Medikuntza eta Biologia Terminoen Glosarioa
Parametrikoa
Uteroaren bi alboetan agertzen den gunea, odol-hodiak eta linfa-guruinak dituena.
Perfusioa
Errai edo ehun bati heltzen zaion odola edo ur organiko berezia.
Perikardioa
Bihotza inguratzen duen mintza.
Perikondrioa
Kartilagoa inguratzen duen geruza, odol-hodiak eta nerbioak dituena.
Periostioa
Hezurrak inguratzen dituen geruza, bizitzan zehar hezur berria sortzen jarraitzen duena.
Plasma
Odolari zelulak kentzean geratzen dena.
Pleura
Birikak inguratzen dituen mintza.
Pneumonia
Biriken inflamazioa, gasen elkartrukea oztopatuz.
Pneumozitoa
Birika-albeoloetako hormetan dagoen zelula, bai hormak osatuz zein surfaktantea jariatuz.
Presbizia
Akomodazio-gaitasunaren murrizketagatik hartutako hipermetropia, adinarekin lotuta dagoena.
Progesterona
Beste eraginez...