Odolaren Zirkulazioa Giltzurrunetan eta Gorputzean Zehar

Biologia3,45 KB

Giltzurrun Baskularizazioa

Giltzurrun baskularizazioa: Odola aortatik irteten diren giltzurrun arterien bidez heltzen da. Giltzurrunean sartu eta banatzen dira, azkenik arteriola aferentea sortuz glomerulua eratzeko. Handik arteriola eferentea irteten da arteria peritubularrak sortzeko. Sistema benosoa arteriarekiko paraleloa da eta beheko kaba benan amaitzen da.

Odola: Konposizioa eta Funtzioak

Odola: Odol zelulak hezur-muinean sortzen dira. Likido likatsua da, kolore gorrikoa eta gazia, eta odol-hodietan zehar dabil. 5L odol inguru ditugu, pisua, sexua eta adinaren arabera.

Odolaren Funtzioak

  1. Nutrizioa: Mantenugaiak garraiatzen ditu digestio-aparatutik gorputzeko organo guztietara.
  2. Arnasketa: O2 garraiatzen du biriketatik zeluletara.
  3. Iraizketa: Zelulek eratutako hondakinak bildu eta iraitz-aparatura eraman kanporatzeko.
  4. Babesa: Babes-zelulak eta antigorputzak garraiatu.
  5. Erregulazio termikoa: Gorputzeko tenperatura erregulatzen du, beroa edo hotza emanez.
  6. Hormonak garraiatu.

Odolaren Konposizioa

  1. Plasma: Kolore horixka duen likidoa da. Proteinak, gluzidoak, lipidoak, gatz mineralak eta gasak disolbaturik daude. Odolaren propietate gehienak proteinei zor zaizkie. Plasmari proteina jakin bat kenduz gero, odol-seruma deritzo, eta plasma solido bihurtzen den prozesuari koagulazioa.
  2. Odol-zelulak:
    • Globulu gorriak: Zelula txikiak dira, nukleorik gabeak, elastikoak eta deformagarriak. Kapilar meheenak zeharkatzen dituzte, eta hemoglobinak ematen die kolore gorria. O2 biriketatik zeluletara garraiatzeko funtzioa dute, eta CO2 kanporatzea (4,5 milioi inguru mm3 batean).
    • Globulu zuriak: Pixka bat handiagoak eta nukleoarekin. Sei motatakoak dira: neutrofiloak, eosinofiloak, basofiloak, linfozitoak, monozitoak eta megakariozitoak. Gure organismoa infekzioetatik babestea du funtzio (5000-9000 mm3).
    • Plaketak: Megakariozitoetatik datoz, nukleorik ez eta odolaren koagulazioan parte hartzen dute (150000-30000 mm3).

Arteriak, Zainak eta Kapilarrak

Arteriak: Bihotzetik gorputzeko organo guztietara eramaten dute odola. Paretak lodiak, gogorrak eta elastikoak dira, presio handia jasateko.

Zainak: Organoetatik bihotzera eramaten dute odola. Paretak ez dira besteak bezain lodiak, presio gutxiago jasaten dute. Balbulak dituzte eta odola errazago egiten du gorantz, eta ezin du beherantz egin.

Kapilarrak: Mikroskopikoak eta sare bat eratzen dute, arteriak zainekin lotzen dituenak. Pareta meheetatik zehar igarotzen dira mantenugaiak eta O2 zelula guztietara, eta paretatik hondakinak kanporatzen dira.

Zirkulazio Koronarioa

Zirkulazio koronarioa (balbula aortikotik irten): Ezkerrekoa ezkerreko bentrikuluaren irrigazioaz arduratzen da. Eskuinekoa eskuinekoaz. Bena koronarioak bihotz-muskuluaren azalean agertzen dira eta sinu koronarioan amaitu, eta hori eskuineko aurikulan bukatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML