Fixismoa eta Eboluzionismoa: Jatorriaren Teoria Nagusiak
Fixismoa eta Eboluzionismoa: Kontzeptu Nagusiak
Zer garen eta norantz goazen jakiteko garrantzitsua da gure jatorria ezagutzea. Eboluzionismoa da kezka horren erantzun bat, eta hau eta fixismoa egon ziren aurrez aurre.
Fixismoa (Cuvier)
Fixismoa Cuvier (1769-1832) naturalistak proposatu zuen. Teoria horren arabera, espezieak independenteak dira eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, aldaketarik egin gabe. (Jatorria: Genesis, liburu sakratua).
Eboluzionismoa eta Transformismoa
Eboluzionismoaren arabera, unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira, eta espezie aniztasuna aldaketaren eta egokitzapenaren ondorioa. Eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen, baina teoria honen oinarriak XVIII. mendean hasi ziren finkatzen transformismoari esker.
Transformismoaren arabera, lehen espezieak transformatu ziren denboraren poderioz, eta horren ondorioz beste espezie batzuk sortu ziren. Leclerc (1707-1788) izan zen lehen urratsak eman zituena, baina Moreau (1698-1759) izan zen benetan hedatu zuena.
Eboluzio Biologikoaren Teoria Nagusiak
1. Lamarckismoa
Eboluzio biologikoaren lehenengo teoria globala izan zen. Jean Baptiste Lamarck (1744-1829) frantsesak 1809an argitaratutako Filosofia Zoologikoa lanean azaldu zuen:
- Progresioa organismo sinpleetatik konplexuenetara.
- Aldaketak ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira (organo batzuk erabiltzen hasi eta beste batzuk ez erabili).
- Erabiltzeagatik, organoak garatu eta perfekzionatzen dira. "Zer funtzio bete behar duen, horrelakoa izan behar da organoa". Beharrak organoa sustatzen du. (Endogenoa)
- Prozesuaren bidez geureganatutako karaktereak heredagarriak dira, ingurunera moldatzeko arazorik ez izateko.
2. Darwinismoa eta Hautespen Naturala
1858an, Charles Darwin (1809-1882) eta Alfred Russel Wallacek (1823-1913) Galapago uharteetara eta Hego Amerikara bidaiatu zuten. Darwinen arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak baitira.
Hautespen naturala da borrokaren ondorioa. Horrela, espezie gogorrenak egiten dute aurrera: ingurunera moldatzeko gaitasun handiagoak dituztenak (Exogenoa). Moldatzen ez direnak hiltzen dira, eta gai direnen ezaugarriak ondorengoengana heredatzen dira.
Lamarcken teoria baztertuta geratu zen, eta Gregor Mendelek (1822-1884) herentzia biologikoaren teoria azaldu zuen, hainbat esperimentu egin ondoren.
3. Mutazionismoa
Mendeli esker, XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX. mendearen hasierako azterketa genetikoek mutazionismoa sortu zuten. Teoria honen arabera, eboluzio prozesua mutazioen araberakoa izaten da.
1901 inguruan, Hugo de Vriesek (1848-1935) bi aldaketa mota bereizi zituen:
- Modifikazioak: Ingurugiro aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen.
- Mutazioak: Izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta heredagarriak. Baina mutazioak halabeharrezko emaitza dira eta ez dira beti onerako izaten.