Bakterioen Ugalketa, Metabolismoa eta Birusen Zikloak

Biologia2,48 KB

Bakterioen Ugalketa eta Bariabilitate Genetikoa

Ugalketari dagokionez, bakterioek ugalketa sexugabea dute, bipartizioaren bidezkoa.

Bipartizio prozesua

Bipartizioan, material genetikoa bikoiztu eta bi kromosometako bakoitza mintzaren barneko puntu batean lotuta gelditzen da. Behin hori eginda, mintza luzatu eta kromosomak banatzen dira. Zelularen tamaina aurrekoaren bikoitza denean, elkarren aurkako bi inbaginazio daude, kromosomak lotu arte. Horma sortu, bi zelula berriak banatu eta bizitza independentea egiten hasiko dira.

Bariabilitate Genetikoa Handitzeko Mekanismoak

Beste ugalketa mota batzuk konjugazioa, transdukzioa eta transformazioa dira, eta hauen bidez bariabilitate genetikoa handitzen da:

  • Konjugazioa: Sexu-pilien bidezko kontaktu fisikoa duten bi bakterioen arteko zuzeneko transferentzia da (plasmidoen transferentzia).
  • Transformazioa: Zelula hartzaileak ADN zati aske bat hartu eta bere kromosoman sartzen du. ADN zati lisatu horiek bakterioetatik datoz.
  • Transdukzioa: ADN transferentzia birus batek zikloan eginiko akats baten bidez gertatzen da. Infektaturiko bakterioaren geneak kapsidan sartzen dira. Horrek ADNa beste bakterio batean injektatzen duenean gertatzen da transferentzia.

Bakterioen Metabolismoa eta Sailkapena

Bakterioak autotrofoak nahiz heterotrofoak izan daitezke; gainera, batzuek metabolismo mota bat edo beste aukera dezakete inguruaren arabera. Bakterioak sailkatzeko, karbono eta energia-iturriei begiratu behar diegu:

Autotrofoak (Karbono iturri inorganikoa: CO2)

Energia-iturriaren arabera, bi mota izan daitezke:

  • Fotolitotrofoak: Argia erabiltzen dute.
  • Kimiolitotrofoak: Erreakzio kimikoetan sortutako energia erabiltzen dute.

Heterotrofoak (Karbono iturri organikoa)

Energia-iturriaren arabera, bi mota izan daitezke:

  • Fotoorganotrofoak: Argia erabiltzen dute.
  • Kimioorganotrofoak: Erreakzio kimikoetan sortutako energia erabiltzen dute (talde honetan ia bakterio guztiak sar ditzakegu).

Birusen Ugaltze-Zikloak

Zelula inbaditu ondoren, bi ugaltze-ziklo agertzen dira:

Ziklo Litikoa

Birus batek zelula infektatu, ugaldu eta ostalaria hiltzen du. Birus horiei birulentu deritze, eta bakteriofagen nahiz animalia-birusen ugaltze-zikloa da. Honako etapa hauek ditu:

Deskargatu

PDF Word HTML