DIBERTSIFIKAZIOA: Enpresaren barne-hazkunde estrategia bat da, merkatu eta produktu erabat berrietatik abiatuta garatzea suposatzen duena. Horregatik, barne-hazkunde estrategia arriskutsuena da.
INTEGRAZIO BERTIKALA: Dibertsifikazio heterogeneoan oinarritutako enpresa-hazkunde estrategia bat da, enpresaren jatorrizko jardueren aurreko edo ondorengo ekoizpen-aldiak bere gain hartzen dituena.
ENPRESAREN KONZENTRAZIOA: Enpresaren garapen-estrategia aurrera eramateko modu bat da, beste enpresa batzuk eskuratuz, enpresak batuz edo enpresen artean itunak sinatuz egiten dena.
JOINT VENTURE: Enpresa arteko epe luzeko itun batean oinarritutako kanpo-hazkunde modu bat da. Enpresek proiektu bat martxan jartzeko beren ahalmenak batzen eta arriskuak partekatzen dituzte.
ENPRESA MULTINAZIONALAK: Herrialde batean baino gehiagotan unitate iraunkorrak dituen enpresa da. Nazioartean jarduten dute eta esportazio hutsetik haratago doaz. Matrizea jatorrizko herrialdean kokatzen da eta bertan egiten da kudeaketa.
DESLOKALIZAZIOA: Herrialde bateko enpresa batek, ekoizpen-kostu txikiagoen eta arautegi onuragarriagoen bila, herrialde horretako mugetatik haratago joatea.
FRANKIZIA: Enpresen arteko itunean oinarritutako kanpo-hazkunde mota da. Enpresetako batek beste bati jadanik ezaguna den merkataritza-marka ustiatzeko aukera ematen dio, beharrezko prestakuntza, laguntza teknikoa zein ohiko zerbitzuen eskaintza eginez.
ZEHARKAKO ESPORTAZIOA: Nazioartekotzeko modu bat da, bitartekaria den enpresa edo erakunde baten bidez egiten dena. Bitartekari horiek trading konpainia izenarekin ezagutzen dira eta enpresak kanpoko herrialde batera esportatzeko zeregin guztiak bere gain hartzen dituzte.
Finantza Adierazleak eta Kalkuluak
Salgai izakinen aldaketa: Bukaerako izakinak - Hasierako izakinak