Enpresa: definizioa, funtzioak eta outsourcing

Ekonomia4,75 KB

Enpresaren definizioa

Enpresa: gure behar mugagabeak asetzeko, baliabide mugatuekin sortutako ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituen oinarrizko unitate ekonomikoa.

Truke erlazioa eta egitura

  • Truke erlazioa
  • Enpresa: oinarrizko unitate ekonomikoa
    • Ekoizpena: herritarren eskaera betetzea helburu
      • Ondasunak: materialak
      • Zerbitzuak: ez-materialak
  • Familiak: kontsumitzaileak
  • Beharrak: pertsonen bizi-mailaren arabera — mugagabeak
  • Baliabideak: mugatuak (eskasia)

Familia eta enpresa arteko erlazioa (taula)

FAMILIAENPRESA

Lurra

Lana

Kapitala

Prezioa

Alokairua

Soldata

Interesak edo dibidenduak

Zerbitzuak eta ondasunak

Enpresaburuaren definizioa eta motak

Enpresaburua: aldez aurretik ezarritako helburuak lortzeko erabakiak hartzen dituzten pertsonak edo pertsona-taldeak dira. Haiek enpresa osatzen duten elementuen oreka mantentzen saiatzen dira, beti arrisku-baldintzetan lan eginda.

Funtzio nagusiak

  • Planifikazioa eta diseinua: kontsumitzaileen nahiak kontuan hartuz.
  • Kudeaketa: helburuak lortzeko baliabideen zuzentzea.
  • Antolakuntza eta koordinazioa: eraginkortasuna bilatuz.
  • Kontrola: helburuak betetzen direla egiaztatzea.

Enpresaburu mota nagusiak

  • Kapitalista: enpresa txiki eta ertainak; ondasunak arriskuan jartzen dituzte — errentagarritasuna bilatuz.
  • Profesionala: enpresa handiak; lan-arriskua eta akzionisten irabaziak bateratzen dituzte.

Enpresaren helburuak

  • Unitate ekonomiko bat garatzea: misioa eta etorkizuneko ikuspegia ezarri.
  • Irabaziak maximizatzea eta kostuak minimizatzea.
  • Helburu sozialak: lanpostuak sortu, langileak hornitu, aberastasuna sortu.
  • Balore katea: ekonomi jardueraren analisi-forma optimizatzea — lehiakortasuna hobetzeko.

Enpresaren elementuak

  • Giza faktoreak: enpresarekin lotura zuzena dutenak — langileak, bazkideak.
  • Faktore materiala: ondasun material ekonomikoak.
  • Antolakuntza: organigrama; botere-, koordinazio- eta komunikazio-erlazioen multzoa.
  • Ingurunea: gobernu-araudia, bezeroak, hornitzaileak, eta abar.

Enpresaren funtzioak

  • Kontseiluak: bazkideak eta akzionistak — helburuak ezartzen dituzte.
  • Zuzendaritza: enpresa gidatu eta helburuak betetzeko planak sortu.
  • Ekoizpen-arlony: produktu bat ekoiztea.
  • Hornikuntza saila: lehengaiak gordetzea (armazenatzea).
  • Giza baliabideen arloa: langileen kudeaketa (nominak, etab.).
  • Finantziazio eta inbertsio arloa: beharrezko fondoak lortu eta inbertsio-politika ezarri.
  • Merkataritza arloa: produktuak merkaturatu eta banatu.

7. Outsourcing

Outsourcing: enpresa batek negozio-zati bat beste enpresa bati uzten dion praktika.

Kontratazioaren eta outsourcing-aren arteko desberdintasuna

  • Kontratazioa: kontratatutako enpresaren antolakuntza gure arduren barruan geratzen da.
  • Outsourcing: kontratatutako enpresak lanak antolatuko ditu; guk ordaindu besterik ez.

Abantailak

  • Erantzun azkarra
  • Kalitate hobea
  • Kostu-murrizketa
  • Enpresa nagusiaren indarguneetan zentratzea
  • Lan errepikakorren desagerpena

Desabantailak

  • Ekoizpenaren kontrola galtzeko arriskua
  • Hornitzailearekiko menpekotasuna eta lehiakortasun galera
  • Mozkinak gutxitzea
  • Outsourcingeko langileen inplikazio eza

Aplikatzeko esparruak

  • Aholkularitza finantzarioa
  • Kontabilitatea
  • Marketing
  • Giza baliabideen hautaketa prozesua
  • Administrazio lanak: nominak…
  • Garbiketa, garraioa, mezularitza…

Ez aplikatzeko esparruak

  • Plangintza estrategikoaren diseinua
  • Tesoreria
  • Hornitzaileen kontrola
  • Kalitate kudeaketa
  • Bezero-arreta
  • Salmenta eta banaketa

Deskargatu

PDF Word HTML