Digestioa eta Arnasketa Prozesuak

Biologia3,47 KB

Digestio Prozesua

Lehenik eta behin, ogi puska ahoan sartzen da eta ahoratzea hasten da. Elikagaiak zatitzen dira eta digestio kimikoa hasten da listu entzimei esker. Elikagaiak hortzen bidez zatitzen dira, murtxikatuz. Digestio kimikoa egiten da eta prozesu honi esker ogiaren hidrolisia ematen da, tamaina txikiko molekulak askatzen dira (almidoiak > amilasa > maltosa). Elikagaiak zatituta, elikadura boloa sortzen da. Listuak, boloa lubrifikatuz, irenstea errazten du. Mastekatzearen (mekanikoa) eta hidrolisiaren (kimikoa) ondoren, irenstea dator. Irenstean, boloa ahalik eta azkarren esofagora igarotzen da. Ondoren, urdailera heltzen da. Digestio kimikoa gertatzen da. Boloa urdailera heltzen denean, irabiatu eta uhin gastrikoarekin nahasten da eta trinkotasun erdilikidoa hartzen du. Jarraian, heste meharrera igarotzen da, digestio kimikoaren eta mantenugaien xurgatze prozesuaren zatirik handiena bertan gertatzen delarik. Azkenik, heste lodira igarotzen da. Hau digestio-hodiaren amaieran dago, apendizean. Heste lodiaren funtzio nagusiena ioiak eta ura xurgatzea da, prozesuaren amaieran gorozkiak izateko, digestioaren hondakinekin eraikiak. Gorozkiak eratu eta uzkitik kanporatzen dira.

Arnasketa Prozesua

Azalaren Bidezko Arnasketa

Azalaren bidez arnasten duten animaliek azal mehe eta heze batez dute estalita gorputza, eta azal hori odol-kapilarrekin harremanetan dago. Honako animalia hauek dute azal-arnasketa: lur zizareak, anelido batzuk, molusku batzuk eta anfibioak.

Zakatz Arnasketa

Azalaren ebaginazioak edo hedapenak dira, kanpoko ingurunera luzatzen direnak xapla edo harizpi adarkatu batzuen bidez. Horien barruan daude odol-kapilarrak. Zakatzetako azala mehea da, eta heze irauten du beti, kanpoko ingurunea urtarra baita. Anelido edo molusku batzuek, krustazeoek, ekinodermatuek, arrainek eta anfibioek erabiltzen dute zakatz arnasketa.

Biriken Bidezko Arnasketa

Azalaren inbaginazio batzuk dira, eta barrunbeak eratzen dituzte animaliaren barruan. Era horretan, azala babesturik egoten da. Azala ere mehea da, eta kapilarrekin dago kontaktuan. Barraskiloek, anfibioek, narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek biriken bidez arnasten dute.

Trakea Arnasketa

Hodi adarkatuak dira, eta animaliaren gorputzean barneratu ahala gero eta txikiagoa da hodien diametroa. Airea zuzenean heltzen da zeluletara. Intsektuek, araknidoek eta miriapodoek erabiltzen dute trakea arnasketa.

Gas Trukea

Difusio bidez egiten da. Birikietako albeoloetan gordetako aireak inguratzen dituzten kapilarretako odolak baino oxigeno-kantitate handiagoa dauka; ondorioz, O2-ak kapilarretan sartzeko joera dauka. Karbono dioxidoaren kontzentrazioa handiagoa da birika-kapilarretako odolean barruko albeoloen airean baino; ondorioz, CO2-ak odoletik albeolotara igarotzeko joera dauka.

Gasen Garraioa

Ornodunetan, oxigenoa eta karbono dioxidoaren zati bat odol-zeluletan barrura garraiatzen dira Arnas Pigmentu izeneko proteinen bitartez; gehien hedatu dena Hemoglobina da. Odola oxigeno-kontzentrazioa txikia duten gorputz-eremuetara iristen denean, oxigenoa askatzen du bere egituran pairatzen duen aldaketaren ondorioz. Oxigenoa biriketatik garraiatzen den odol berak karbono dioxidoa garraiatu behar du itzultze-bidean. Hiru modu hauetan garraiatzen da karbono dioxidoa: odolean disolbatuta ioi bikarbonato eran, hemoglobinarekin konbinatuta, eta plasman disolbatutakoa.

Deskargatu

PDF Word HTML