Immunologia eta Bioteknologia: Oinarriak eta Aplikazioak

Biologia3,49 KB

Immunologiaren Oinarriak

Antigorputz Motak

  • IgM: Lehenak ekoizten dira. Osagarri sistema aktibatzen dute.
  • IgG: IgM-ren ondoren agertzen dira. Plazenta zeharkatu eta fetua babesten dute. Infekzio zaharra adierazten dute.
  • IgA: Jaioberriak babesten dituzte. Listu, muki, esne eta beste jariakinetan aurkitzen dira.
  • IgD: B linfozitoetan antena gisa funtzionatzen dute.
  • IgE: Alergia prozesuetan parte hartzen dute. Parasitoak ezabatzen laguntzen dute.

Antigeno-Antigorputz Erreakzioak

  • Neutralizazioa: Toxinen edo birusen aurka. Zelula mintzean dauden antigorputzek antigenoa blokeatzen dute. Antigenoa (Ag) ezin da zelula mintzari lotu, eta horrela egingo lukeen kaltea ekiditen da.
  • Prezipitazioa: Molekula disolbagarri eta askeekin gertatzen da. Ag-Ac konplexua ez da disolbagarria eta prezipitatu egiten da. Horrela, antigenoaren jarduera ezabatu eta inaktibatu egiten da.
  • Aglutinazioa: Aglutinogenoekin gertatzen da. Antigorputzak (Ac) birusen, zelulen edo bakterioen gainazalean dauden Ag-ei lotzen zaizkie. Sedimentatzen diren agregatuak sortzen dituzte.
  • Opsonizazioa: Aglutinatutako zelula tumoralak edo infektatutakoak. Antigorputzak zelulen gainazalera lotzen dira. Antigorputzek erraztu egiten dute makrofagoek burutuko duten fagozitosia.

Bioteknologia eta Genetika

Txerto Motak

  • Bizi arinduak: Birulentzia murriztua duten germen biziekin egiten dira. Andui arrunta haziz eta manipulazio genetikoaren bidez lortzen dira. Dosi txikiek erantzun humoral eta zelular hobezina ematen dute. Adibidez: tuberkulosia.
  • Hilak: Patogeno hilekin egiten dira, metodo fisiko edo kimikoz lortuak. Arinduak baino dosi handiagoak behar dira, antigenoa aldatzeko arrisku handiagoa dagoelako. Adibidez: A hepatitisa.
  • Anti-idiotipikoak: Beste izaki bizidun batek sortutako antigorputzak erabiltzen dira. Antigeno baten aurkako Ac1 antigorputzak lortu, eta horien aurkako Ac2 antigorputzak sortzen dira. Hauek antigenoarekin lotu eta inaktibatu egiten dute.

Genomika eta Proteomika

Genomika
Izaki bizidunen genoma aztertzen duen diziplina da. Helburuak: organismo bateko gene guztiak katalogatzea eta egitura zehaztea. Aplikazioak ditu medikuntzan eta abeltzaintzan.
Giza Genoma Proiektua (GGP)
Helburua gizakiaren genoma osoa ezagutzea da.
Proteomika
Genoma, zelula edo ehun batek adierazitako proteinen multzoa (proteoma) ikertzea du helburu. Teknikak: elektroforesi bidimentsionala eta kromatografia, proteinak banatzeko.

Terapia Genikoa

Oinarri genetikoa duen gaixotasun bat organismoan geneak sartuta tratatzean oinarritzen da. Gene egokiak sartuz garatzen da, akatsak zuzentzeko.

Arazo nagusiak

  • Genearen integrazioa zorizkoa da.
  • In situ eta ex vivo teknikek ez dute proteina kantitate nahikoa sortzen.

Estrategiak

  • Ex vivo: Gaixoaren zelulak atera eta hazten dira. Ondoren, gene arrunta txertatu eta zelulak berriro sartzen dira.
  • In vivo: Geneak bektoreei lotuta zuzenean odoletik sartzen dira.
  • In situ: Geneak zuzenean ehunetan sartzen dira.

Deskargatu

PDF Word HTML