Biziaren Jatorriaren Hipotesiak

Biologia2,77 KB

Unibertsoaren eta Lurraren Historia

Unibertsoa duela 13.700 milioi urte sortu zen. Eguzki sistema eta Lurra duela 4.600 milioi urte eratu ziren. Lurraren azala duela 3.800 milioi urte kontsolidatu zen, itsasoak eta ozeanoak sortuz. Bizitza Lurrean duela 3.500 milioi urte inguru agertu zen.

Biziaren Jatorriari Buruzko Hipotesiak

Teoria Exogenoak (Bizia Lurratik Kanpo Sortu)

1. Panspermia (XIX. mendea)

Bizitza Lurratik kanpo sortu eta meteorito eta kometetan iritsi zen Lurrera. Arroka horietan mikroorganismo eta bakterioak zeuden.

2. Exogenesia

Espaziotik iritsitako meteorito eta kometetan bizidunen osagai diren materia organikoak (biomolekulak) daude. Molekula horietatik, hasierako zelulak Lurrean sortu ziren. Teoria honek ez du biziaren jatorria guztiz egiaztatzen.

Sintesi Prebiotikoak

3.1 Bizia Lurrean Sortu Materia Organikotik (Biomolekulak)

3.2 Oparin eta Haldane-ren Hipotesia (1924)

Hasierako atmosferan CH4, NH3 gutxi, H2 eta H2O zeuden (O2 ez). Eguzki erradiazioek eta deskarga elektrikoek atmosferako osagaiak erreakzionatzeko eta biomolekulak eratzeko energia eman zuten. Konposatu kimikoak eratu ziren:

  • Azukreak, gatzak, aminoazidoak eta beste molekula batzuk eratu ziren.
  • Molekula konplexuak sortu ziren.

Atmosferako konposatuak itsasoetara euriek eraman zituzten, salda primitiboa eratuz (itsasoan materia organikoa eratu). Koazerbatuak lehen zelulak ziren, saldan molekula konplexuak elkartuz.

3.3 Miller-en Esperimentu Historikoa (1953)

Miller-ek aminoazidoak sintetizatu zituen, bizia sortzeko lehen urratsa zela esanez. Frogatu zuen materia ez-organikotik materia organikoa sor zitekeela.

4. Eboluzio Kimikoa

Materia organikoa erreakzio kimikoetan eratu zen. Molekula sinple txikiek prozesu kimikoak hasi zituzten.

Nola gertatu?

  • Sorrera minerala: Molekula organikoak salda primitiboan eratu.
  • Indar hidrotermalak: Dortsaletatik gertu dauden gasak eta tenperatura altuak molekula organikoak sintetizatu.
  • ARN-aren mundua: ARN molekula batzuek bizia bideratzeko behar diren proteinak eta ADN-a sortu zituzten.

Non sortu?

Lurra bizia sortzean: H2, CO2, O2, eta CH4 eta NH3 gutxi. O3 geruzarik ez. Sumendi asko. Meteoritoen erorketak. Tenperatura altuak.

Biziaren Jatorriaren Inguruneak:

  • Itsaspeko tximini hidrotermalak
  • Geiserrak dauden tokiak
  • Sakongune handiko tokiak

Fosil zaharrenak (organismo prokariotoak) Groenlandian eta Australian aurkitu dira.

Deskargatu

PDF Word HTML