Giza Gorputzaren Aparatuak eta Sistemak: Funtzioak eta Ezaugarriak

Biologia2,31 KB

Digestio-aparatua

Digestio-aparatuak elikagai solido eta likidoetatik gorputzarentzat substantzia nutritiboak izan daitezkeen osagaiak ateratzen ditu. Digestioaren bidez, osagai horiek molekula sinpleagotan zatitzen ditu: molekula handiek osaturiko substantzia nutritiboak (proteinak, lipidoak eta gluzidoak) molekula sinpleagotan deskonposatzen dira (nutrienteak edo mantenugaiak), eta digestio-aparatuaren hainbat atalek xurgatzen dituzte. Digestio-aparatuko guruinen jariakinei esker gertatzen da molekula-zatiketa hori, eta, ondorioz, mantenugaiak prest daude zeluletaraino heldu eta horien nutrizio-prozesuan parte hartzeko.

Arnas Aparatua

Arnas aparatua gorputzak behar duen oxigenoa jasotzen eta soberako karbono dioxidoa kanporatzen duen aparatua da, gizakiontzat ezinbestekoa. Birikek eta arnasbideek osatzen dute.

Zirkulazio-aparatua

Odolari esker, digestio-prozesuan bereizitako mantenugai sinpleak eta arnas aparatuak airetik hartutako oxigenoa bizidunen zelula guztietara helduko dira. Karbono dioxidoa biriketara helarazteaz ere arduratzen da. Gainera, iraiz-aparatua eramaten ditu zelula barruko errekuntzan sortutako hondakinak. Gorputzeko tenperaturaren erregulazioan ere laguntzen du.

Linfa-sistema

Sistema linfatikoa ornodunetan linfa (kolore argiko likidoa) garraiatzen duen hodiz osatutako sarea da. Sistema hau hodi linfatikoek eta gongoil linfatikoek osatzen dute, eta gorputzeko zelula eta ehun guztietan dago, normalean kapilarrei asoziatuta. Egitura itxia da, odol-zirkulazioan hasi eta amaitzen dena.

Iraizketa-aparatua

Iraiz-aparatuak zeluletako prozesu katabolikoetan sortutako hondakinak kanporatzeko balio du. Hala ere, izerdiaren bidez ere hainbat hondakin kanporatzen ditugu. Gibela ere filtrazioaz arduratzen da. Gure gorputzean odolak zirkulatzen du, eta gai toxikoak garraiatzen ditu kanporatzen diren tokietara eramateko.

Lokomozio-aparatua

Lokomozio-aparatua giza gorputza mugitzea ahalbidetzen duen aparatua da. Bere funtzio nagusien artean, barneko organoak babestea dago. Azalak estaltzen du, eta jasotako aginduak betetzen ditu. Hainbat organo babesten ditu. Hezurrek, giharrek eta artikulazioek osatzen dute funtzio hau.

Deskargatu

PDF Word HTML