Bizitzaren Moldaketa eta Hautespen Naturala: Eboluzioaren Giltzarriak

Biologia3,28 KB

Moldaerain espezie berekoen artean

Bizidun guztietan ADNa dago, eta molekula horren bidez, herentzia genetikoa gurasoengandik ondorengoengana transmititzen da. Transmisio horretarako, zelula erdibitu egiten da eta kopiak sortzeko gaitasuna du. Mutazioak ez dira egokiak, eta bizidunengan anormaltasunak sortzen dituzte. Mutazioa norabide egokian egin duen banakoa populazioko gainerako bizidunak baino hobeto moldatuta egongo da ingurunera eta, beraz, helduarora iristeko aukera gehiago izango du.

Hautespen naturala

Espezie batzuen barruan era askotako aldaerak edo barietateak lortu dira, hautespen artifiziala erabiliz. Adibidez: txakurrak. Egokia izan zitekeen txakur mota hautatzeko ahaleginak egin dira, hautespen artifizialaren bidez hainbat txakur arraza sortuz, bakoitza ekintza jakin batzuetarako moldatua.

Espezie berrien sorrera

Darwinen teoria

  • Ingurunera hobekien moldatuta dagoen animalia gehiago iraungo du bizirik.
  • Ingurune horretan hainbat bizidun bizi dira.
  • Ingurunea aldatzen bada, beste hautespen bat hasiko da.
  • Hautespen naturala da eboluzioaren motorra.

Espezie bat sortzeko faseak

  1. Populazio batean bi populazio bereizten dira bien artean hesi edo oztopo bat dutelako. Bi populazioetako bizidunak espezie berekoak dira.
  2. Bi populazioek ez dute harremanik beraien artean, isolatuta daude, hautespen naturalaren eraginez bakoitzak bere moldaera du.
  3. Denbora asko igaro ondoren, animalia edo izaki bizidun hori eboluzionatuko da, eta populazioaren aldaketak metatzen joango dira.

Kreazionismoa eta Fixismoa

Kalkulu batzuk eginda, 5 eta 30 milioi espezie bitartean daude munduan. XIX. mendearen hasiera arte, teoria fixistak eta kreazionistak izan ziren nagusi, izaki bizidunak aldaezinak zirela defendatzen zutenak. Lineok (Carl von Linné, 1707-1778) landareak eta animaliak deskribatzeko sistema bat sortu zuen.

Eboluzionismoa edo teoria eboluzionistak

XVII. mendera arte, zientzialariek uste zuten bizidun-espezie guztiak banan-banan sortuak zirela. Lamarcken arabera, lehenengo organismoak berez sortu ziren, besteak berriz, besteengandik eboluzionatuz.

Teoria neodarwinista edo sintetikoa

Aldakortasunaren eragileak mutazioak dira, hau da, indibiduoen materia genetikoa aldatu egiten da.

  • Banako bakoitzak elkarren artean desberdinak diren gameto ugari ditu.
  • Gameto horiek ausaz elkartzen dira ugalketan.
  • Mutazioak geneetan ausaz gertatutako aldaketak dira.

Mikroeboluzioa

Populazio batean gertatzen diren aldaketa maila txikiak.

Makroeboluzioa

Aldaketa ebolutibo handiak: espezie, genero, etab. berriak sortzea.

Eboluzioaren frogak

Froga paleontologikoa (fosilak)

Lehenengo garaietan bizi izan ziren zenbait animalia eta landareren hondakin mineralizatuak dira fosilak. Bizidunen atal gogorrak fosil bihurtzen dira.

Froga enbriologikoak

Enbrioiek hainbat fase dituzte, fase horiek antz handia dute ornodun mota guztietan.

Froga biogeografikoa

Uste denez, bizidun guztiok leku berdin batetik gatoz; besteak kanporatzen baditugu, antzekotasuna aurkituko dugu.

Froga biokimikoa

DNA eta RNA molekulak dira bizi-atalen oinarri nagusia.

Deskargatu

PDF Word HTML