Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Giza Inmunitate Sistemaren Funtzionamendua eta Gaixotasunak

Biologia3,02 KB

Gaixotasun motak

Gaixotasun infekziosoak

Mikroorganismo patogenoek eragiten dituzte, eta lau taldetan sailka daitezke:

  • Birusak
  • Bakterioak
  • Onddoak
  • Protozooak

Adibidez: gripea.

Gaixotasun ez-infekziosoak

Mikroorganismo patogenoek eragiten ez dituzten gainerako gaixotasunak dira.

Adibidez: tronbosia.

Inmunitate-sistema

Gure organismoa mikroorganismo patogenoetatik babesten du, eta hiru defentsa-maila nagusi ditu:

Sarrerako hesiak

Lehen defentsa-mekanismoa da, eta hiru motatakoak izan daitezke:

  • Hesi fisikoak: Larruazalak eta mukosek kanpoko ingurunetik babesten gaituzte.
  • Hesi kimikoak: Mikroorganismoak ugaltzea eragozten duten substantziak dira, hala nola listua eta urin gastrikoak.
  • Hesi biologikoak: Gure gorputzean bizi diren mikroorganismo onuragarriak dira (
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Inmunitate Sistemaren Funtzionamendua eta Gaixotasunak" »

Mutazioak: Definizioa, Sailkapena eta Eragile Mutagenikoak

Biologia2,67 KB

Mutazioak: Aldaketa Genetikoak

Mutazioak: Zelula baten ADNaren sekuentziako aldaketak dira, eta bertan oinarrituz sorturiko beste zelula batzuetara transmititzen dira. Aldagarritasun genetikoaren eragile nagusiak dira.

Mutazioen Sailkapena

1. Eraginpeko zelulen arabera:

  • Germinalak: Heredatu egin daitezke, eta zatiketa meiotikoaren edo mitotikoaren batean sortzen dira, gametogenesian.
  • Somatikoak: Euretan oinarrituz mitosiz sorturiko zeluletara baino ez dira transmititzen.

2. Magnitudearen arabera:

  • Puntualak edo genikoak: Adierazgarrienak, nukleotido bikote batean soilik eragiten dute aldaketa.
  • Kromosomikoak: Kromosomaren egituran eragiten dituzte aldaketak.
  • Genomikoak: Kromosoma kopurua aldatzen dute.

Mutazio Puntualak edo Genikoak

Baseak ordeztearen bidezko...

Jarraitu irakurtzen "Mutazioak: Definizioa, Sailkapena eta Eragile Mutagenikoak" »

Organismoen Arnas eta Digestio Sistemak

Biologia3,54 KB

GAS TRUKEA

Gasen trukea organismoen eta ingurunearen artean gertatzen da. Horretarako, azal espezifiko bat behar da, horma meheak eta difusioa errazteko egokituak. Azal hauek hezeak izan behar dute, gasek difusioan zeharkatu ahal izateko, eta zirkulazio sistemako sare kapilar batekin estaliak egon ohi dira.

Arnasketa motak

  • Arnasketa zelularra: Zelula barruan (mitokondrietan) gertatzen den prozesua da, non oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen den, energia lortzeko.
  • Arnas sistema:
    • Difusio sinplea: Gasak zuzenean trukatu mintz zelularrak erabiliz.
    • Larruazaleko arnasketa: Uretan edo toki hezeetan bizi diren animaliek erabiltzen dute. Gasak gorputz barruan dabiltzan likidoetatik larruazalaren bidez hedatzen dira.
    • Trakea arnasketa: Antropodoek
...
Jarraitu irakurtzen "Organismoen Arnas eta Digestio Sistemak" »

Proteinen Sintesia: Itzulpenaren Mekanismoa eta Faseak

Biologia2,66 KB

Itzulpena: Proteinen Sintesiaren Mekanismoa

Proteinen sintesia ARN mezulariaren kodoien ordenaren arabera ematen da. Elementu hauek parte hartzen dute:

  • ARNt aktibatuak (aminoazil-ARNt)
  • Erribosomak: zitosolean aske edo EEB lotuta. Hiru gune dituzte:
    • A lokusa: aminoazil-ARNt berria sartzeko lekua
    • P lokusa: sortzen den peptidoa gordetzeko lekua
  • ARN mezularia: proteina bakoitzeko desberdin bat. 5'-3' zentzuan irakurtzen da.
  • Faktore proteikoak:
    • Hasierakoak
    • Elongaziokoak
    • Amaierakoak

Aurrefasea: Aminoazidoen Aktibazioa

Aminoazidoa ARNt-ri lotzen zaio bere 3' muturrean dagoen CCA kodoiari. Aminoazil-ARNt sintetasa entzimak erreakzioa katalizatzen du, ATP baten gastuarekin. Aminoazido-ARNt konplexuari transferentzia-konplexua deritzo.

Itzulpenaren Faseak

Proteinen

...
Jarraitu irakurtzen "Proteinen Sintesia: Itzulpenaren Mekanismoa eta Faseak" »

Nutrizioa eta Giza Aparatuak: Funtzioak eta Prozesuak

Biologia3,2 KB

Nutrizioa eta Elikadura: Giza Gorputzaren Oinarriak

Organismo batek, bere materia sortzeko eta bizi-funtzioak betetzeko behar dituen materia eta energia lortze aldera, zenbait prozesu baliatzen ditu; prozesu multzo horri nutrizioa deritzo. Izaki bizidunok elikaduraren bidez hartzen ditugu elikagaiak. Elikagai horiek gure dieta osatzen dute eta gure nutriziorako behar ditugu.

Mantenugai Motak

Bi mantenugai mota daude:

  • Ez-organikoak: Animalia- eta landare-jatorriko elikagaietan egon daitezke, bai eta iturri ez-organikoetan ere. Adibidez: ura eta gatz mineralak.
  • Organikoak: Jatorri organikoko elikagaietan soilik daude (landare- nahiz animalia-jatorrikoetan). Adibidez: gluzidoak, lipidoak, proteinak.

Elikagai Motak

Hiru elikagai mota daude:

  • Elikagai energetikoak:
...
Jarraitu irakurtzen "Nutrizioa eta Giza Aparatuak: Funtzioak eta Prozesuak" »

Ornogabeak: Belakiak, Zelenteratuak eta Platelmintak

Biologia3,22 KB

Belakiak

  • Animalia primitiboenak, ornogabeak. Benetako organo gabeak dira eta kanpo-eskeletorik gabeak.

  • Uretan bizi dira, nagusiki itsaso hondoan itsatsita, ondorioz, animalia bentonikoak dira.

  • Hainbat tamainatako belakiak daude, eta espezie gehienak kolore biziak dituzte.

  • Egitura bakuneko belakiek hodi itxura dute eta normalean taldetan edo koloniatan bizi dira.

Egitura: Goiko aldean, oskulo izeneko zulo handia dute, eta hau, atrio izeneko barrunbe batekin lotzen da. Atrioa, gorputzaren kanpoaldearekin lotuta dago, poro edo ostiolo izeneko irekigune ugariren bidez eta belakiaren gorputzaren pareta oso zeharkatzen dute.

Gorputzaren pareta pinakozito izeneko zelula epitelialez estalita dago. Zelula ziliodunak dira, elikagaiak gerturatzeko. Geruza honen...

Jarraitu irakurtzen "Ornogabeak: Belakiak, Zelenteratuak eta Platelmintak" »

Proteinen Egitura, Funtzioak eta Propietateak: Gida Osoa

Biologia2,49 KB

Proteinen Propietateak

Aminoazidoen Izaeraren Arabaera

Jokabide Kimikoa eta Disolbagarritasuna: Proteinek, aminoazidoak bezala, azido eta base gisa joka dezakete, eta, ondorioz, pH-aren aldaketak indargabetu ditzakete. Disolbagarritasuna konformazioaren araberakoa da, eta masa molekular handia dutenez, dispertsio koloidalak eratzen dituzte.

Espezifikotasuna: Izaki bizidunen proteinen propietateak desberdinak dira espezie bakoitzean, eta espezie beraren barruan ere, zenbait kasutan, aldatu egiten dira indibiduo batetik bestera. Propietate hori da transfusioetan eta transplanteetan gertatzen diren ukapenen eragilea. Proteina batzuek, proteina homologo deiturikoek, funtzio bera betetzen dute hainbat espezietan.

Desnaturalizazioa: Prozesu honen bidez,...

Jarraitu irakurtzen "Proteinen Egitura, Funtzioak eta Propietateak: Gida Osoa" »

Odolaren Zirkulazioa Giltzurrunetan eta Gorputzean Zehar

Biologia3,45 KB

Giltzurrun Baskularizazioa

Giltzurrun baskularizazioa: Odola aortatik irteten diren giltzurrun arterien bidez heltzen da. Giltzurrunean sartu eta banatzen dira, azkenik arteriola aferentea sortuz glomerulua eratzeko. Handik arteriola eferentea irteten da arteria peritubularrak sortzeko. Sistema benosoa arteriarekiko paraleloa da eta beheko kaba benan amaitzen da.

Odola: Konposizioa eta Funtzioak

Odola: Odol zelulak hezur-muinean sortzen dira. Likido likatsua da, kolore gorrikoa eta gazia, eta odol-hodietan zehar dabil. 5L odol inguru ditugu, pisua, sexua eta adinaren arabera.

Odolaren Funtzioak

  1. Nutrizioa: Mantenugaiak garraiatzen ditu digestio-aparatutik gorputzeko organo guztietara.
  2. Arnasketa: O2 garraiatzen du biriketatik zeluletara.
  3. Iraizketa:
...
Jarraitu irakurtzen "Odolaren Zirkulazioa Giltzurrunetan eta Gorputzean Zehar" »

Ingurumen Terminoen Hiztegia

Biologia2,61 KB

Ikuspegi Globala

Fenomeno edo egoera bat modu orokorrean behatzeari deritzo.

Ikuspegi Erredukzionista

Egoera bat eta beraren atalak aztertzeko erabiltzen den ikuspegi zehatzagoa da.

Propietate Emerjenteak

Egoera bat orokorrean aztertzen denean islatzen den ezaugarria.

Albedoa

Argi izpiak edozein gainazaletan islatzen direnean sortutakoari deritzo.

Sistema Homeostatikoa

Berrelikatze positibo eta negatiboaren bidez orekatzen den sistema.

Protekzionistak

Edozein animalia espezie defendatzen duten pertsonak dira.

Ekologistak

Eremu natural handiak defendatzen dituzten pertsonak.

Ingurumen Hezkuntza

Ingurunea zaindu eta kalteak hobetzeko kontzientziatzeko ekintza da.

Inpaktuaren Ebaluazioa

Inguru bati egindako kalteak eta mesedeak baloratzen dituen azterketa da.

Garapen

...
Jarraitu irakurtzen "Ingurumen Terminoen Hiztegia" »

Landareak: Ezaugarriak, Egitura eta Ugalketa

Biologia3,35 KB

Landareak

Ezaugarri komunak: zelulanitzak eta eukariotoak. Egitura: begetatiboa (nutrizioa) eta ugaltze-egitura (ugalketa). Nutrizioa: autotrofo fotosintetikoa. Ugaltze-organoak: estalki bat barneko zelula emankorra babesteko. Funtzio garrantzitsuenak: ekoizleak lehorreko ekosisteman, fotosintesia egin, ur lurruna askatu (transpirazioa), kontinenteak higaduratik babestu eta luzerako emankorrak. Landareak algen eboluziotik etorri.

Biofritoen Dibisioa

Altuera xumea. Ingurune oso hezeak ura xurgatzeko. Egitura begetatiboa: taloa (ehunik gabe). Tamaina txikia (ez organo garaturik).

Goroldioak

Egitura begetatiboa: koloniak: kuxinak (taldean elkarri eutsi). 3 atal: filoideak (hostoak, kloroplastoak - fotosintesia), kauloideak (zurtoina, ez da zelula desberdinik)...

Jarraitu irakurtzen "Landareak: Ezaugarriak, Egitura eta Ugalketa" »