DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Europar Batasuna, Espainia eta EAE: Egitura Politikoa

Historia3,11 KB

Europar Batasunaren jatorria eta helburuak

Bigarren Mundu Gerrak Europa suntsitu zuen. Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna superpotentzia nagusi bihurtu ziren. Europako herrialdeen arteko lankidetza sustatzea zen helburua, eta bi xede nagusi zituen:

  • Bakea sendotzea eta Europan berriro gerrak izatea eragoztea.
  • Superpotentzia nagusien aurka bat eginda lehiatzea.

Robert Schumanek, Frantziako Kanpo Arazoetako ministroak, 1950eko maiatzaren 9an proposamen bat egin zuen; egun horretan Europako Eguna ospatzen da. Europako sei herrialdek erabaki zuten beren energia-baliabidetako batzuk elkarrekin erabiltzea. Horrela, 1951. urtean, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuten.

Integrazio ekonomikoa eta helburu sozialak

Urte gutxi...

Jarraitu irakurtzen "Europar Batasuna, Espainia eta EAE: Egitura Politikoa" »

Higadura eta Meteorizazio Prozesuak: Kostaldea, Basamortuak eta Glaziarrak

Geologia5,07 KB

Higadura Motak

Higadura Eolikoa

Deflazio eolikoa: Haizearen indarraren ondorioz partikula xeheak harrotzean eta garraiatzean edo lekualdatzean egindako higadura. Adibidez, harrizko basamortuak eta oasiak sortzen dira.

Abrasio eolikoa: Haizeak garraiatzen dituen klastoek arroken kontra talka egitean materialak erauzten dituzte. Behealdetik garraiatutako klastoen tamaina handiagoa denez, urradura ere handiagoa da eta, horregatik, arrokek itxura berezia hartzen dute. Adibideak:

  • Arroka oindurak
  • Inselberg-ak: higaduraren ondorioz basamortuan geratzen diren mendikate hondarrak.

Eremu idorretako paisaia elementuak

  1. Harrizko basamortua: Deflazio eolikoaren ondorioz sortzen da. Haizeak garraio selektiboaren eta depresioaren bidez eratzen du.
  2. Zutabeak: Abrasio
...
Jarraitu irakurtzen "Higadura eta Meteorizazio Prozesuak: Kostaldea, Basamortuak eta Glaziarrak" »

Espainiako Gerra Zibila eta Fronte Popularra: Aurrekariak, Arrazoiak eta Taldeak

Historia2,97 KB

Espainiako Gerra Zibila eta Fronte Popularra

1936ko uztailaren 17tik 1939ko apirilaren 1era bitartean Espainian, Hego Euskal Herria barne, gertatutako gerra zibila izan zen.

Gerra Zibilaren Aurrekariak eta Fronte Popularraren Gobernua

  • 1936ko hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen (alderdi ezkertiarren koalizioa).
  • Alcalá Zamora erretiratu eta Azaña lehendakari bihurtu zen. Gobernu burua Negrín izan zen.
  • Aurreko erreformekin jarraitu zuen gobernu honek.
  • 30.000 preso kaleratu zituen.
  • Espainian tentsioa nagusi zen, ideologia bipolarizatuta zegoelako: oso ezkertiarrak eta oso eskuindarrak.
  • Horregatik, egunero manifestazioak zeuden bi taldeetatik eta herrialde osoan.
  • Eskuineko batek teniente Castillo hil zuen orduan.
  • Guardia Errepublikanoak, mendeku
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila eta Fronte Popularra: Aurrekariak, Arrazoiak eta Taldeak" »

Ekonomia Jarduera: Sarrera

Ekonomia3,92 KB

1. Ekonomia Jarduera

Produktuak eta zerbitzuak lortzeko edozein prozesu da. Hiru fase ditu:

  1. Ekoizpena: Ondasunak eta zerbitzuak sortzea.
  2. Banaketa: Sortutako ondasun eta zerbitzuak saltokietan banatzea.
  3. Kontsumoa: Ondasun eta zerbitzuak erabiltzea.

2. Ekonomia Sektoreak

  • Lehen Sektorea:

    Naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko jarduerak (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, baso-ustiapena).
  • Bigarren Sektorea:

    Naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten jarduerak (industria, eraikuntza, meatzaritza).
  • Hirugarren Sektorea:

    Gizarteari zerbitzuak ematen dizkioten jarduerak (hezkuntza, osasuna, garraioa).

3. Definizioak

  • Etekina: Ekonomia-jarduera batetik eratorritako gastuen eta diru-sarreren arteko kenketa.
  • Merkatua: Ekoizpena banatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Jarduera: Sarrera" »

Aminoazidoak eta proteinak: egitura, funtzioak eta propietateak

Biologia4,11 KB

Aminoazidoak eta Proteinak

Sarrera

Proteinen monomeroak aminoazidoak dira, lotura peptidikoen bidez elkartzen direnak. Lotura kobalente hau oso zurruna da, parte hartzen duten lau atomoen arteko angeluak eta distantziak finko mantentzen direlako. Hori dela eta, beti plano berean daude.

Aminoazidoen egitura

Aminoazidoak polimeroak dira, ehunka edo milaka unitatez osatuak. Karbono zentral bat dute, eta horri lotuta karboxilo (COOH) talde bat, amino (NH2) talde bat eta aminoazido bakoitzean bereizgarria den R taldea edo alboko katea daude. α-karbonoa asimetrikoa da, bi isomero optiko ditu (D eta L), enantiomeroak direnak. L isomeroa da ohikoena.

Anfoteroak dira. Uretan disolbatuz gero, aminoazidoak ionizatu egiten dira eta ioi dipolar bilakatzen dira,...

Jarraitu irakurtzen "Aminoazidoak eta proteinak: egitura, funtzioak eta propietateak" »

Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Sektoreak

Ekonomia2,68 KB

Ekonomiaren oinarrizko kontzeptuak

  • Etekina: Ekonomia-jarduera batetik eratorritako gastuen eta diru-sarreren arteko kenketa da.
  • Merkatua: Ekoizpena banatzen den lekua da.
  • Inflazioa: Produktuen prezioen igoera orokorra.
  • Ekoizpena: Ondasunak eta zerbitzuak sortzea (mekanizatua, robotizatua edo eskuzkoa).
  • Espekulazioa: Etekina lortzeko, normala baino arrisku handiagoa hartzean datza, uneko prezioen eta etorkizunean espero diren prezioen arteko aldeak aprobetxatuz.
  • Produktibitatea: Ekoitzi denaren balioaren eta horretarako erabili diren bitartekoen balioaren arteko erlazioa.
  • BPG-a: Lurralde batean, urte osoan sortutako ondasunen eta zerbitzuen guztizko balioa.
  • Eskaria: Prezioa kontuan izanik, erosle batek erosi nahi duen ondasun eta zerbitzuen kantitatea.
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Sektoreak" »

Erdi Aroko Hirien Berpizkundea eta Gizarte Antolaketa

Matematika2,71 KB

Hirien sorrera

XII. mendean nekazaritzan hobekuntzak gertatu ziren. Lur berriak aprobetxatu ziren landatzeko (basoak, adibidez) eta golde berriak erabili zituzten. Kanalak eraiki ziren leku berriak ureztatzeko eta labore berriak iritsi ziren Asiatik: kotoia, laranja, etab. Errotak eraiki ziren eta, ondorioz, biztanleria handitu zen. Merkataritza hobetuko da eta jendea landa-eremuetatik hirietara joango da askatasun bila. Azokak hirietan antolatuko dira, bizitza-baldintzak hobeak baitziren. Hiri-gobernuak sortzen dira: alkatea eta funtzionarioak.

Hiri motak

  • Zaharrak: Berpiztutakoak, hala nola Brujas, Paris, Florentzia...
  • Berriak: Bidegurutzetan eta portuetan sortutakoak, edota gaztelu eta monasterioen ondoko azoketan garatutakoak.

Biztanle motak

Biztanle...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Hirien Berpizkundea eta Gizarte Antolaketa" »

Erdi Aroko Arte, Erlijio eta Botere Gatazkak

Arteak eta humanitateak2,4 KB

Arte Erromanikoa Monasterioetan

Arte erromanikoa monasterioetan sortu zen eta XI. eta XII. mendeetan Europan garatu zen. Eraikuntza erromanikoak eskultura eta pintura gehitu zizkion eraikinaren egiturari, portiko eta kapiteletan, batez ere. Sarritan, aurrealdearen eta absidearen buru, Pantokratorra eta Kristo Maiestatean ikus ditzakegu, almendra edo mandorla mistikoaz inguratuta.

Monakotza eta Monasterioen Garrantzia

Monakotzaren jatorria

Hasieran, monjeak (anakoretak) erabateko bakardade eta pobrezian bizi ziren. San Pakomiorekin (287-346), ordea, bizimodua aldatu zen. Hark anakoreten bizimodua egokitu zuen zenobio edo elkartean bizi ahal izateko. Hala sortu ziren zenobiten monasterioak. Mendebaldean, San Benitok ezarri zuen monakotza. Monasterioak...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Arte, Erlijio eta Botere Gatazkak" »

Orixe eta Lauaxeta: Euskal Literaturako Bi Idazle Handi

Beste atzerriko hizkuntzak1,92 KB

Orixe: Euskal Idazle Oparoa

Nikolas Ormaetxea "Orixe" Gipuzkoako Orexan jaio zen. Jesuita ikasketak egiten igaro zuen denbora zenbait kolegiotan. Ikasketa guztiak amaitu arren, ordena barruan izan zituen arazo batzuengatik, ez zen apaiztu. Bilbon aritu zen lanean, sortu berria zen Euskaltzaindian eta Euzkadi egunkarian.

Espainiako Gerra hasi zenean, atxilotu eta Iruñean eduki zuten preso hilabete batzuetan; gero Iparraldera ihes egin zuen. Ameriketan zehar ibili ondoren, 1961ean Donostian hil zen. Bizitza guztian ia etengabe idatzi zuen Orixek:

  • Prosa: Santa Cruz apaiza eta Jainkoen billa.
  • Poesia: Barne-muinetan liburutxo mistikoa eta Euskaldunak poema epiko erraldoia.

Pertsona eta idazle eztabaidatua izan da Orixe euskaldunen artean. Askok euskarak...

Jarraitu irakurtzen "Orixe eta Lauaxeta: Euskal Literaturako Bi Idazle Handi" »

Izaki Bizidunen Ugalketa eta Bizi-zikloa

Biologia2,88 KB

Ugalketa eta Bizi-zikloa

Ugalketa: Izaki bizidunek ondorengoak sortzeko duten funtzioa da. Bi mota nagusi daude:

  • Asexuala: Banako edo guraso bakar bat aritzen da, eta hark beste banako batzuk sortzen ditu, bere berdin-berdinak. Horrela ugaltzen dira algak, protozooak, eta zenbait landare eta animalia ere.
  • Sexu bidezkoa: Eskuarki, bi banako edo guraso aritzen dira: ar bat eta eme bat. Horiek bi-bien karaktereak dituzten beste banako batzuk sortzen dituzte. Izaki bizidun zelulaniztunak ugaltzen dira horrela.

Ugalketa Asexuala Animalietan

Animalietan ugalketa asexuala hainbat modutan gerta daiteke:

  • Zatiketaz: Banakoa bi zatitan edo gehiagotan hausten da, eta zati horietako bakoitzetik ondorengo bat sortzen da. Birsorkuntza deritzon prozeduraren bidez
...
Jarraitu irakurtzen "Izaki Bizidunen Ugalketa eta Bizi-zikloa" »