotuta daude ekoizpen-mailarekin; hau da, ekoizpenaren arabera aldatzen diren faktoreen kostuak dira (lehengaiak, energiaren kontsumoa…).

Kostu zuzenak eta zeharkako kostuak

Kostu zuzenak: Ekoizpenarekin zuzenean lotuta daude eta produktu bakoitzari zehazki esleitu dakizkioke, erraz neur baitaiteke zenbat aleri aplikatzen zaizkion. Esate baterako: erabilitako lehengaien kantitatea edo langile batek produktu batean zuzenean lan egin duen...

Jarraitu irakurtzen "Enpresen kostuak, tributuak eta BEZaren funtzionamendua" »

Enpresaren Sailkapena, Antolaketa eta Kudeaketa: Gakoak eta Teoriak

Ekonomia5,35 KB

Gaia: Enpresen Sailkapena eta Sozietate Motak

Enpresen sailkapenean bi mota nagusi aurki ditzakegu:

Sozietate Pertsonalistak

  • Sozietate Kolektiboa / Komanditako Sozietate Hutsa:
    • Gutxienez 2 bazkide.
    • Erantzukizun mugagabea, pertsonala eta solidarioa.
    • Ez dago gutxieneko kapitalik.
    • Sozietateen gaineko Zerga (SZ) aplikatzen da.

Sozietate Kapitalistak

  • Sozietate Anonimoa (SA):
    • Gutxienez bazkide 1 (Sozietate Anonimo Unipertsonala) eta gehienez 5 bazkide fundatzaile (hasieran).
    • Kapital minimoa: 60.000 €.
    • Sozietateen gaineko Zerga (SZ) aplikatzen da, sozietateak egindako ekarpenaren arabera.
    • Balio Nominala: Kapitala / Akzio Kopurua.
    • Balio Teorikoa: ((Akzio Zaharrak * Akzioen Kotizazioa) + (Akzio Berriak * Balio Nominala)) / (Akzio Zaharrak + Akzio Berriak).
    • Errentagarritasun
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Sailkapena, Antolaketa eta Kudeaketa: Gakoak eta Teoriak" »

Sozietateen gaineko zerga eta finantza-tresnen gida

Ekonomia1,78 KB

Sozietateen gaineko zerga: Taulak eta doikuntzak

Taula fiskala eta kontablea

Taula fiskala: Mozkin aurreko zerga ± dif. iraunkorrak ± dif. iragankorrak = Emaitza fiskala - Aurreko ekitaldietako oinarriak = Oinarri zergagarria × Z.T. = Kuota gordina - Kenkari eta hobariak = Kuota likidoa - Atxikipenak = Kuota diferentziala.

Taula kontablea: Mozkin aurreko zerga ± dif. iraunkorrak = Emaitza kontable doitua × Z.T. = Zerga gordina - Kenkari eta hobariak = Sozietateen gaineko zerga.

  • Iraunkorra: +isunak, -mozkinak.
  • Iragankorra: +gastuak, ±amortizazioak, +hornidurak.
  • (4745): Aurreko oinarri zerga negatiboen konpentsazioa (kantitatea × zerga tasa).
  • (473): Atxikipenak.

Kontabilitate-erregistroak

Kl6300 Mozkin korrontearen gastua473 OP, Atxik. eta konturako
...
Jarraitu irakurtzen "Sozietateen gaineko zerga eta finantza-tresnen gida" »

Nazioarteko Ekonomia: Merkataritza, Globalizazioa eta Erakundeak

Ekonomia7,77 KB

GAIA: NAZIOARTEKO EKONOMIA

Nazioarteko Merkataritza

Nazioarteko merkataritza herrialde desberdinen artean ematen den ondasun, zerbitzu eta kapitalen elkartrukea da. Nazioarteko elkartrukeen funtsa zera da: herriek baliabide desberdinak dituztela (klima, aberastasun naturalak, lan-indarra, teknologia, kapitala…) eta horrek ondasunen ekoizpen-kostuak desberdinak izatea eragiten du.

Abantaila konparatiboaren teoriaren arabera (David Ricardo), herrialde bakoitza besteek baino kostu txikiagoan ekoiztu ditzakeen produktuetan espezializatuko da. Nazioarteko merkataritzak espezializazioa errazten du, herrialde bakoitzak bere soberakinak atzerrira saldu eta ekoizten ez dituen produktuak atzerritik erosi ditzakeelako; hori onuragarria izango da guztientzat....

Jarraitu irakurtzen "Nazioarteko Ekonomia: Merkataritza, Globalizazioa eta Erakundeak" »

Zerga-politika eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak

Ekonomia3,57 KB

1. Zerga-politika

Zerga-politika: Sektore publikoak sarrera publikoak bilduz eta birbanatuz egiten duen jarduera da, Estatuak finkatutako helburuak lortzeko.

1.2. Egonkortzaile automatikoak

MotaAzalpena
Zerga proportzionalakZerga-tasa beti berdina da. Esate baterako, SZ (Sozietateen gaineko Zerga) eta BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga).
Zerga progresiboakZerga-tasak gora egiten du errenta-mailak gora egin ahala. Adibidez: PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga).
Gizarte-kotizazioakLangileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak dira; horren truke, gizarte-babesa ematen zaie.
Langabezia-prestazioakLangabezia dagoenean, Estatuak ematen dituen dirulaguntzak dira.

1.3. Zerga-politika motak

  • Hedatzailea: Denak gora egiten
...
Jarraitu irakurtzen "Zerga-politika eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak" »

Makroekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Adierazleak

Ekonomia2,55 KB

Barne Produktu Gordina (BPGd) eta Kontabilitatea

BPGd (Barne Produktu Gordina): Herrialde batean denboraldi batean (eskuarki, urtebete izan ohi da) ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtuta.

BPGdmp (BPGd merkatu-preziotan): Familia-kontsumoa + enpresa-inbertsioa + gastu publikoa + esportazio garbiak (esportazioak - inportazioak).

Deflaktatzea: Inflazioak magnitude-balio batean duen eragina kentzea da; hau da, balio nominaleko BPGda balio errealetara pasatzea, dagokion urteko prezioez baloratuz.

Kontabilitate Nazionala: Herrialde baten barnean, aldi jakin batean egiten diren ekonomia-jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duten adierazleen multzoari deritzo.

Merkatuaren Indarrak eta Eskari Agregatua

Merkatuaren

...
Jarraitu irakurtzen "Makroekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Adierazleak" »

Giza Baliabideak eta Enpresa Motak

Ekonomia5,58 KB

Giza baliabideak

Enpresa-antolakuntza osatzen duten pertsonek eta pertsona horiek dituzten gaitasun profesionalak. Helburua, langileen motibazioa eta gogobetetzea lortzea. Langileak hautaztea: pertsonak egoki aukeratzea da. Enpresa-jarduerak arrakasta izateko faktore nagusietako bat baita. Lana eta lanaren lege esparrua: Lana: Pertsonek enpresaren barruan betetzen dituzten zereginen eta jardueren multzoa da lana. Lau ezaugarri daude: 1-borondatezkoa: pertsona berak erabakitzen du. 2- Besteren konturakoa: pertsona baten konturako egiten da lan. 3- Ordaindua: ordaindu lan egin behar da. 4-Mendekoa: lana enpresaburuaren erabakien mende dago. Laneko eskubideak eta betebeharrak: 1-oinarrisko eskubideak: Lanbide aukeratzea eta sindikatuko kidea izatea....

Jarraitu irakurtzen "Giza Baliabideak eta Enpresa Motak" »

Enpresaren Finantza Egoeraren Analisia: Ratioak eta Gomendioak

Ekonomia2,76 KB

Maniobra Fondoa

Maniobra fondoa, edo errotazio fondoa, kapital iraunkorrez finantzatutako aktibo korrontearen zatia da, eta enpresaren finantza egonkortasuna neurtzeko balio du. Kasu honetan, positiboa da, eta horrek esan nahi du enpresa gai dela bere epe laburreko betebeharrei aurre egiteko aktibo korronteak ematen dion likideziarekin. Hala ere, maniobra fondoa handitzea gomendatzen da. Likideziaren ratioaren emaitzan ikusten denez, 1,29 ematen du, eta 1,5 eta 1,8 artean ematea gomendatzen da. Horrek esan nahi du, maniobra fondoaren analisian ikusi dugun bezala, maniobra fondoa txikiegia dela eta handitu beharko lukeela. Gainera, kaudimen arazoak agertzeko arriskua dago epe laburrean.

Ibilgetuaren Ratioa

Ibilgetuak aktibo ez-korrontean egiten...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Finantza Egoeraren Analisia: Ratioak eta Gomendioak" »

Aurrekontu Publikoa, Zergak eta Politika Fiskala

Ekonomia3,18 KB

Aurrekontu Publikoa: Kontzeptu Nagusiak

Aurrekontu politikoa: Gobernuak eta udaletxeek urte hasieran egiten duten gastuen eta sarreren aurreikuspena da. Helburua diru-sarrerak eta gastuak orekatuta egotea da.

Gastuak eta Diru-sarrerak

Gastuak: Pertsonal-gastuak, ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak eta transferentzia arruntak biltzen dituzte.

Diru-sarrerak: Zuzeneko zergak, gizarte-kotizazioak, zeharkako zergak, tasak eta bestelako sarrerak dira.

  • Gizarte-kotizazioa: Langileek estatuari eman beharreko dirua da; hilero soldataren ehuneko jakin bat izaten da.
  • Zerga: Derrigorrezko ordainketa da eta ez du zuzeneko konpentsaziorik. Pertsonek eta enpresek errenta, mozkin eta salerosketengatik ordaindu behar dute. Zuzenekoa edo zeharkakoa izan daiteke.
...
Jarraitu irakurtzen "Aurrekontu Publikoa, Zergak eta Politika Fiskala" »