Zitoeskeletoa eta Organulu Zelularrak: Egitura eta Funtzioak

Biologia2,99 KB

Zitoeskeletoa

Zitoeskeletoa harizpi proteiko luze eta mehez osatutako sarea da, zitoplasman zehar hedatzen dena. Zelulari forma ematen dio, organuluen higidura eragiten du eta zatiketa zelularrean parte hartzen du. Hiru harizpi mota nagusi ditu:

1. Harizpi ertainak

Zuntzezko harizpi luzanga askorekin osaturik daude eta bitarteko diametroa dute; keratina da ugariena. Haien funtzio nagusia egiturazkoa da: zelulak luzatzean gertatzen diren tentsio mekanikoei eustea. Oso ugariak dira muskuluetan.

2. Aktinazko harizpiak edo mikroharizpiak

Zuntz mehe eta malguak dira, aktinaz osatuak. Gehienak mintz plasmatikoaren azpian kokatzen dira eta muskuluetan ugariak dira. Euskarri mekanikoa ematen dute, zelularen forma mantentzen dute eta higidura zelularra ahalbidetzen dute. Miosinarekin lotzean, uzkurdura eragiten dute.

3. Mikrotubuluak

Tubulina proteinaz osatutako zilindro luze, zuzen eta hutsunedunak dira. Besikulen eta organuluen garraioan parte hartzen dute, zilioen eta flageloen egituraren zati dira, eta ardatz mitotikoa sortzen dute.

Zentrioloak eta Zentrosoma

Zentrioloak

Zilindro laburrak dira, bederatzi hirukote mikrotubulu periferikoz osatuak. Bi alde dituzte: zona distala (nukleotik urrun) eta zona proximala (nukleotik hurbil). Beste zentriolo batzuk eratzeaz eta zilioen zein flageloen sorkuntzaz (korpuskulu basala) arduratzen dira.

Zentrosoma

Animalia-zelula interfasikoan nukleotik oso hurbil dagoen egitura da. Zentriolo pare batek osatzen du (diplosoma). Mikrotubulu zelularrak antolatzen ditu eta mitosian parte hartzen du, ardatz mitotikoa eratuz.

Zilioak eta Flageloak

  • Zurtoina edo axonema: Mintz plasmatikoaz inguraturik dago eta bi mikrotubulu zentral ditu. Horien inguruan, bederatzi mikrotubulu-pare daude (9+2 egitura).
  • Trantsizioko zona: 9+0 egiturako trantsizioa adierazten du; bertan erdiko mikrotubuluak desagertu egiten dira.
  • Korpuskulu basala: Zilioen eta flageloen oinarrian dagoen zilindroa da, mintz plasmatikoaren azpian kokatua. Zentrioloen egitura bera du (bederatzi hirukote).
  • Sustraia: Uzkurdura-funtzioa duten mikroharizpiek osatzen dute.

Organulu Mintzadunak

Erretikulu Endoplasmatikoa (EE)

Tubuluen eta zakuen (zisternen) sarea da, zitoplasma osoan hedatzen dena.

Golgi Aparatua

Disko formako zaku zapalduz (zisternaz) eta lotutako besikulaz osatuta dago:

  • Cis aldea: Trantsiziozko besikulak EEn gemazioz askatu eta cis aldeko zisternetara batzen dira, molekulak bi organuluen artean garraiatuz.
  • Trans aldea: Gemazioz iraitz-besikulak eta garraio-besikulak sortzen dira, hurrengo zisternekin lotuz (cis-trans norabidea).

Bakuoloak

Zaku itxurako konpartimenduak dira, substantziak gordetzeko erabiliak.

Deskargatu

PDF Word HTML