Espainiako Garapen Ekonomikoa eta Teknokrazia (1959-1975)
Sistema honen finkapenari dagokionez, alde batetik, ekonomiaren garapena eman zen. Aurretik arazoak zeuden eta horietako bat defizit publikoa edo zor publikoa zegoela zen; horren ondorioz, ez zen dibisarik sartzen Espainian.
Egonkortze Plana eta Liberalizazio Ekonomikoa
Liberalizazioa eman zen, teknokratek irtenbide teknikoak bultzatu baitzituzten. Teknokratek egonkortze-lanak egin zituzten eta kanpoko inbertsioen askatasuna, pezeta balioa gutxitzea eta soldatak izoztea izan ziren oinarri nagusiak. Honen ondorioz, defizita eta gastu publikoa jaitsi ziren, baina baita kontsumoa ere; aldi berean, langabeziak eta emigrazioak gora egin zuten.
Garapen Planak eta Industrializazioa
Era berean, porrot honen ostean, garatze-planak egin zituzten, Madrilen, Katalunian eta Euskadin industria indartuz. Azken honek, herrialde ezberdinen arteko desorekak egotea ekarri zuen; toki batzuek industrializatuta jarraitu baitzuten eta beste batzuek ez. Lurralde batzuk, barrualdekoak gehienbat, biztanleria oso zaharkituarekin geratu ziren.
Nekazaritza-exodoa eta Hirien Hazkundea
Garapen ekonomikoaren bidearekin ordea, nekazaritza-exodoa hasi zen Gipuzkoa, Bizkaia eta Tarragona bezalako lekuetara. Bertan hainbat aldaketa eman ziren, horien artean:
- Nekazaritza modernizatzea: Makineria sartu zen, hala nola traktoreak.
- Herri-lanak bultzatzea: Errepideak eta trenbideak hobetzeko, eta presak zein zentralak eraikitzeko obra publikoak ugaritu ziren.
- Segurtasun Sozialaren oinarriak: Ospitale-sistema biztanleria osora heltzea zen helburua, jendearen ekarpen ekonomikoak gero jasotzeko.
- AEBen inbertsioak: Amerikarren inbertsioak bultzatu ziren, dolarrak Espainian sartzeko.
- Turismoaren gorakada: Era traketsean bultzatu zen, azpiegitura nahikorik gabe. Eraikinak bat-batean egin behar izan ziren, baimen azkarrak lortuz, nahiz eta asko kalitate baxukoak izan. Jende asko joan zen kostalde mediterraneora.
- Emigratuen dibisak: Suitza, Alemania eta Frantziara joandako espainiarrek soldata sorterrira bidaltzen zuten, kanpoko txanponak Espainian sartuz.
Guzti horren ondorioz, kontsumoa eta ekoizpena igo ziren, lana sortuz eta garapen ekonomiko orokorra ahalbidetuz.