Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Fixismoa eta Eboluzionismoa: Jatorriaren Teoria Nagusiak

Biologia3,1 KB

Fixismoa eta Eboluzionismoa: Kontzeptu Nagusiak

Zer garen eta norantz goazen jakiteko garrantzitsua da gure jatorria ezagutzea. Eboluzionismoa da kezka horren erantzun bat, eta hau eta fixismoa egon ziren aurrez aurre.

Fixismoa (Cuvier)

Fixismoa Cuvier (1769-1832) naturalistak proposatu zuen. Teoria horren arabera, espezieak independenteak dira eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, aldaketarik egin gabe. (Jatorria: Genesis, liburu sakratua).

Eboluzionismoa eta Transformismoa

Eboluzionismoaren arabera, unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira, eta espezie aniztasuna aldaketaren eta egokitzapenaren ondorioa. Eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen, baina teoria honen oinarriak XVIII. mendean hasi ziren finkatzen...

Jarraitu irakurtzen "Fixismoa eta Eboluzionismoa: Jatorriaren Teoria Nagusiak" »

Bakterioen Ugalketa, Metabolismoa eta Birusen Zikloak

Biologia2,48 KB

Bakterioen Ugalketa eta Bariabilitate Genetikoa

Ugalketari dagokionez, bakterioek ugalketa sexugabea dute, bipartizioaren bidezkoa.

Bipartizio prozesua

Bipartizioan, material genetikoa bikoiztu eta bi kromosometako bakoitza mintzaren barneko puntu batean lotuta gelditzen da. Behin hori eginda, mintza luzatu eta kromosomak banatzen dira. Zelularen tamaina aurrekoaren bikoitza denean, elkarren aurkako bi inbaginazio daude, kromosomak lotu arte. Horma sortu, bi zelula berriak banatu eta bizitza independentea egiten hasiko dira.

Bariabilitate Genetikoa Handitzeko Mekanismoak

Beste ugalketa mota batzuk konjugazioa, transdukzioa eta transformazioa dira, eta hauen bidez bariabilitate genetikoa handitzen da:

  • Konjugazioa: Sexu-pilien bidezko kontaktu fisikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Bakterioen Ugalketa, Metabolismoa eta Birusen Zikloak" »

Giza Ehunak: Sailkapena eta Funtzio Nagusiak

Biologia5,54 KB

Epitelioko Ehunak: Babes Funtzioa

Epitelioko ehunek babes funtzioa dute. Forma lauak, kubikoak eta zilindrikoak izan ditzakete. Bi mota nagusi bereizten dira:

  • Estaldura epitelioa
  • Guruin epitelioa

Estaldura Epitelioa

Gorputzaren azala eta organoen barrunbeak osatzen dituzte. Motak:

  • Laua
  • Zilindrikoa
  • Kubikoa

Geruza Anitzeko Epitelioa

  • Laua: Azalean dago, eta goiko geruzek kornea osatzen dute, ahoan, baginan eta hestegorrian izan ezik.
  • Kubikoa: Guruin-hodietan aurkitzen da.
  • Zilindrikoa: Kanpoko partikulak birkanporatzeko funtzioa du.

Guruin Epitelioak

Substantziak jariatzen dituzte. Motak:

  • Exokrinoa: Substantziak kanpora jariatzen dituzte, adibidez, listu-guruinak.
  • Endokrinoa: Substantziak odolera isurtzen dituzte, adibidez, tiroidea.
  • Mistoak: Bi funtzioak betetzen
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Ehunak: Sailkapena eta Funtzio Nagusiak" »

Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzioak eta Anatomia

Biologia2,58 KB

Digestio-aparatua

Digestio-aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ditzaten. Halaber, digeritu gabeko hondakinak kanporatu egiten ditu.

Anatomia

Bi elementu mota ditu:

  • Digestio-hodia: Atal hauek ditu: ahoa, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.
  • Digestio-guruinak: Zenbait substantzia jariatzen dituzte digestio-hodira. Listu-guruinak, gibela eta pankrea dira.

Digestio-funtzioak

  • Ahoratzea: Elikagaiak digestio-hodira sartzen dira ahotik. Ahoan, hortzek elikagaiak txikitzen dituzte, eta elikagaiak listuarekin nahasten dira.
  • Digestioa: Elikagaiak eraldatu eta beste substantzia soilago batzuk eratzen dira, zelulek erabil ditzaten. Bi motatako ekintzak daude:
    • Ekintza mekanikoa: Elikagaiak
...
Jarraitu irakurtzen "Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzioak eta Anatomia" »

Zelulen Teoria eta Funtzioak

Biologia7,21 KB

1) Teoria Zelularra: Teoria zelularra XIX mendean plazaratua. Schleiden, Schwann eta Virchow aditzera eman zuten.

  • Izaki bizidun oro dago zelulaz osatuta.
  • Izaki bizidunen egitura eta funtzio unitate oinarrizkoak dira.
  • Zelula dator zatiketa zelularra medio, lehenagoko beste zelula batetik.

Arnasketa zelularra bertan egiten da: Mitokondrioetan. Proteinen sintesiaz arduratzen dira: Erribosomak. Zelularen zatiketan parte hartzen dute: Zentrioloak. Zelulari kanpotik datorkion materiala digeritzen du: Lisosomak. Nukleo eta zitoplasmaren arteko substantzien trukea bertan egiten da: Nukleo-mintza.

3) Zelulak 3 bizi funtzio betetzen ditu. Zeintzuk dira eta zein da bakoitzaren helburua? Bizi funtzio hiru hauek dira: Nutrizioa, erlazioa, ugalketa.

  • Nutrizioa:
...
Jarraitu irakurtzen "Zelulen Teoria eta Funtzioak" »

Zitoeskeletoa eta Organulu Zelularrak: Egitura eta Funtzioak

Biologia2,99 KB

Zitoeskeletoa

Zitoeskeletoa harizpi proteiko luze eta mehez osatutako sarea da, zitoplasman zehar hedatzen dena. Zelulari forma ematen dio, organuluen higidura eragiten du eta zatiketa zelularrean parte hartzen du. Hiru harizpi mota nagusi ditu:

1. Harizpi ertainak

Zuntzezko harizpi luzanga askorekin osaturik daude eta bitarteko diametroa dute; keratina da ugariena. Haien funtzio nagusia egiturazkoa da: zelulak luzatzean gertatzen diren tentsio mekanikoei eustea. Oso ugariak dira muskuluetan.

2. Aktinazko harizpiak edo mikroharizpiak

Zuntz mehe eta malguak dira, aktinaz osatuak. Gehienak mintz plasmatikoaren azpian kokatzen dira eta muskuluetan ugariak dira. Euskarri mekanikoa ematen dute, zelularen forma mantentzen dute eta higidura zelularra ahalbidetzen...

Jarraitu irakurtzen "Zitoeskeletoa eta Organulu Zelularrak: Egitura eta Funtzioak" »

Nerbio Sistemaren Funtzionamendua eta Errezeptore Motak

Biologia4,51 KB

Errezeptore Motak

  • Mekanorezeptoreak: Ukimena, oreka eta entzumena.
  • Termorezeptoreak: Estimulu termikoak.
  • Kimiorezeptoreak: Usaimena eta dastamena.
  • Fotorezeptoreak: Ikusmena.

Nerbio-bulkada

Nerbioek erantzunak ematen dituzte eta efektoreetara bidaltzen dituzten koordinazio zentro batera helarazitako mezu elektrokimikoak dira. Nerbio bulkada emateko atariko intentsitatea egon behar da.

Nerbio bulkaden transmisioa

  1. Mintza polarizatuta dago: ioi positiboak kanpoan eta negatiboak barruan. Geldialdiko gaitasuna.
  2. Mintzan sodio ioiak sartzen dira eta zelularen polaritatea aldatzen da. Ekintza gaitasuna.
  3. Despolarizazioa ondoko aldeetan ematen da, domino-efektua sortuz.
  4. Nerbio bulkada mintz barrutik lekualdatzen da.
  5. Nerbio bulkada igaro ondoren, mintz osoa berriro
...
Jarraitu irakurtzen "Nerbio Sistemaren Funtzionamendua eta Errezeptore Motak" »

Digestioa, xurgapena eta arnas-aparatua

Biologia2,54 KB

Xurgapena eta egestioa

Xurgapena: digestioaren ondorioz mantenugaiak lortzen dira. Mantenugai horiek txiki txikiak direnez, digestio-hodiaren paretak zeharkatzen dituzte eta odolera pasatzen dira. Prozesu horri xurgapena deritzo.

Egestioa: xurgatu gabeko substantziak heste lodira pasatzen dira, hestearen pareten mugimendu peristaltikoei esker. Han ia ura guztia eta gatz mineralak xurgatzen dira; horrenbestez, digestioaren hondarrak gero eta solidoago egiten dira, eta hala, gorotzak eratzen dira. Heste lodian, gainera, hainbat bakterio sinbionte daude. Bakterio horiek hartzitu eta deskomposatu egiten dituzte xurgatu gabeko hondarrak. Bakterioek zenbait bitamina sintetizatzen dituzte eta heste-gasen sortzen dituzte. Gorotzak hestearen azken zatian...

Jarraitu irakurtzen "Digestioa, xurgapena eta arnas-aparatua" »

Izaki Bizidunen Nutrizioa eta Funtzio Bitalak

Biologia4,68 KB

Elikadura eta Nutrienteak Lortzeko Moduak

Nutrienteak lortzea, elikagaiak: Izaki bizidunek hainbat modutan eskuratzen dituzte elikagaiak ingurunetik:

  • Belarjaleak: Landareez elikatzen dira.
  • Haragijaleak: Beste animaliez elikatzen dira.
  • Orojaleak: Landareez eta animaliez elikatzen dira.
  • Suspensiboroak: Ura iragaziz materia organikoz eta mikroorganismoez elikatzen dira.
  • Saprofitoak: Izaki bizidunen hondakinez eta gorozkiez elikatzen dira.
  • Parasitoak: Elikagaia bizirik dagoen landare edo animalietatik lortzen dute, ostalariari kalte eginez.

Digestio Prozesua

Digestioa deskonposizio-prozesu bat da, elikagaien molekula organiko konplexuak nutriente sinpleago bihurtzen dituena. Prozesu honen bidez, zelulek xurgatzeko eta erabiltzeko moduko molekulak sortzen...

Jarraitu irakurtzen "Izaki Bizidunen Nutrizioa eta Funtzio Bitalak" »

Giza Nutrizioa: Aparatuak, Digestioa eta Funtzioak

Biologia1,94 KB

Nutrizioaren bidez, organismoek mantenugaiak bereganatzen eta erabiltzen dituzte. Gure gorputzeko zenbait aparatu aritzen dira lanean nutrizio prozesuan:

  • Digestio aparatua: Elikagaiak digeritzea eta substantzia soilago bihurtzea du funtzio.
  • Arnas aparatua: Gas trukean aritzen da, oxigenoa lortu eta karbono dioxidoa kanporatuz.
  • Zirkulazio aparatua: Odolaren bidez, oxigenoa eta elikagaien substantzia baliagarriak gure gorputzeko zeluletara garraiatzen ditu.
  • Iraitz aparatua: Odolak garraiatzen dituen hondakin substantziak kanporatzen ditu.

Digestio Aparatua: Anatomia eta Funtzioak

Digestio Aparatuaren Anatomia

Digestio aparatua bi atal nagusik osatzen dute:

  • Digestio hodia: Ahoa, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.
  • Digestio Guruinak: Guruin
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Nutrizioa: Aparatuak, Digestioa eta Funtzioak" »