Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Giza Gorputzaren Aparatuak eta Sistemak: Funtzioak eta Ezaugarriak

Biologia2,31 KB

Digestio-aparatua

Digestio-aparatuak elikagai solido eta likidoetatik gorputzarentzat substantzia nutritiboak izan daitezkeen osagaiak ateratzen ditu. Digestioaren bidez, osagai horiek molekula sinpleagotan zatitzen ditu: molekula handiek osaturiko substantzia nutritiboak (proteinak, lipidoak eta gluzidoak) molekula sinpleagotan deskonposatzen dira (nutrienteak edo mantenugaiak), eta digestio-aparatuaren hainbat atalek xurgatzen dituzte. Digestio-aparatuko guruinen jariakinei esker gertatzen da molekula-zatiketa hori, eta, ondorioz, mantenugaiak prest daude zeluletaraino heldu eta horien nutrizio-prozesuan parte hartzeko.

Arnas Aparatua

Arnas aparatua gorputzak behar duen oxigenoa jasotzen eta soberako karbono dioxidoa kanporatzen duen aparatua...

Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzaren Aparatuak eta Sistemak: Funtzioak eta Ezaugarriak" »

Koipe, Proteina eta Azido Nukleikoen Katabolismoa Zelulan

Biologia3,06 KB

Koipeen Katabolismoa

Koipeak digestio-sisteman hidrolizatzen direnean, konposatu hauek sortzen dira:

Glizerina

Zitosolean, aktibatu eta oxidatu ondoren, glukolisian sartzen da glizeraldehido-3 fosfato eran. Ugaztunetan, prozesu hori gibelean gertatzen da batik bat.

Gantz-azidoak

Zitosolean, gantz-azido molekula aktibatu egiten da CoA-rekin elkartzean, eta azil-CoA eratzen da. Horretarako, ATP gastatzen da:

Gantz-azidoa + ATP + CoA ------ Azil-CoA + AMP + Pi-Pi

Azil-CoA mitokondrioko matrizean sartzen da.

Beta-oxidazioa

Lau erreakzio burutzen dituen ziklo bat da.

Ziklo bakoitzean:

  • Bi oxidazio gertatzen dira.
  • 2. eta 3. karbonoen arteko lotura hausten da.
  • Azetil-CoA bat askatu eta 2C gutxiagoko beste azil-CoA bat gelditzen da.
  • Askatutako Azetil-CoA Krebs-en
...
Jarraitu irakurtzen "Koipe, Proteina eta Azido Nukleikoen Katabolismoa Zelulan" »

Biologiaren Oinarriak: Immunitatea eta Molekulak

Biologia3,07 KB

Txertoak

Txertoak germenaren prestakin antigenikoak dira, ez dute patogenotasunik baina bai gaitasun inmunogenoa. Ematen direnean erantzun inmunitario primario eragiten dute indibiduoengan baina gaixotasunik sortu gabe, horrela germenaren aurka babestuta gelditzen da indibiduoa oroimena duten B linfozitoei esker.

Serumak

Serumak antigorputzak dituzten prestakinak dira, animalien edo beste gizaki batzuen odoletik lortzen dira horiek aktiboki inmunizatu ondoren. Serumak zainetatik sartu eta indibiduoak berehalako inmunitatea hartzen du baina laburra. Egokiak dira gaixotasun infekzioso larrien tratamenduan. Animalia jatorrikoek hipersentsibilitatea sortu ditzakete baina giza jatorrikoek ez.

Hipersentsibilitatea

Hipersentsibilitatea antigeno baten aurkako...

Jarraitu irakurtzen "Biologiaren Oinarriak: Immunitatea eta Molekulak" »

Giza Gorputzaren Hormonak eta Ugalketa Zikloa

Biologia3,92 KB

Guruin Endokrino Nagusiak eta Hormonak

Giza gorputzeko guruin endokrinoek hormona garrantzitsuak jariatzen dituzte, funtzio ugari erregulatuz:

  • Hipofisia

    • Hazkuntza-hormona: Organismoko ia ehun guztien hazkuntza estimulatzen du, eskeletoarena barne.
    • Hormona antidiuretikoa (ADH): Giltzurrunetan eragiten du, gernuarekin batera ur gutxiago kanporatuz.
    • Oxitozina: Erditzean umetokiaren uzkurdurak abiarazten ditu.
  • Obulutegiak

    Emakumezkoek soilik dituzten guruinak dira. Hormona hauek jariatzen dituzte:

    • Estrogenoak: Ugalketa-sistemaren garapenean eta funtzionamenduan parte hartzen dute.
    • Progesterona: Umetokia haurdunaldirako prestatzen du.
  • Barrabilak

    Gizonezkoek bakarrik dituzten guruinak dira. Hormona hau jariatzen dute:

    • Testosterona: Espermatozoideak sortzen esku
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzaren Hormonak eta Ugalketa Zikloa" »

Energia-fluxua eta Espezieen Banaketa Ekosistemetan

Biologia2,21 KB

Energia-fluxua

Bizidunok erabiltzen dugun energia guztia Eguzkitik dator. Eguzkitik Lurreraino iritsitako energia horren zati txiki bat erabiliko dute ekoizleek, energia kate trofikoetara integratuz. Ekoizleek xurgatzen duten energia kate trofikoaren mailaz maila igarotzen den arren, energia xahutzen joaten da arnasketa zelularrean, hondakinetan. Galera bero moduan gertatzen da, eta, aldiz, pilaketa biomasa berria ekoiztean.

Piramide ekologikoak

Ekosistema bateko erlazio trofikoak adierazteko erabiltzen diren grafikoak dira. Piramide hauek era kuantitatiboan egiten direnez, katek eta sareak baino zehatzagoak dira. Piramidearen oinarrian ekoizleak daude eta horien gainean kontsumitzaileak.

Piramidea egiterakoan aldagai desberdinak erabil daitezke:

...

Jarraitu irakurtzen "Energia-fluxua eta Espezieen Banaketa Ekosistemetan" »

ADNaren Bikoizketa eta Genetika: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia3,16 KB

ADNaren Bikoizketa

ADNaren bikoizketa: ADN jatorrizko molekula batetik bi ADN alaba sortzea jatorrizko ADN molekulen berdinak.

Prozesuaren Faseak

  1. Helikasa: hidrogeno loturak apurtu eta helize bikoitza banandu.
  2. Topoisomerasa: ADN kateak desbiribilkatu.
  3. ADN Primasa: zebadorea eratu.
  4. ADN Polimerasa: desoxirribonukleotidoak lotu, fosfodiester loturak katalizatzen ditu 5 -> 3 norabidean.
  5. Ligasa: Okazaki zatiak lotu; sintetizaturiko ADN kate txikiak.

Kate Gidaria eta Kate Atzeratua

Kate gidaria: ADN polimerasak 5 -> 3 norabidean nukleotidoak lotzen dituen zatiak. Kate atzeratua: okazaki zatiak (sintetizaturiko ADN kate txikiak) ligasak lotzen ditu.

Kode Genetikoa

Kode genetikoa: ARNaren base nitrogenatuen eta horrek kodetzen dituen aminoazidoen arteko...

Jarraitu irakurtzen "ADNaren Bikoizketa eta Genetika: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Biologia: Ziklo Litikoa, Immunitatea, Metabolismoa eta Bakterioak

Biologia3,98 KB

Ziklo Litikoa

Ziklo litikoa: Biriona xurgatu eta finkatu egiten da ostalari-zelulako errezeptore espezifikoetan, infekzioa hasteko. Birusaren azido nukleotikoa zeluletan sartzen da, eta zelularen DNA narriatzen du. Birusaren azido nukleotidoa erreplikatzen da, eta azido nukleikoa kapsidetan paketatzen da. Bakterioaren lisia gertatzen da, eta birion helduak zelulatik kanpo askatzen dira.

B Linfozitoak

B linfozitoak: Hezur-muinean sortzen dira, eta immunitate espezifiko humoralaren eragileak dira; izan ere, antigenoa dagoenean, antigorputz espezifikoak sortzen dituzte. Bi azpipopulazio sortzen dituzte:

  • Zelula plasmatikoak: Antigorputz-kantitate handia sortzen dute, eta organo linfoide sekundarioetan metatzen dira. Egun gutxi bizi dira.
  • Memoria duten
...
Jarraitu irakurtzen "Biologia: Ziklo Litikoa, Immunitatea, Metabolismoa eta Bakterioak" »

Bizitzaren Eboluzioa: Kontzeptu Nagusiak eta Teoriak

Biologia3,3 KB

Ontogenesia eta Filogenesia

Izaki bakoitzak eraldaketak izaten ditu, jaio aurretik hasi eta hil arte. Aldaketa multzo horri “ontogenesia” esaten zaio (greziar ontos, “izatea”, eta genesis, “jatorria”). Bestalde, espezieak ere etengabe eraldatzen ari dira. Ez dira banakako aldaketak.

Filogenia edo filogenesia deritzon kontzeptuak (filum hitzak “mota” edo “leinu” esan nahi du) espezieak denboran zehar aldatu direla adierazten du: espezie batzuetatik beste batzuk sortu dira, eta horrenbestez, filum edo leinu bat osatu dute. Izaki bizidunek askotariko aldaketak izaten dituzte existentzian zehar; beraz, ezaugarri horiek guztiak pixkanaka pilatzen joaten dira, prozesu luze batean.

Fixismoa: Kontzeptua

Espezie bakoitza aldaezina zela...

Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren Eboluzioa: Kontzeptu Nagusiak eta Teoriak" »

Polinizazioa eta Ernalketa Landareetan: Gida Osoa

Biologia2,23 KB

) Polinizazioa

Polinizazio prozesuaren bitartez, polen-aleak polen-zakuetatik oosferak gordetzen dituzten estigmetara joaten dira. Polinizazioa landare bereko loreen artean egiten bada, autopolinizazioa deritzo. Aldiz, espezie bereko bi landareen artean egiten bada, polinizazio gurutzatua deritzo. Polinizazioa ugal-metodorik ohikoena da, aldakortasun genetiko handiena eskaintzen baitu. Ondorioz, espeziearen multzo osoarentzako abantailak ekartzen ditu. Polinizazioan, polen-aleak hiru modu desberdinez garraia daitezke:

Polinizazio anemofiloa

Polen-aleak haizearen bidez garraiatzen dira. Horregatik, pisu txikiko polen kantitate handiak behar dira, lur-azalera handiak estaltzeko eta ernalketa ziurtatzeko. Landare anemofiloek ez dute deigarriak izateko...

Jarraitu irakurtzen "Polinizazioa eta Ernalketa Landareetan: Gida Osoa" »

Bizitzaren Moldaketa eta Hautespen Naturala: Eboluzioaren Giltzarriak

Biologia3,28 KB

Moldaerain espezie berekoen artean

Bizidun guztietan ADNa dago, eta molekula horren bidez, herentzia genetikoa gurasoengandik ondorengoengana transmititzen da. Transmisio horretarako, zelula erdibitu egiten da eta kopiak sortzeko gaitasuna du. Mutazioak ez dira egokiak, eta bizidunengan anormaltasunak sortzen dituzte. Mutazioa norabide egokian egin duen banakoa populazioko gainerako bizidunak baino hobeto moldatuta egongo da ingurunera eta, beraz, helduarora iristeko aukera gehiago izango du.

Hautespen naturala

Espezie batzuen barruan era askotako aldaerak edo barietateak lortu dira, hautespen artifiziala erabiliz. Adibidez: txakurrak. Egokia izan zitekeen txakur mota hautatzeko ahaleginak egin dira, hautespen artifizialaren bidez hainbat txakur

...

Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren Moldaketa eta Hautespen Naturala: Eboluzioaren Giltzarriak" »