Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Genetika: DNA, RNA eta Mutazioen Oinarriak

Biologia2,99 KB

Nukleotidoen osaera

Nukleotidoak hiru osagaiz osatuta daude:

  1. Fosfato taldea.
  2. Bost karbono atomoko gluzidoa: Erribosa edo desoxirribosa izan dezake.
  3. Base nitrogenatua: Hauetako bat izan dezake: adenina, guanina, zitosina, timina eta uraziloa.

Azido nukleiko motak: DNA eta RNA

  • DNA: Pentosatzat desoxirribosa du, eta base nitrogenatutzat adenina, guanina, zitosina eta timina.
  • RNA: Pentosatzat erribosa du, eta base nitrogenatutzat adenina, guanina, zitosina eta uraziloa.

DNAren egitura eta ezaugarriak

Molekula bakoitza bi polinukleotido-katez osatuta dago. Bi kate horiek kiribilean kiribilduta daude irudizko ardatz baten inguruan; hau da, helize bikoitza osatzen dute. Pentosek eta fosfato taldeek helizearen kanpo-egitura osatzen dute, eta base nitrogenatuek...

Jarraitu irakurtzen "Genetika: DNA, RNA eta Mutazioen Oinarriak" »

Biologia Zelularra: Funtzioak eta Prozesuak

Biologia2,7 KB

Funtzio Erlatiboak: Organismoak ingurunean gertatzen diren aldaketak hautemateko eta horiei erantzun egokia emateko gaitzen dituzten prozesuak dira. Zelulaz kanpo nahiz zelularen barnean gertatzen diren eta zelulek hauteman ditzaketen aldaketa fisikoei edo kimikoei estimulu deritze.

Mugimendu Ameboidea

Pseudopodoen bidez mugitzen da, zitoplasma deformatuz joaten da.

Ugalketa

Izaki bizidunei beren ezaugarri berberak dituzten indibiduoak sortzea ahalbidetzen dien baliabidea da, horrela espezieen iraupena bermatuz.

Sexu bidezko ugalketa

Gametoak eratzen ditu eta ernalketan zigotoa sortzen du.

  • Gametoak osatu: Gametogenesi prozesua. Gameto arrak eratzeko espermatogenesia, emeak obogenesia.
  • Gametoak batu: Ernalketaren bidez gerta daiteke, barruan edo kanpoan.
...
Jarraitu irakurtzen "Biologia Zelularra: Funtzioak eta Prozesuak" »

Biziaren Funtzioak eta Nutrizioa: Zelulak eta Prozesu Biologikoak

Biologia2,79 KB

NATUR ZIENTZIAK: 1. GAIA

Bizia iraunaraztea

Zelulen egitura

Zelula guztiek oinarrizko hiru egitura dituzte:

  1. Mintz plasmatikoa: Zelula oso-osorik estaltzen duen mintz mehea da. Substantzien igarotzea erregulatzen du.
  2. Zitoplasma: Zelularen barnealdea da. Bertan daude organuluak.
  3. Material genetikoa: Zelularen funtzionamendua kontrolatzen du.

Zelula prokariotoak

Zelula prokariotoak nukleorik ez dutenak dira. Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dute.

Zelula eukariotoak

Zelula eukariotoek material genetikoa nukleoaren barruan bilduta dute.

Fotosintesia eta bere prozesua

Fotosintesia prozesu anaboliko bat da, landareek soilik egiten dutena, eta kloroplastoetan gertatzen da.

Fotosintesia gertatzeko, energia-iturri bat behar da nahitaez: Eguzkiaren argia....

Jarraitu irakurtzen "Biziaren Funtzioak eta Nutrizioa: Zelulak eta Prozesu Biologikoak" »

Osasuna eta Bizi Kalitatea: Faktoreak, Gaixotasunak eta Prebentzioa

Biologia3,45 KB

Pertsonengan Eragina Duten Faktoreak

1. Faktore Biologikoak

  • Adina eta zahartze prozesua
  • Sexua
  • Herentzia
  • Haurdunaldia

2. Ingurumen Faktoreak

2.1. Giro Eraso Fisikoak

  • Erradiazio ionizatzaileak
  • Zaratak
  • Tenperatura aldaketak

2.2. Giro Eraso Kimikoak

  • Airearen kutsadura (industriak, arnas aparatuarentzat kaltegarria)
  • Uraren kutsadura
  • Elikagaien kutsadura

2.3. Giro Eraso Biologikoak

  • Birusak, bakterioak, protozooak eta onddoak; hauek gaixotasun infekziosoak eragiten dituzte.

3. Faktore Pertsonalak

3.1. Gizarte Faktoreak

  • Egoera sozioekonomikoa
  • Kultura maila
  • Bizi familiarra eta soziala
  • Estresa

3.2. Portaera eta Bizi Ohiturak (Prebentzioa)

  • Tabakoaren, alkoholaren eta drogen kontsumoa
  • Elikadura ohiturak, dieta
  • Jarduera fisikoa, kirola...
  • Garbitasuna

4. Osasun Sistema Erabiltzeko

...
Jarraitu irakurtzen "Osasuna eta Bizi Kalitatea: Faktoreak, Gaixotasunak eta Prebentzioa" »

Fotosintesia eta Zelula Ugalketa: Prozesu Biologikoak

Biologia2,48 KB

Fotosintesiaren Ilunpeko Fasea

Fotosintesiaren ilunpeko fasea kloroplastoetan gertatzen da, eta ez dago argiaren eraginpean. Calvinen zikloa deritzon bide metabolikoa ematen da. Argipeko fasean sortutako ATP eta NADPH molekulak CO2 erreduzitu eta glukosa sortzeko erabiltzen dira. Sortutako glukosa energia sortzeko eta zelula autotrofoek behar dituzten konposatu organikoak sintetizatzeko erabiltzen da.

Ugaltze Funtzioa: Zelula Zikloa

Zelula amak bere nukleoan daukan informazio genetiko guztia zelula kumeei transmititzen die.

Ziklo zelularra zelula batean gertatzen diren gertaera-multzoari deritzo, zatiketa eta bikoizketa (erreplikazioa) barne hartzen dituena. Ziklo zelularraren iraupena zelula motaren araberakoa da, eta bi fase nagusitan banatuta...

Jarraitu irakurtzen "Fotosintesia eta Zelula Ugalketa: Prozesu Biologikoak" »

Eboluzioaren Teoriak: Darwinismoa, Mutazionismoa eta Neodarwinismoa

Biologia2,48 KB

Darwinismoa (exogenikoa)

1858an, Galapagos uharteetara eta Hego Amerikara bidaiatu ondoren, Charles Darwinek (1809-1882) eta Alfred Russell Wallacek (1823-1913) eboluzioari buruzko beste teoria bat azaldu zuten Londresen. Bidaia hartan egindako behaketak oinarri hartuz sortu zuten teoria berria.

Bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, izaki bizidunak ugariagoak baitira baliabideak baino. Eta hautespen naturala da borroka horren ondorioa. Horrela, espezierik gogorrenek egiten dute beti aurrera, ingurunera moldatzeko gaitasunik handiena dutenek. Moldatzeko gai ez direnak hil egiten dira, eta gai direnen ezaugarriak, berriz, ondorengoengana igarotzen dira.

Lamarcken teoria baztertuta geratu zen. Baina Darwinek ez zuen eboluzioaren mekanismoa...

Jarraitu irakurtzen "Eboluzioaren Teoriak: Darwinismoa, Mutazionismoa eta Neodarwinismoa" »

Adierazpen Genetikoaren Erregulazioa: Prokariotoak eta Eukariotoak

Biologia2,91 KB

Adierazpen Genetikoaren Erregulazioa

Adierazpen genikoa erregulatzeko mekanismorik egon ezean, zelulek proteina kantitate handiak sortuko lituzkete etengabe. Proteinen sintesiaren erregulazioa transkripzioan edo itzulpenean egin daiteke. Ezagunena transkripzioan diharduen mekanismoa da, kontrol gehiena bertan egiten baita.

Prokariotoetan

Prokariotoetan, operioia ADN-aren egitura eta funtzio unitatea da. Operoi bat elkarrekin estu lotutako prozesu biokimikoetan inplikaturiko proteinak kodeatzen dituzten geneen multzoa da. Gene horiek guztiak bata bestetik hurbil daude kromosoman, erregulazioa modu koordinatuan egiteko.

Geneen erregulazioa bi motatakoa izan daiteke:

  • Induzigarria: Geneen adierazpena blokeaturik dago, inguruan induzigarri izeneko molekula
...
Jarraitu irakurtzen "Adierazpen Genetikoaren Erregulazioa: Prokariotoak eta Eukariotoak" »

Eutrofizazioa eta Akuiferoen Kutsadura: Uraren Kalitatearen Arriskuak

Biologia2,62 KB

Eutrofizazioa: Definizioa eta Oligotrofia

Eutrofizazioa: Ura landareen nutrienteez edo mantenugaiez aberastearen ondorioz ekosistema urtarretan gertatzen diren aldaketa fisiko, kimiko eta biologikoen multzoari esaten zaio.

Aintzira Oligotrofikoak

Mantenugai gutxi dituzten eta ekoizpen eskasa duten aintzirei oligotrofiko deritze. Mantenugaien eskasia dela-eta, landare gutxi eta plankton gutxi dagoenez, urak oso gardenak dira. Bizidun asko ez dagoenez, oxigeno gutxi gastatzen da arnasketan; ondorioz, oxigeno kopurua handia da. Ohikoak dira mendi garaietan.

Prozesu naturalaren ondorioz, eta gero eta sarriago prozesu antropikoaren eraginez, aintziretako mantenugaiak ugaldu egin daitezke, eta horren ondorioz, aintzirak eutrofiko bilakatzen dira.

Eutrofizazio

...
Jarraitu irakurtzen "Eutrofizazioa eta Akuiferoen Kutsadura: Uraren Kalitatearen Arriskuak" »

Mikrobiologia eta Bioteknologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia2,35 KB

Zer da Antibiotiko bat?

Antibiotikoak patogenoak diren germenak hiltzeko nahiz haien erreprodukzioa geldiarazteko gai diren substantzia kimikoak dira. Germen patogeno horien barnean bakterioak, onddoak edota bestelako parasitoak sar daitezke.

  • Streptomyces taldeko mikroorganismoak antibiotikoak sortzen dituzte.
  • Adibidez, penizilina sortzeko Penicillium chrysogenum erabiltzen da.

Bioteknologia eta Mikroorganismoen Erabilera Elikagaien Industrian

Zer da Bioteknologia?

Bioteknologia zientziaren eta ingeniaritzaren printzipioen aplikazioa da, balio diguna ondasunak eta zerbitzuak lortzeko, hainbat materia eragile biologikoen bidez aldatuz.

Mikroorganismoen Erabilera Elikagaietan

Mikroorganismoen erabilerari dagokionez, hartziduraren bidez hainbat elikadura-...

Jarraitu irakurtzen "Mikrobiologia eta Bioteknologia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Nerbio Sistema: Bulkada, Sinapsia eta Egitura

Biologia2,73 KB

Nerbio Bulkaden Transmisioa

Nerbio bulkada despolarizazio-prozesu baten bidez transmititzen da neuronen bitartez.

Mintza polarizatuta dago. Desberdintasun hori sodio-potasio ponparen bidez mantentzen da, eta geldialdiko potentziala esaten zaio.

Iragazkortasunaren hazkundeak estimuluak sortzen ditu. Sodio ioiak zelulara sartzean, polaritatea alderantzizkoa da, eta horri ekintza potentziala deritzo.

Ioien birbanaketak despolarizazioa eragiten du, eta horren ondorioz, ondoko aldea despolarizatu egiten da. Nerbio bulkada despolarizazioak mintzetik egiten duen lekualdatzea da.

Nerbio bulkadak zuntz osoa zeharkatzen duenean, errepolarizazioa gertatzen da.

Sinapsia

Neuronen arteko edo neuronen eta muskuluen arteko lotura funtzionala da, baita sentimen zelulen...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio Sistema: Bulkada, Sinapsia eta Egitura" »