Zelula Immunitate Erantzunak: T eta B Linfozitoen Papera

Biologia3,4 KB

Eran inm zelular hauen aurka: zelula barruko hazkuntza eta garapen mikroorganismoak, arrotzak diren zelulak, eta org zel tumoralak. Erantzun hori T zitoek eta laguntzaileek egiten dute, beste zelula batzuekin lankidetzan.

Prozesua

Antigenoa Identifikatzeko Prozesua

Antigenoa identifikatu: T linfozitoek zelula batzuen gainazalean MHC molekulekin lotuta dagoenean soilik identifikatzen dituzte antigenoak. Prozesua honako hau da:

  1. Makrofago batek antigenoa identifikatu eta fagozitatu egiten du.
  2. Fagozitatu ondoren, peptido mineraletan banandu eta horiek MHC II deritzanekin lotuta garraiatzen dira gainazalera.
  3. Antigenoaren peptidoren bat I motako MHC molekulen lotu eta horiek parasitaturiko zelularen gainazalera garraiatzen dituzte.

Linfozitoen Aktibazioa

Linfozitoak aktibatu: T laguntzaileek identifikatu makrofagoek gainazalean daramaten II. motako MHC molekulak. Molekula horiekin loturiko antigenoekiko errezeptore osagarriak dituztenak horiekin lotu, aktibatu eta ugaldu egiten dira. Makrofagoek interleuzina I askatu eta aktibazio hori sustatzen dute.

Aktibaturiko T Linfozitoen Emaitzak

Aktibaturiko T laguntzaileek interleuzina-2 sortzen dute, eta T laguntzaileek, makrofagoek eta T zitok ugaltzea eragiten dute, horrela, antigenoa errazago suntsitzeko.

T Zitotoen Identifikazioa

T zitotoek MHC molekulekin lotutako peptido antigenoarekiko errezeptore osagarriak dituztenak molekulekin lotu egiten dira. Identifikazio egin ondoren, linfozitoak aktibatu eta ugaldu egiten dira, linfozito laguntzaileek jariatutako interleuzina-2.ri esker. Aktibaturiko T linfozitoek xede-zelulara isastu eta zelula suntsitu egiten dute, perforina izeneko proteinak askatzen dituztelako. Honeek mintza zulatu eta zelularen lisia eragiten dute. Ondoren, makrofagoek zelula horien hondarrak irentsi egiten dituzte.

Erantzun Humoralaren Prozesua

Erantzun humoral: efektoreak eurak eratzea eragiten duten antigenoen aurka diharduten antigorputzak dira. Gehienbat B linfozitoek hartzen dute parte, baita T linfozito laguntzaileek ere.

B Linfozitoen Aktibazioa

B linfozitoen aktibazioa B zelulen errezeptoreek antigenoak identifikatzearen araberakoa da, baita linfozito laguntzaileekiko elkarreraginaren araberakoa ere. Prozesua honako hau da:

  1. T linfozito laguntzaileek makrofagoek gainazalean duten MHC II molekula identifikatu.
  2. Antigenoarekiko errezeptore osagarriak dituztenak lotu, aktibatu eta ugaldu.
  3. Aldi berean, B linfozito ez aktibo batek, bere errezeptoreen bitartez, T linfozito laguntzaileek aktibaturiko antigenoa identifikatu.
  4. Ondoren, B linfozitoak antigeno hori errezeptore baten bidezko endozitosiz internalizatzen du, antigenoa prozesatu eta gainazalean MHC II molekulekin lotutako ondoriozko peptido batzuk aurkezten ditu.
  5. Antigenoa aktibaturiko T linfozito laguntzaileek aurkezten duten zelula B linfozitoa da.
  6. Aktibaturiko T laguntzaileek, beren errezeptoreen bidez, B linfozitoaren gainazaleko MHC II identifikatu, lotu eta interleuzinak jariatu.
  7. Eraginez, B linfozitoak aktibatu eta ugaldu egiten dira. Horren ondorioz, B klona sortu eta zelula plasm eta oroimena duten B zelulatan bereizi.
  8. Zelula plasmek jariatzen dituzten antigorputzak antigenoekin lotzen dira, horiek neutralizatzeko eta errazago suntsitzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML