Janari lasterra: Ezaugarriak, Arriskuak eta Kritika Soziala

Ekonomia1,72 KB

Zer da janari lasterra?

Janari lasterra[1] edo presako janaria[2] (batzuetan azkarra, nazioartean ingelesezko Fast food izenez ezaguna) jatetxe-zerbitzu azkar bat da, non janariaren eskaera eta zerbitzua oso denbora gutxian burutzen diren.

Hala ere, janaria kanpora eraman daiteke eta etxera eramateko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte jatetxe hauek. Horrela, bezeroen errotazio handia eragin eta denbora zein zerbitzu-kostuak murrizten dira, janariaren prezio merkeak ahalbidetuz eta, aldi berean, errentagarritasun handia lortuz.

Kalitatea eta osasunerako arriskuak

Janariaren prestaketa azkarrak produktuak presaka prestatzea edo aurretik denbora luzez prestaturik izatea eskatzen du, janariaren kalitatearen kalterako askotan. Jatetxe hauetako kostuak kontrolatu nahian, kalitate eskaseko produktuak erabili ohi dira.

Bestalde, epe luzera janari hauek (ogitartekoak, pizzak, hanburgesak...) dakartzaten osasunerako arriskuak aipatu ohi dira eta, horregatik, zabor janari terminoa ere erabili da janari hauetarako.

Lan-baldintzak eta kritika soziala

Kostuak zorrotz kontrolatu beharrak bultzaturik, janari lasterreko jatetxeetako langileek jasaten dituzten lan-egoerak eta lansariak kritikatuak izan dira langileen beraien eta gizarteko sektore anitzen aldetik.

Globalizazioaren aurkako sektoreetatik eta talde ekologistetatik ere salatu izan da janari lasterreko jatetxeen ugalketa, janariak merke saldu beharrak lehengaiak modu ez-ekologikoan ekoiztea ekartzen duelako. Jatetxe hauek dakarten kutsadura kulturala ere kritikatu da, bertako herrien nortasuna eta ohiturak errespetatzen ez dituztelako.

Deskargatu

PDF Word HTML