Defizit Publikoa, Enplegua eta Ekonomia-Zikloak
Defizit publikoaren finantziazioa
Estatuek gastuei aurre egiteko erabiltzen dituzten bide nagusiak:
- Zor publikoa jaulkitzea: Pertsonok banku bati mailegu bat eskatzen diogun bezala, estatuek dirua eskatzen diete enpresei, partikularrei eta beste herrialde batzuei, errenta finkoko titulu edo balore batzuen truke.
- Zergak igotzea: Gaizki ikusiak izateaz gain, dauden zergak igotzeak edo zerga berriak ezartzeak ondasunen eta zerbitzuen eskaria geldotzen dute.
- Zirkulazioan dagoen diru-kopurua handitzea: Neurri honek prezioen igoera eragin ohi du (inflazioa), eta, horregatik, estatuek oso kontu handiz aplikatzen dute.
Aurrekontuen oreka
- Oreka: sarrerak = gastuak
- Defizita: sarrerak < gastuak
- Superabita: sarrerak > gastuak
Langabezia motak eta enplegu-politikak
Langabezia motak
- Frikzionala: Lan egin arren, borondatez, ikasteko, atseden hartzeko edo aurreko lana baino hobea aurkitzeko denbora hartzean sortzen den langabezia.
- Urte sasoikoa: Urteko sasoi jakin batzuetan soilik eskulana behar denean gertatzen dena.
- Ziklikoa/egiturazkoa: Lanik aurkitzen ez denean gertatzen dena.
Enplegu-politikak
- Politika aktiboak: Enplegua sortzea sustatzen dute (adibidez, gobernuak enpresa bat sortzeko ematen dituen diru-laguntzak).
- Politika pasiboak: Lanik gabe geratzen diren pertsonentzako diru-laguntzak dira, neurri ohikoena.
Ekonomia-zikloen ezegonkortasuna
Hedatze-faseetan, ekonomia-jarduerak eta enpleguak hazkunde handia izaten dute. Haien ostean, atzeraldiak eta depresioak gertatzen dira; horrelakoetan, ekoizpen-baliabide asko (langileak, makinak, etab.) erabili gabe egoten dira. Fenomeno horri ezegonkortasun ziklikoa esaten zaio.
Gastu publiko motak
- Gastu arruntak: Gizarteari zerbitzu publikoak (osasungintza, hezkuntza…) emateko gastu orokorrak dira (adibidez, funtzionarioen soldatak).
- Inbertsio-gastuak: Herrialdearen ekoizpen-ahalmenari eusteko eta hura handitzeko gastuak dira (adibidez, azpiegiturak).
- Transferentziak eta diru-laguntzak: Estatuak baliabideak birbanatzen ditu ongizate-estatua lortzeko (adibidez, pentsioak, langabezia-prestazioak eta nekazaritzarako laguntzak).
Adierazle ekonomikoak
- Jarduera-tasa: (Biztanleria aktiboa / 16 urtetik gorakoak) × 100
- Landunen tasa: (Landunak / 16 urtetik gorakoak) × 100
- Langabezia-tasa: (Langabeak / Pertsona aktiboak) × 100