Merkatu-egiturak eta lehiaren oinarriak

Ekonomia2,54 KB

Merkatu-oreka

Merkatuaren oreka izeneko puntuan egiten dute bat kontsumitzaileen eta enpresen planak. Trukea bi aldeak asetzeko modukoa izaten da.

Lehia-motak

Lehia perfektua

Enpresak prezio-onartzaileak dira eta eskaintza-eskarien legearen funtzionamendu askearen arabera jarduten dute.

Lehia ez-perfektua

Guztiak ez dira baldintza berdinetan lehiatzen; enpresa batek edo batzuek eragin nabarmena izan dezakete prezioan.

Kolusioa eta kartelak

  • Kolusioa: Merkatu oligopolisten arloan, enpresen arteko lehia askearen kalterako hitzarmen oro da.
  • Kartelak: Enpresen elkarketa informalak dira, merkatuko lehiakideak gutxitzeko edo paretik kentzeko sortutakoak, enpresa bakoitzak bere independentziari eusten diola.

Fidelizazioa

Bezero bat marka, produktu edo zerbitzu bati leial izatea lortzea da.

Merkatu-egitura nagusiak

Lehia monopolista

  • Enpresa asko.
  • Antzeko produktuak eskaintzen dituzte, baina bakoitzak berezitasunen bat dauka besteetatik desberdintzeko.

Oligopolioa

  • Enpresa gutxi.
  • Tamaina nahikoa dute prezioan eta ekoizpenean eragiteko.

Monopolioa

  • Enpresa bakar bat.
  • Ahalmen osoa prezioak eta ekoizpenak kontrolatzeko.

Merkatu-hesiak

Sartzeko hesiak

Enpresa berriak merkatu batean sartzea eragozten edo zailtzen duten faktoreak dira.

Irteteko hesiak

Enpresa batek merkatu jakin batetik irteteagatik jasan beharko lituzkeen kostuak dira, edo inbertitutakoaren zati bat ez berreskuratzeak sortuko lizkiokeen galerak.

Merkatuen ezaugarriak

  • Enpresa-kopurua: Faktorerik garrantzitsuena da, prezio-ezarpena baldintzatzen duen ezaugarria baita.
  • Eragina prezioan: Lotura zuzena du enpresa-kopuruarekin. Alderantzizko erlazioa da.
  • Desberdintzea: Produktu batek kontsumitzaileak bereizteko moduko ezaugarriren bat izatea. Produktua ez bada berezitua edo desberdindua, produktua homogeneoa izango da.
  • Lehiaren intentsitatea: Enpresek merkatuan aritzeko erabiltzen dituzten tentsio-mailak nahiz merkataritza-politikek osatzen dute.
  • Gardentasun-maila: Informazio-kantitatea.
  • Sartzeko eta irteteko askatasuna: Enpresa batek beste enpresa batzuek jada jarduten duten merkatu batean sartzeko edo handik irteteko izaten dituen oztopoei merkatu-hesiak esaten zaie.

Deskargatu

PDF Word HTML