Biologiaren Oinarriak: Immunitatea eta Molekulak
Txertoak
Txertoak germenaren prestakin antigenikoak dira, ez dute patogenotasunik baina bai gaitasun inmunogenoa. Ematen direnean erantzun inmunitario primario eragiten dute indibiduoengan baina gaixotasunik sortu gabe, horrela germenaren aurka babestuta gelditzen da indibiduoa oroimena duten B linfozitoei esker.
Serumak
Serumak antigorputzak dituzten prestakinak dira, animalien edo beste gizaki batzuen odoletik lortzen dira horiek aktiboki inmunizatu ondoren. Serumak zainetatik sartu eta indibiduoak berehalako inmunitatea hartzen du baina laburra. Egokiak dira gaixotasun infekzioso larrien tratamenduan. Animalia jatorrikoek hipersentsibilitatea sortu ditzakete baina giza jatorrikoek ez.
Hipersentsibilitatea
Hipersentsibilitatea antigeno baten aurkako erantzun inmunitario ez egokia edo gehiegizko erantzuna da, kalteak eragin diezazkieke ehunei, ez da antigenoarekin lehen kontaktuan agertzen. Erreakzio horiek oroimen inmunologikoarekin lotuta daude eta alergia esaten zaie (alergeno).
Antigorputzak
Antigorputzak odol-plasman, ehun-fluidoetan eta zelula batzuen gainazalean dauden glukoproteinak dira. Zelula plasmatikoek sortzen dituzte eta antigenoekin erreakzionatzen dute; horiek neutralizatu eta suntsitzen dituzte.
Egitura
- L kateek zati aldakorrak dituzte N amaierako muturrean eta zati konstanteak C amaierako muturrean.
- H katean C amaierako muturrean hiru edo lau zati konstante dituzte.
Eskualdeak
- 3 eskualde: 1 konstantea Y besoaren beheko aldean,
- 2 bi aldakor: Y muturrei lotuta.
- 3 hiperaldakorrak (paratopoa osatzen dute).
Immunitate Humorala
Immunitate Humorala: odol-plasman antigorputzak daude. Sistema inmunitarioak antigenoaren aurkako antigorputz espezifikoak sortzen ditu, horiek berekin lotu eta desaktibatu egiten ditu, errazago suntsitzeko.
Immunitate Zelularra
Immunitate Zelularra: sistema inmunitarioak zelula espezializatuak sortzen ditu. Zelula horiek antigenoa eta horiek infektaturiko zelulak suntsitzen dituzte.
Inmunoeskasiak
Inmunoeskasiak sistema inmunitarioko elementuren bat ez edukitzearen edo horren funtzionamendua egokia ez izatearen ondoriozko aldaketa patologikoak dira, inmunoeskasia duten indibiduoek infekzio kronikoak hartzeko erraztasun handiagoa dute baita tumoreak edukitzeko arrisku gehiago ere.
tRNA (Arnt)
- Beso Hartzailea: Molekularen 3' muturra duena.
- Beso Antikodona: Antikodon bat dauka eta horrek molekularekin lotuko den aminoazidoa zehazten du; mRNAren kodon batekiko osagarria da.
- T Besoa: Itzulpenean erribosomekin lotzen dena.
- D Besoa: tRNAren eta aminoazidoaren arteko lotura katalizatzen duten entzimekin lotzen dena.
Entzimak
Entzimak izaki bizidunetako guztiak metabolismo izena duen erreakzio kimikoetan oinarritzen dira. Erreakzio horiek ordenan eta abiadura handian gertatzen dira, entzimen ekintzari esker (izaera proteikoa eta jarduera katalitikoa dutenak dira).