Merkatu motak: Lehia perfektua, oligopolioa eta monopolioa
Merkatu motak
1. Lehia perfektua
- Enpresa asko: Saltzaile ugari daude, merkatu-kuota oso txikia dutenak.
- Eragina prezioan: Prezio-onartzaileak dira.
- Produktua: Homogeneotasun handia, ez dago desberdintzerik.
- Lehiaren intentsitatea: Lehia handia.
- Gardentasuna: Informazio osoa dugu produktuarekiko.
- Sartzeko eta irtetzeko hesiak: Ez dago lege-mugarik jarduera egiteko.
- Publizitatea: Bateratua.
- Mozkina: Arrunta (hazkundea, asealdia, geldialdia, egonkortasuna).
Adibidea: Merkadiloa.
2. Oligopolioa
- Enpresa gutxi: Merkatu-kuota oso enpresa gutxiren artean banatzen da. Hori dela eta, enpresa horietako baten merkataritza-politikak eragin handia du.
- Merkatu homogeneoa: Behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean.
- Kapital-inbertsio handiak (sartzeko hesia): Merkatu oligopolistan ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar diren inbertsioak eta teknologiak enpresa handien esku daude soilik.
3. Monopolioa
Enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa, eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zer prezioetan.
Merkatu honetan sartzeko hesiak:
- Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea: Enpresa batek ondasun edo zerbitzu jakin bat lortzeko ezinbesteko ekoizpen-faktoreen bat kontrolatzen badu, berak bakarrik eskaini ahal izango du.
- Lege-eskubideak izatea:
- Patenteak: Lege-babesa lortzeko formula bat da. Honen bidez, industrian aplika daitekeen asmakizuna egin duenari aitortzen zaio hura esklusiban ustiatzeko eskubidea, denbora jakin baterako.
- Administrazio-emakidak: Sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide horren ustiaketa aldi baterako, zenbateko baten truke eta jardueraren funtzionamendu ona bermatzeko zenbait baldintza betetzen ditu.
- Emandako zerbitzuaren ezaugarriak: Batzuetan ez da komeni merkatu berean enpresa bat baino gehiago aritzea. Enpresa bakar bat badago, hornidura-kostuak murrizten dira. Horrelako monopolioari monopolio naturala esaten zaio (adibidez, trena).
- Kostu-abantailak: Enpresa batek lehiakideek baino kostu txikiagoan ekoizten badu, merkatuan nagusitu egingo da.