DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Demografia: Definizioa, Faktoreak eta Migrazioak

Geografia2,78 KB

Demografia: Definizioa eta Aldagaiak

Demografia lurralde jakin bateko biztanleria ikertzen duen zientzia da. Honako hauek aztertzen ditu:

  • Biztanle kopurua
  • Biztanleriaren dinamika
  • Lekualdaketak (migrazioak)
  • Biztanleriaren egitura (adinaren, sexuaren eta lan-jardueraren arabera)

Jaiotza-tasaren Faktoreak

Hainbat faktorek eragiten dute jaiotza-tasan:

  • Faktore Ekonomikoak: Krisialdietan eta oparoaldietan eragina du. Landa-gizarteetan, seme-alabek lan egiten dutenez, jaiotza-tasa altua izan ohi da. Hiriko gizarteetan, berriz, jaiotza-tasa baxuagoa izaten da, seme-alabak heztea garestiagoa delako.
  • Faktore Kulturalak: Erlijio-sinesmenek eragina dute.
  • Faktore Sozialak: Emakumeak lan munduan sartu diren eta zenbat seme-alaba izan nahi dituzten erabakitzeko eskubidea
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia: Definizioa, Faktoreak eta Migrazioak" »

Gernikako Estatutua: Historia, Garrantzia eta Ezaugarriak

Historia2,65 KB

Gernikako Estatutuaren Garrantzia

Oso testu garrantzitsua da; gaur egun indarrean dagoen Estatutua izateaz gain, lehenengo aldiz eskubide historikoak eta konstituzionalak batu zituelako. XIX. eta XX. mendeetan zehar, Euskal Herriko lurralde eta estatuen artean tirabira asko egon ziren arren, Estatutu honekin autonomia modernoa eta eskubide historikoak mantentzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere, arazoak ere izan zituen, hain laburra izanik, hainbat gai zehaztu gabe utzi baitzituen (gainera, askotan izan ditu aldatzeko eskaerak).

1978ko Espainiako Konstituzioa

Garrantzia handiko testua da, gainerako konstituzio guztiek bezalaxe, sistema demokratikoaren oinarriak edo abiapuntuak ezartzen dituelako. Espainiako herrian eragina izango zuten hainbat...

Jarraitu irakurtzen "Gernikako Estatutua: Historia, Garrantzia eta Ezaugarriak" »

Defizit Publikoa, Enplegua eta Ekonomia-Zikloak

Ekonomia2,83 KB

Defizit publikoaren finantziazioa

Estatuek gastuei aurre egiteko erabiltzen dituzten bide nagusiak:

  • Zor publikoa jaulkitzea: Pertsonok banku bati mailegu bat eskatzen diogun bezala, estatuek dirua eskatzen diete enpresei, partikularrei eta beste herrialde batzuei, errenta finkoko titulu edo balore batzuen truke.
  • Zergak igotzea: Gaizki ikusiak izateaz gain, dauden zergak igotzeak edo zerga berriak ezartzeak ondasunen eta zerbitzuen eskaria geldotzen dute.
  • Zirkulazioan dagoen diru-kopurua handitzea: Neurri honek prezioen igoera eragin ohi du (inflazioa), eta, horregatik, estatuek oso kontu handiz aplikatzen dute.

Aurrekontuen oreka

  • Oreka: sarrerak = gastuak
  • Defizita: sarrerak < gastuak
  • Superabita: sarrerak > gastuak

Langabezia motak eta enplegu-

...
Jarraitu irakurtzen "Defizit Publikoa, Enplegua eta Ekonomia-Zikloak" »

Uraren Arazketa: Prozesuak, Garrantzia eta Ondorioak

Teknologia2,45 KB

Zer funtzio betetzen du araztegi batek?

Araztegi batzuek naturatik hartutako ura edangarri bihurtzen dute eta kontsumo-sareetara bidaltzen dute. Beste araztegi batzuk, berriz, uraren erabileraren ondorioz bertan sortutako hondakinak garbitzeaz arduratzen dira.

Oinarrizko prozesuak eta tratamenduak

  1. Aurretratamendua: Ura iragazi egiten da burdin sare baten bidez, eta bertan zikin edo zabor handiena kentzen da.
  2. Lehen tratamendua: Ura filtratu eta dekantatu egiten da. Dekantazio-ontzietan osagai arinak eta pisuak bereizten dira. Pisutsuak hondoratu egiten dira eta arinak gainean geratzen dira; biak ala biak kentzen dira.
  3. Bigarren tratamendua: Hainbat bakterio sartzen dira putzu horietan. Bakterio horiek materia organikoa deskonposatzen dute eta berriz
...
Jarraitu irakurtzen "Uraren Arazketa: Prozesuak, Garrantzia eta Ondorioak" »

Espainiako Garapen Ekonomikoa eta Teknokrazia (1959-1975)

Frantsesa2,57 KB

Sistema honen finkapenari dagokionez, alde batetik, ekonomiaren garapena eman zen. Aurretik arazoak zeuden eta horietako bat defizit publikoa edo zor publikoa zegoela zen; horren ondorioz, ez zen dibisarik sartzen Espainian.

Egonkortze Plana eta Liberalizazio Ekonomikoa

Liberalizazioa eman zen, teknokratek irtenbide teknikoak bultzatu baitzituzten. Teknokratek egonkortze-lanak egin zituzten eta kanpoko inbertsioen askatasuna, pezeta balioa gutxitzea eta soldatak izoztea izan ziren oinarri nagusiak. Honen ondorioz, defizita eta gastu publikoa jaitsi ziren, baina baita kontsumoa ere; aldi berean, langabeziak eta emigrazioak gora egin zuten.

image?w=3&h=16&rev=1&ac=1

Garapen Planak eta Industrializazioa

Era berean, porrot honen ostean, garatze-planak egin zituzten, Madrilen,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Garapen Ekonomikoa eta Teknokrazia (1959-1975)" »

Giza Zirkulazio-aparatua: Osagaiak, Funtzionamendua eta Gaixotasunak

Biologia2,83 KB

Odolaren osagaiak

  • Globulu gorriak (Eritrozitoak): Nukleorik gabeko disko itxurako zelulak; oxigenoa garraiatzen dute.
  • Globulu zuriak (Leukozitoak): Nukleodunak dira eta antigorputzak sortzen dituzte.
  • Plaketak (Tronbozitoak): Zelula zatiak dira; odolaren koagulazioan parte hartzen dute.

Odol-hodiak

  • Arteriak: Odola bihotzetik gorputzeko beste ataletara eramaten duten hodiak dira.
  • Kapilarrak: Kontaktu zuzena dute zelulekin; bertan gertatzen da substantzia-trukea.
  • Zainak: Odola gorputzeko ataletatik bihotzera eramaten dute.

Bihotz-zikloa

  • Sistole aurikularra: Aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola bentrikuluetara pasatzen da.
  • Sistole bentrikularra: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira eta odola arterietara bultzatzen dute.

Zirkulazio-sistema

  • Zirkulazio bikoitza:
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Zirkulazio-aparatua: Osagaiak, Funtzionamendua eta Gaixotasunak" »

Ekonomia-politikak eta Zerga-sistemaren Oinarriak

Ekonomia2,79 KB

Ekonomia-politikak

Estatuak ekonomian esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriei eta erabiltzen dituen tresnei politika makroekonomikoa deritze.

A. Helburuak

  • Ekonomia-hazkunde jasangarria (BPG): Estatua ekonomia-zikloen gorabeheren ondorio negatiboak arintzen eta minimizatzen saiatzen da.
  • Enplegu betea: Biztanleria aktiboaren % 98 okupatuta dagoenean enplegu betea dagoela esaten da (jarduera-tasa, langabezi-tasa, okupazio-tasa).
  • Prezioen egonkortasuna (KPI): Ondasun eta zerbitzuen prezioak kontrolatzea, erosteko ahalmena ez galtzeko eta inflazioak eragiten duen ziurgabetasuna saihesteko.

Zerga motak

Zerga-politika: Estatuak, Autonomia Erkidegoek, Foru Aldundiek, Udalek eta Gizarte Segurantzak finantziazioa lortzeko...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia-politikak eta Zerga-sistemaren Oinarriak" »

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Errusiako Iraultza

Historia4,87 KB

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak

Galera Demografiko eta Material Handiak

Lehen Mundu Gerrak 8 milioi hildako eta 21 milioi zauritu baino gehiago eragin zituen. Ondorio latzenak izan zituen herrialdea Alemania izan zen.

Estatu Batuetan eta ondorioz gerra amaitu zenean Europako herrialdeen zorpetzea oso altua zen.

Pariseko Bakea (1919-1920)

Pariseko Bakea izenez ezagutzen da herrialde irabazleek sinatutako itun multzoa. 1919. urtearen hasieran, Pariseko Konferentzia hasi zen 27 estaturen parte-hartzearekin, galtzaileak kanpoan utzita.

Pariseko Bakearen Itunen Helburuak

  • Alemaniari suspertzen ez uztea, potentzia handi ez bihurtzeko.
  • Irabazleen artean botere-oreka lortzea, batez ere Balkanetan eta kolonietan, gatazka posibleak saihesteko.
  • Errusia isolatuta
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Errusiako Iraultza" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri-Sistemaren Analisia

Geografia2,5 KB

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriek osatzen duten sisteman, hirien ezaugarrietan oinarritutako hierarkia ageri da: demografiaren neurria, eginkizunak eta eragin-eremuaren hedadura. Horrez gain, hirien arteko harremanak eta Espainiako edo Europako beste sistema batzuekiko loturak ere kontuan hartzen dira.

1. Hiriburuen Euskadiko nukleo anitzeko sistema

Hierarkia horren gailurrean Euskadiko nukleo anitzeko sistema dago, hiru hiri nagusik osatua:

  • Bilboko eremu metropolitarra: Euskadiko demografia-aglomerazio handiena da. Eginkizun nagusiak hirugarren sektorekoak dira eta estatu mailako lotura estuak ditu. Madrilen atzetik, eragin-eremu garrantzitsua du, nazioarteko harremanak portuaren eta Loiuko aireportuaren bidez bideratuz.
  • Donostia: Neurri txikiagoko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri-Sistemaren Analisia" »

Frankismoa: Hastapenak, Oinarrizko Legeak eta Oposizioa

Historia4,29 KB

Erregimen Frankistaren Hastapenak (1936-1938)

Gerra Zibila hasi zenetik, militarrek eskuratu zuten botere guztia. Altxatuek kolpe militarra ematea nahi zuten, baina herritarren erresistentzia gogorra izan zenez, buru militarren arteko koordinazioa Junta de Defensa Nacional antolatu zuten. Luzera zihoala ikusita, estatu berri bat sortzea erabaki zuten eta hiriburua Burgosen ezarri.

Franco, Estatu Berriaren Buruzagi eta Jeneralissimo

1936ko urrian, Franco Estatu Berriaren nagusi hautatu zuten eta armadaren jeneralissimo izendatu. Prestigio handikoa zen, eta Alemanen eta Italiarren laguntza jaso zuen, eta horrek indar handia eman zion militarren artean: Mola, Yagüe, Dávila...

Alderdi Bakarra: FET y de las JONS

Estatu berriak izaera totalitarioa zuen...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Hastapenak, Oinarrizko Legeak eta Oposizioa" »