Gernikako Estatutua: Historia, Garrantzia eta Ezaugarriak
Gernikako Estatutuaren Garrantzia
Oso testu garrantzitsua da; gaur egun indarrean dagoen Estatutua izateaz gain, lehenengo aldiz eskubide historikoak eta konstituzionalak batu zituelako. XIX. eta XX. mendeetan zehar, Euskal Herriko lurralde eta estatuen artean tirabira asko egon ziren arren, Estatutu honekin autonomia modernoa eta eskubide historikoak mantentzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere, arazoak ere izan zituen, hain laburra izanik, hainbat gai zehaztu gabe utzi baitzituen (gainera, askotan izan ditu aldatzeko eskaerak).
1978ko Espainiako Konstituzioa
Garrantzia handiko testua da, gainerako konstituzio guztiek bezalaxe, sistema demokratikoaren oinarriak edo abiapuntuak ezartzen dituelako. Espainiako herrian eragina izango zuten hainbat ezaugarri bildu zituen, eta gaur egun mantentzen den Konstituzioa da. Gainera, 40 urteko diktadura baten ostean sortutako demokraziarako bidea izan zen. Konstituzio luzea eta aurreratuenetariko bat da, hobekuntza politikoa, soziala eta ekonomikoa ekarri zuena, eta gure betebehar eta eskubideak islatzen dituena.
Estatutuaren sorrera eta ezaugarri nagusiak
1978ko urtarrilaren 4an Eusko Kontseilu Nagusia eratu zenean, Nafarroak ez zuen parte hartu nahi izan. Azaroan, Eusko Kontseiluak Euskal Asanblea Parlamentarioa bildu zuen estatutu proiektua egiteko. Asanbleak EAJk idatzitako testua onartu zuen, Gernikako Estatutua oinarritzat hartuta.
Estatutuaren edukia eta ondorioak
Estatutuaren azken testuan errealitate nazionala "nazionalitate" bihurtu zen. Bestalde, Euskal Herriak ez zion uko egin eskubide historikoei. Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoa nolakoa izango zen finkatzen zuen, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaz gain, Nafarroa, nahi izanez gero, sar zitekeela adierazten zuen (2. art.).
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialtzat (6. art.).
- Segurtasuna: Ertzaintza polizia autonomotzat (17. art.).
- Ekonomia: Eskubide historikoak berreskuratzen ziren (xedapen gehigarria), hau da, Foruak eta Kontzertu Ekonomikoak mantentzen ziren.
Testuaren alde PSOE, EAJ eta EE azaldu ziren; AP eta HB, ordea, kanpoan geratu ziren. 1979ko urriaren 25ean Estatutuaren erreferenduma egin zen eta abenduan Gorteek onetsi zuten. Lehenengo estatutu bezala oso laburra izan zen eta, hortaz, zenbait gai zehaztu gabe utzi zituen. 1980ko hauteskundeetan Karlos Garaikoetxea lehen lehendakari bihurtu zen.