Nerbio Sistemaren Funtzionamendua eta Errezeptore Motak

Biologia4,51 KB

Errezeptore Motak

  • Mekanorezeptoreak: Ukimena, oreka eta entzumena.
  • Termorezeptoreak: Estimulu termikoak.
  • Kimiorezeptoreak: Usaimena eta dastamena.
  • Fotorezeptoreak: Ikusmena.

Nerbio-bulkada

Nerbioek erantzunak ematen dituzte eta efektoreetara bidaltzen dituzten koordinazio zentro batera helarazitako mezu elektrokimikoak dira. Nerbio bulkada emateko atariko intentsitatea egon behar da.

Nerbio bulkaden transmisioa

  1. Mintza polarizatuta dago: ioi positiboak kanpoan eta negatiboak barruan. Geldialdiko gaitasuna.
  2. Mintzan sodio ioiak sartzen dira eta zelularen polaritatea aldatzen da. Ekintza gaitasuna.
  3. Despolarizazioa ondoko aldeetan ematen da, domino-efektua sortuz.
  4. Nerbio bulkada mintz barrutik lekualdatzen da.
  5. Nerbio bulkada igaro ondoren, mintz osoa berriro polarizatzen da, eta geldialdiko gaitasuna berreskuratzen du.

Hedapen abiadura nerbio zuntzaren eta diametroaren araberakoa da, baita mielinaren presentziaren araberakoa ere.

Sinapsia

Neuronen arteko lotura funtzionala da. Bulkada daraman neurona presinaptikoa da eta jasotzen duena postsinaptikoa.

Sinapsi motak

  • Sinapsi elektrikoak: Neuronak oso hurbil daude eta proteinen bidez lotzen dira. Ornogabeetan ohikoak dira.
  • Sinapsi kimikoak: Neuronen artean arrail sinaptikoa dago. Axoiek bukaeran botoiak dituzte, eta hauetan besikula sinaptikoak daude, neurotransmisorez beteta. Neurotransmisoreak arrailean deskargatzen dira, despolarizazioa eta bulkada eraginez.

Plaka eragilea

Neurona eta muskulu arteko sinapsi mota berezi bat da.

Nerbio Sistemaren Eboluzioa Animalietan

Knidarioak/Zelenteratuak

Benetako neuronak dituzte, nerbio-plexuak osatuz. Bi norabideko transmisioa.

Platelmintoak

Zentzumen, eragile eta elkartze neuronak dituzte. Norabide bakarreko transmisioa. Antolamendu zefalo-kaudala eta aldebiko simetria. Zefalizazioa (garun-gongoila).

Anelidoak

Faringea inguruan eraztun periesofagikoa dute, eta metamero bakoitzean 2 gongoil. Garun-gongoila garatua.

Artropodoak

Nerbio sistema zentralizatua dute, burmuin eta zentzumen organo garatuekin.

Moluskoak

Gongoil metaketa handiagoa dute, eta zefalopodoetan garuna garatzen da.

Ekinodermoak

Digestio hodiaren gainean nerbio-eraztuna dute.

Nerbio Sistema Zentrala (NSZ)

Hiru meningek babesten dute: piamaterra, araknoidea eta duramaterra. Materia grisa eta zuria bereizten dira. Hiru zati nagusi ditu: prosentzefaloa, mesentzefaloa eta erronbentzefaloa.

  • Prosentzefaloa: Telentzefaloa eta dientzefaloa (hipotalamoa barne). Emozioak, sexu organoak eta funtzio autonomoak kontrolatzen ditu.
  • Mesentzefaloa: Ikusmen eta entzumen erreflexuak kontrolatzen ditu.
  • Erronbentzefaloa: Metentzefaloa (zerebeloa) eta mielentzefaloa (bizkarrezur-erraboila). Erreflexu funtzioak kontrolatzen ditu.

Bizkarrezur-muina

Bulkadak entzefalora helarazten ditu eta erreflexuak kontrolatzen ditu.

Nerbio Sistema Periferikoa (NSP)

Nerbio sistema zentralarekin lotzen da. Honako nerbio mota hauek ditu:

  • Sentimen nerbioak: Estimuluak hartzaileetatik NSZra bideratzen dituzte.
  • Nerbio eragileak: NSZtik erantzunak organo efektoreetara bideratzen dituzte.
  • Nerbio mistoak: Sentimen eta eragile funtzioak betetzen dituzte.

Hormonak eta Feromonak

Jomuga zelulak

Hormona jakinetarako errezeptoreak dituzten zelulak dira.

Hormona motak

  • Hormona proteikoak: Handiak dira eta erreakzioak zelulatik kanpo eragiten dituzte.
  • Hormona esteroideak: Txikiak dira, erreakzioak zelula barruan eragiten dituzte eta erantzuna sortzen dute.

Feromonak

Guruin exokrino batzuek ingurunera botatzen dituzten substantzia kimikoak dira. Espezie berekoen arteko komunikazioan parte hartzen dute (lurralde marka, arren eta emeen arteko erakarpena, janari bidea, etab.).

Hormonen erabilera praktikoak

  • Esne ekoizpena handitzea (tiroxina/oxitozina).
  • Okela ekoizpena handitzea (hazkunde hormonak/sexu hormonak).
  • Ugalketa zikloaren kontrola (progesterona/gestagenoak).

Deskargatu

PDF Word HTML