Ingurumen Terminoen Hiztegia

Biologia2,61 KB

Ikuspegi Globala

Fenomeno edo egoera bat modu orokorrean behatzeari deritzo.

Ikuspegi Erredukzionista

Egoera bat eta beraren atalak aztertzeko erabiltzen den ikuspegi zehatzagoa da.

Propietate Emerjenteak

Egoera bat orokorrean aztertzen denean islatzen den ezaugarria.

Albedoa

Argi izpiak edozein gainazaletan islatzen direnean sortutakoari deritzo.

Sistema Homeostatikoa

Berrelikatze positibo eta negatiboaren bidez orekatzen den sistema.

Protekzionistak

Edozein animalia espezie defendatzen duten pertsonak dira.

Ekologistak

Eremu natural handiak defendatzen dituzten pertsonak.

Ingurumen Hezkuntza

Ingurunea zaindu eta kalteak hobetzeko kontzientziatzeko ekintza da.

Inpaktuaren Ebaluazioa

Inguru bati egindako kalteak eta mesedeak baloratzen dituen azterketa da.

Garapen Iraunkorra

Agortzen ez diren baliabideak dira, espezie baten ondorengoek garapenerako erabili ahal izateari deritzo.

Ingurumen Inpaktua

Bizidunek, bereziki gizakiak, ingurumenean dituen eragin aldakorra, gehienetan txarra.

Ekosistema

Bizidunen eta tokiko faktore fisiko-kimikoen arteko elkarrekintza ematen den lekua (adibidez, laku bat).

Biotopoa

Ingurugiroko faktore fisiko-kimikoak dira.

Biozenosia

Elkarrekintzan dauden espezie ezberdinetako izakiak dira.

Ekoizlea

Fotosintesiaren bidez elikagaiak (materia organikoa) beren kabuz sortzeko gai diren izakiak (adibidez, landareak).

1. Mailako Kontsumitzailea

Belarjaleak edo ekoizleez elikatzen diren izaki bizidunak dira.

2. Mailako Kontsumitzailea

Haragijaleak edo materia eta energia 1. mailako kontsumitzaileetatik lortzen dituzten izakiak.

Kate Trofikoa

Organismo batzuetatik besteenganako energia, elikagai modura transferitzen duen multzo trofikoa.

Maila Trofikoa

Materia eta energia lortzeko elikadura mota berdina duten izakiak. Hauek kate trofikoa osatzen dute, maila desberdinetan bereiziz.

Sare Trofikoa

Kate trofikoak elkarrekin gurutzatzean sortzen den sarea da.

Deskonposatzailea

Maila trofiko batean dauden eta biosferak elikagaiak birziklatzeko erabiltzen dituen organismoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML