Globulu gorriak (Eritrozitoak): Nukleorik gabeko disko itxurako zelulak; oxigenoa garraiatzen dute.
Globulu zuriak (Leukozitoak): Nukleodunak dira eta antigorputzak sortzen dituzte.
Plaketak (Tronbozitoak): Zelula zatiak dira; odolaren koagulazioan parte hartzen dute.
Odol-hodiak
Arteriak: Odola bihotzetik gorputzeko beste ataletara eramaten duten hodiak dira.
Kapilarrak: Kontaktu zuzena dute zelulekin; bertan gertatzen da substantzia-trukea.
Zainak: Odola gorputzeko ataletatik bihotzera eramaten dute.
Bihotz-zikloa
Sistole aurikularra: Aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola bentrikuluetara pasatzen da.
Sistole bentrikularra: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira eta odola arterietara bultzatzen dute.
Zirkulazio-sistema
Zirkulazio bikoitza:
Itxia: Odola beti hodietan barrena zirkulatzen du.
Osoa: CO2 eta O2 duten odola ez dira nahasten.
Bikoitza: Ibilbide osoa egiteko bi aldiz pasatzen da bihotzetik.
Birika-zirkulazioa: CO2 duen odola eskuin bentrikulutik biriketara doa gas-trukea egitera, eta birika-zainen bidez ezker aurikulara itzultzen da.
Zirkulazio orokorra: O2 duen odola ezker bentrikulutik gorputz osora doa aorta-arteriaren bidez, eta kaba-zainen bidez eskuin aurikularra itzultzen da.
Sistema linfatikoa
Likido interstiziala: Zelulen artean dago eta substantzien trukea ahalbidetzen du.
Linfa: Likido interstizialaren soberakinak jasotzen ditu.