Uraren Arazketa: Prozesuak, Garrantzia eta Ondorioak

Teknologia2,45 KB

Zer funtzio betetzen du araztegi batek?

Araztegi batzuek naturatik hartutako ura edangarri bihurtzen dute eta kontsumo-sareetara bidaltzen dute. Beste araztegi batzuk, berriz, uraren erabileraren ondorioz bertan sortutako hondakinak garbitzeaz arduratzen dira.

Oinarrizko prozesuak eta tratamenduak

  1. Aurretratamendua: Ura iragazi egiten da burdin sare baten bidez, eta bertan zikin edo zabor handiena kentzen da.
  2. Lehen tratamendua: Ura filtratu eta dekantatu egiten da. Dekantazio-ontzietan osagai arinak eta pisuak bereizten dira. Pisutsuak hondoratu egiten dira eta arinak gainean geratzen dira; biak ala biak kentzen dira.
  3. Bigarren tratamendua: Hainbat bakterio sartzen dira putzu horietan. Bakterio horiek materia organikoa deskonposatzen dute eta berriz ere dekantatu egiten da, hondakinak berriro kentzeko.
  4. Hirugarren tratamendua: Likido bat botatzen da eta uretan disolbatuta dauden fosfatoak eta nitratoak kentzen dira prozesu berezi baten bidez.
  5. Naturara itzultzea: Ura berriz naturara bueltatzeko prest dago.
  6. Azken tratamendua: Ozonoaz baliatuta, uretako mikroorganismoak akabatzen dira. Ondoren, kloroa nahasten da ura edangarri bihurtzeko. Azkenik, fluorra eransten zaio, hortzetako txantxarra saihesteko.
  7. Kontsumorako prest: Orain ura edateko prest dago eta kontsumo-sareetara bidaltzen da.

Zergatik egin behar dira jarduera hauek?

Erabili ondoren, urak hainbat hondakin hartzen ditu, eta berriro erabili ahal izateko edo naturara itzultzeko, jarduera hauek egin behar dira. Naturatik datorren ura batzuetan ez da edangarria, eta edangarri bihurtzeko prozesu hauek beharrezkoak dira. Beste arrazoi batzuk: hirietako kutsadura organikoa kentzea eta zabortegien ondorioz kutsatutako ura garbitzea, besteak beste.

Zer ondorio lortzen dira?

Ura birziklatu egiten da eta, ondorioz, berriro erabil daiteke. Hau da, naturako ura edangarri bihurtzen dugu gaixotasunak saihesteko. Bestalde, kutsatutako ura garbitu eta naturara itzultzen da, bioaniztasuna ez kaltetzeko.

Zer gertatuko litzateke araztegirik ez balego?

Ura ez litzateke edangarria izango, naturara itzultzean kalte larriak sortuko lituzke eta, azkenean, izaki bizidun guztiak hilko lirateke, ura guztiontzat behar-beharrezkoa baita.

Deskargatu

PDF Word HTML