Ekonomia-politikak eta Zerga-sistemaren Oinarriak

Ekonomia2,79 KB

Ekonomia-politikak

Estatuak ekonomian esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriei eta erabiltzen dituen tresnei politika makroekonomikoa deritze.

A. Helburuak

  • Ekonomia-hazkunde jasangarria (BPG): Estatua ekonomia-zikloen gorabeheren ondorio negatiboak arintzen eta minimizatzen saiatzen da.
  • Enplegu betea: Biztanleria aktiboaren % 98 okupatuta dagoenean enplegu betea dagoela esaten da (jarduera-tasa, langabezi-tasa, okupazio-tasa).
  • Prezioen egonkortasuna (KPI): Ondasun eta zerbitzuen prezioak kontrolatzea, erosteko ahalmena ez galtzeko eta inflazioak eragiten duen ziurgabetasuna saihesteko.

Zerga motak

Zerga-politika: Estatuak, Autonomia Erkidegoek, Foru Aldundiek, Udalek eta Gizarte Segurantzak finantziazioa lortzeko egiten dituzten eragiketak dira.

  1. Proportzionalak: Kontsumitzaile guztiek berdina ordaindu behar dute, ez du ardura bakoitzaren errenta zenbatekoa den. Adibidez: denok ordaintzen dugu BEZa.
  2. Gehikorrak: Aldakorrak izango dira errenta-mailaren arabera.
  3. Kotizazioak: Langileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak.

Ekonomia-politika motak

Estatuek ekonomia-helburuak lortzeko, ekonomia-aldagaietan eragiteko ahalmena duten politikak baliatzen dituzte:

  • Zerga-politika: Ekonomia-jarduera areagotzeko edo murrizteko helburuz abian jarritako ekintzen multzoa da (zergak, gastu publikoa...).
  • Moneta-politika: Herrialdeko banku zentralak hartzen dituen neurrien multzoa da, prezioen egonkortasunari eusteko (diru-kantitatea, interes-tasa).
  • Kanpo-politika: Estatuak beste herrialde batzuekiko transakzioak kontrolatzeko egiten dituen esku-hartzeen multzoa da (truke-tasa, inportazioak, esportazioak).
  • Errenta-politika: Inflazioa kontrolatzea da helburua (prezioak, soldatak).

Tresna fiskalak

Egonkortzaile automatikoak: Herrialde jakin bateko ekoizpen-mailarekin bat areagotzen edo murrizten diren diru-sarrera edo gastu publikoak dira.

  • Zerga proportzionalak: Zerga-tasa ez da aldatzen errenta-mailaren arabera (BEZa).
  • Zerga gehikorrak: Zerga-tasa errenta-maila handitu ahala igotzen da mailaka (PFEZ).
  • Gizarte-kotizazioak: Langileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak, erakunde horrek ematen dien gizarte-babesaren truke.
  • Langabezia-prestazioak: Langabezi-egoeran daudenen gizarte- eta ekonomia-beharrak asetzeko ematen diren diru-laguntzak.

Deskargatu

PDF Word HTML