Produkzio Faktoreak eta Langabeziaren Azterketa

Ekonomia3,14 KB

Produkzio Faktoreak Eragiten Dituzten Elementuak

Produkzioan eragiten duten faktore nagusiak honako hauek dira:

  • Giza kapitala: Zenbat eta handiagoa langile baten prestakuntza eta esperientzia, orduan eta handiagoa da produktibitatea.
  • Erabilitako ekoizpen-ondasunak: Langileak eta ekoizpen ondasunak ez dira trukagarriak.
  • Teknologia-aurrerapenak: Horren ondorioz, lana faktorea makinen bidez ordezten ari da, eta horregatik prestakuntza hobeago bat lortzen ahalegintzen dira langileak.

Giza Kapitalaren Definizioa eta Ezaugarriak

Giza kapitala: Prestakuntzari eta esperientziari esker metatzen diren ezagutza, gaitasun eta jarrera multzoa da.

Faktore hauek sailka daitezke:

  • Faktore objektiboak: Prestakuntza eta esperientzia.
  • Faktore subjektiboak: Heziketa, ohitura, ekimena, karisma, zintzotasuna, etab.

Diru-sarrerak eta Ikasketa Maila

Diru-sarreren eta ikasketa mailen arteko erlazioa aztertzen da:

  • Erlazio Zuzena: Zenbat eta ikasketa maila altuagoa, orduan eta produktibitate handiagoa. Ikasketa maila altuak = diru sarrera altuak.
  • Aisiaren Inflexio-puntua: Sarrerak gora egiten dute A puntura iritsi arte, eta gero behera egiten dute.
  • Gehikuntzaren Alde Gorakorra: Ikasketa maila altuagoa denean, maila desberdinen arteko soldata-aldea gehiago handitzen da.
  • Kurba Itxiagoa Maila Altutan: Ikasketa maila zenbat eta altuagoa, orduan eta bizkorrago egiten dute gora diru-sarrerak aurrera egin ahala.

Erabilitako Ekoizpen-Ondasunak

Zenbait makina, garraiobide, instalazio eta abar beste batzuk baino produktiboagoak dira, eta langilearen produktibitatea areagotzen dute. Kalitate hobeagoko ondasunak erabiltzea I+G+Bren araberakoa izaten da.

Teknologian Aurrerapenak

Teknologia-aurrerapenek gurpil zoroaren moduko eragina izaten dute kualifikaziorik gabeko langileengan. Produktibitate txikiagoa eta soldata txikiagoak jasotzen dituztenez, langile horiek kontratatzeko eskaria behera egiten du (makinez ordezten dituzte). Ondorioz, kualifikazio txikietako langileen soldatek eta enpleguak behera egiten dute.

Langabezia

Lan eza gizartearen arazo larrienetako bat da. Gobernuen helburua enplegua sortzea da.

Langabezi-Motak

Langabezia mota desberdinak daude:

  • Ziklidoa edo Koiunturazkoa: Eragile nagusitzat hartzen da, eta horren ondorioz hedaldiak eta atzeraldiak izaten dira. Langabezia zikloak nabarmen egiten du gora atzeraldian; hedaldietan, behera.
  • Urte-sasoikoa: Jarduera batzuek sasoi batzuetan bakarrik behar dute eskulana.
  • Frikzionala: Beren borondatez langabezian egotea.
  • Egiturazkoa: Enpresaburuek proposatutako lan-eskaintza eta langileek eskatzen duten lana guztiz bat ez etortzea eragiten du. Kezka handiena sortzen duen langabezia da.

Deskargatu

PDF Word HTML