Metabolismoa: Katabolismoa, Anabolismoa eta Arnasketa Zelularra
Metabolismoa: Bi Prozesu Nagusiak
Metabolismoak bi prozesu mota nagusi hartzen ditu bere baitan:
- Katabolismoa: Narriadura-prozesuak.
- Anabolismoa: Sintesi prozesuak.
Prozesu katabolikoak eta anabolikoak ez dira aldi berean gertatzen, ezta zelulako leku berean ere. Hala ere, egokituak daude elkarren artean. Energiaren transferentziak bitartekari metabolikoen bidez egiten dira, batez ere elektroiak garraiatzen dituzten koentzimak eta ATP molekulak erabiliz.
Metabolismoaren erreakzioak oxidazio-erredukzio prozesuak dira, edo erredox prozesuak.
Katabolismoa: Narriadura eta Energia Askapena
Metabolismoaren narriadura-fasea da katabolismoa. Bertan, molekula organikoak eta erreduzituak narriatu egiten dira, produktu bakunago eta oxidatuago bihurtuz. Hauek...