Ornogabeak: Belakiak, Zelenteratuak eta Platelmintak
Belakiak
Animalia primitiboenak, ornogabeak. Benetako organo gabeak dira eta kanpo-eskeletorik gabeak.
Uretan bizi dira, nagusiki itsaso hondoan itsatsita, ondorioz, animalia bentonikoak dira.
Hainbat tamainatako belakiak daude, eta espezie gehienak kolore biziak dituzte.
Egitura bakuneko belakiek hodi itxura dute eta normalean taldetan edo koloniatan bizi dira.
Egitura: Goiko aldean, oskulo izeneko zulo handia dute, eta hau, atrio izeneko barrunbe batekin lotzen da. Atrioa, gorputzaren kanpoaldearekin lotuta dago, poro edo ostiolo izeneko irekigune ugariren bidez eta belakiaren gorputzaren pareta oso zeharkatzen dute.
Gorputzaren pareta pinakozito izeneko zelula epitelialez estalita dago. Zelula ziliodunak dira, elikagaiak gerturatzeko. Geruza honen azpian koanozito zelulen geruza bat dago. Honek elikagaien eta uraren sartu-irteera erregulatzen du.
Asexualki eta sexualki ugaltzeko ahalmena dute eta hermafroditak izan daitezke.
Zelenteratuak
Gehienetan itsasoan bizi dira, itsasertzean.
Kolore biziak dituzte.
Egitura bakuna dute. Zaku itsurako gorputzak erroak deituriko luzakinak ditu. Hauek, aho izeneko irekigunea inguratzen dute. Ahoa digestio barrunbeaz lotuta dago. Gorputzaren paretak hiru geruza ditu: kanpokoa, epidermisa; barrukoa (digestio barrunbea estaltzen duena); eta tartekoa, mesoglea. Geruza horietan zelulak daude, baina ez dituzte egiazko ehunik sortzen.
Egituraren arabera bi taldetan banatzen dira: bizi eserikoak, polipoak; eta askatasunez igeri egiten dutenak, marmokak. Polipoideek ahoa gora begira dute, eta marmokek, aldiz, ahoa azpiko aldera begira dute, manubrio izeneko luzakinekin muturrean. Erroak, bestalde, beheraka dituzte. Zelenteratuetako batzuek bizi zikloaren arabera, bi itsura hauek hartzen dituzte.
Asexualki eta sexualki ugaltzeko ahalmena dute.
Platelmintak
Metazoo erreinuko ornogabeak eta benetako organodunak dira platelmintak.
Bi aldeko simetria duten animaliarik bakunenak dira, gorputza lakian zapalez osatuta dute, horik izena “platelmintoak” oso zapalak dira.
Hiru klase bereizten dira:
Turbelarioak: bizi askekoak dira, lurrean edo leku oso hezeetan bizi direnak. Adb. “planaria” izenekoa.
Trematodoak eta zestodoak: hauek parasitoak dira, hauen adibidea “Tenia edo solitaria”, dugu, gizakiaren digestio aparatuan agertzen den parasitoa.
Abdomenaren bidez lekualdatzen dira, eta ahoa ere hor dute. Hauek digestio aparatuan itsasteko “bentosa” moduko egiturak izaten dituzte buru aldean.
Digestio aparatua ez dago osatuta, eta zulo bakarra du (ahoa/uzkia). Zulo horretatik faringe bat atera daiteke kanpora elikagaiak hartzeko. Ez dute ez arnas sistema ez zirkulazio sistemarik ere. Gas trukea epidermisaren bidez egiten dute.
Sexu bidezko ugalketa da. Dioikoak dira eta benetako gonadak dituzte, haietan sortzen dira gametoak.