Organismoen Arnas eta Digestio Sistemak

Biologia3,54 KB

GAS TRUKEA

Gasen trukea organismoen eta ingurunearen artean gertatzen da. Horretarako, azal espezifiko bat behar da, horma meheak eta difusioa errazteko egokituak. Azal hauek hezeak izan behar dute, gasek difusioan zeharkatu ahal izateko, eta zirkulazio sistemako sare kapilar batekin estaliak egon ohi dira.

Arnasketa motak

  • Arnasketa zelularra: Zelula barruan (mitokondrietan) gertatzen den prozesua da, non oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen den, energia lortzeko.
  • Arnas sistema:
    • Difusio sinplea: Gasak zuzenean trukatu mintz zelularrak erabiliz.
    • Larruazaleko arnasketa: Uretan edo toki hezeetan bizi diren animaliek erabiltzen dute. Gasak gorputz barruan dabiltzan likidoetatik larruazalaren bidez hedatzen dira.
    • Trakea arnasketa: Antropodoek erabiltzen dute. Kanpoko horma iragazgaitza dute, baina barruan hodi heze eta adarkatuen sistema dute, trakeak izenekoak. Hauek kanpoaldera espirakulu izeneko zuloen bidez irekitzen dira.
    • Arnasketa brankiala: Uretako animaliek erabiltzen dute. Brankiak dituzte, kanpokoak (tegumentuen luzapenak, larben bizitzari lotuak) zein barrukoak (tolestura kapilarizatuak, brankia ziliatuak, septalak edo operkularrak).
    • Birikien bidezko arnasketa: Lurreko animalia askok erabiltzen dute. Barne azal handia dute, lehorretik babesteko.

Airearen mugimendua (birikietan)

  • Arnasa hartzea: Muskuluak (diafragma) uzkurtu, kaxa torazikoa handitu, presioa txikitu eta birikien bolumena handitu egiten da.
  • Arnas behera: (Arnasa botatzea)

DIGESTIOA

Digestioa elikagaiak prozesatzeko eta xurgatzeko prozesua da.

Digestioa ornogabeetan

  • Poriferoak: Zelula barruko digestioa dute. Koanozitoek (zelula flagelatuak) sortutako ur korronteak janaria barrurantz darama.
  • Knidarioak: Digestio mistoa dute (zelula barruan eta kanpoan).
  • Moluskuak: Ahoa espezializatua dute elikadura motaren arabera.

Digestioa ornodunetan

  • Ahoa: Karbohidratoen digestioa hasten da amilasa entzimarekin. Elikadura boloa sortzen da. Epiglotis kartilagoak faringerako bidea ixten du.
  • Urdaila: Kardias esfinterrak (uzkurtu eta zabaltzen den muskulu zirkularra) elikagaia sartzea kontrolatzen du. Guruin gastrikoek digestio-zukuak jariatzen dituzte, pepsina entzimak proteinen digestioa hasten du. Bertan, ura, ioiak eta zenbait substantzia (aspirina adibidez) xurgatzen dira. Elikagaia kimo bihurtzen da.
  • Heste meharra: Hiru zati ditu: duodenoa, jejunoa eta ileona.
    • Duodenoa: Bertan nahasten dira heste-guruinek eta pankreak jariatutako zukuak. Pankreako entzimek (amilasa, lipasa, tripsina) elikagaiak deskonposatzen dituzte. Gibelak jariatutako behazunak (behazun xixkuan bildua) lipidoen digestioan laguntzen du.
    • Jejunoa eta Ileona: Elikagai organiko gehienak xurgatzen dira. Hestearen barruko paretak hestebiloak izeneko tolesdurak ditu, eta horien gainean mikrobiloak daude. Hauek azalera xurgatzailea handitzen dute eta kapilarrekin lotuak daude.
  • Heste lodia: Ura eta gatz mineralak xurgatzen dira. Bertako bakterio sinbionteek xurgatu gabeko janaria deskonposatzen dute eta gorotza sortzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML