Enpresaren Helburuak, Funtzionamendua eta Merkataritza Sozietateak

Ekonomia2,63 KB

Zer da enpresa?

Enpresa ekoizpen-faktoreak konbinatzen dituen ekoizpen unitate ekonomikoa da.

Enpresaren Helburuak

  • Aberastasuna sortzea: Enpresaren oinarrizko helburua da kideentzat lana eta errenta sortzea.
  • Errentagarritasuna handitzea: Inbertitutako kapitalari ahalik eta etekin handiena ateratzea du helburu, mozkinak maximizatuz, kostuak minimizatuz eta inbertsio egokienak aukeratuz.
  • Haztea: Eskuragarri dituen aukera guztiak baliatu behar ditu hazteko, bai barnean bai kanpoan ere.
  • Gizarte erantzukizunez jokatzea: Erantzukizun sozial eta etikoa izan behar du, bai zuzenean berarekin harremana duten taldeekin, bai gizartearekin, bai bere jardunaren eraginpean dagoen ingurunearekin ere.

Enpresaren Funtzionamendua

  • Merkaturatze arloa: Kontsumitzailearen premiak aztertzen ditu merkatu-azterketa bat eginez. Produktua ekoitzi ondoren, salmentarako politika komertzial egokia diseinatu behar da.
  • Ekoizpena: Alde batetik, lehengaien hornidura kontrolatzen du eta, bestetik, ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena kudeatzen du.
  • Inbertsio eta Finantzaketa: Enpresek funtzionatzeko behar dituen funtsak bildu behar ditu, baina horrez gain, inbertsio politikaren ardura ere badu. Enpresako arlo edo sail guztiek behar dute finantzaketa, hau da, baliabide ekonomikoak.
  • Giza Baliabideak: Pertsonak aukeratu eta kontratatzea, prestatzea eta, oro har, langile guztiak antolatzea du helburu. Horrez gain, administrazio-eginkizun oinarrizkoak kudeatzen ditu.

Merkataritza Sozietatea

Enpresa baten ustiapenean lankidetza egiteko, pertsona batek edo gehiagok ondare-funts komun bat bilduz osatutako sozietate-mota bat da.

Sozietate Mota Nagusiak

  • Pertsonalista: Sozietatearen kudeaketa bazkideek beraiek egiten dute. Horrenbestez, garrantzitsuagoak dira bazkideen ezaugarri pertsonalak sozietatean duten kapitala bera baino.
  • Kapitalista: Kapital-ekarpena, bazkideen ezaugarriak baino garrantzitsuagoa da. Sozietate kapitalistetan, kudeaketa ez dute zertan bazkideek beraiek egin.

Bazkide Mota Zehatzak

  • Bazkide kolektiboak: Sozietatea zuzenean kudeatzen dute eta erantzukizun pertsonala, solidarioa eta mugagabea dute sozietatearen zorrei dagokienez.
  • Bazkide komandatarioak: Ekarpen ekonomikoak egiten dituzte sozietatean, ez dute enpresaren kudeaketan parte hartzen, baina emaitza ekonomikoen partaidetza dute.

Deskargatu

PDF Word HTML