Ziklo Zelularra: Interfasea, Mitosia eta Erregulazioa

Biologia2,64 KB

Ziklo zelularra ama-zelularen zatiketatik eraturiko zelula berriak zatitu arte dagoen epea da. Ehunetan hiru zelula mota kontsidera ditzakegu, bizitza eta berriztapenaren arabera:

  1. Zelula oso espezializatuak: zatitzeko gaitasuna galdu dutenak. 70-100 urtero berritzen dira, gastatu eta hil egiten dira. Adibidez, neuronak eta muskulu eskeletikoko zelulak.
  2. Frekuentzia baxuarekin zatitzen diren zelulak: gibel-zelulak (urtean behin edo bitan), baina kalterik baldin badago, zelula baten ondoko zelulak zatitzen dira akastuna ordezkatzeko.
  3. Asko higatzen diren ehunen zelulak: etengabe zatitzen dira, gutxi gorabehera 22 orduro. Zelula epitelialak eta hezur-muineko zelulak dira adibide.

Interfasea

Zelulak bere edukia eta masa bikoizten ditu, zelula alabek amarekin eduki eta masa bera izango dutelarik.

G1 Fasea: Hazkuntza eta Erreplikaziorako Prestaketa

Zelula jaio zenetik sintesi fasera arte irauten du. Zelula hazi, organuluak bikoiztu eta kromosomak erreplikaziorako prestatzen ditu. Zikloaren hasiera da. Zatitzen diren eta ez diren zelulen arteko desberdintasuna G1 fasean emandako denboran datza.

G0 Fasea: Kieszentzia Egoera

Zelulak kieszente daude, atsedenaldi-fasean. Zelula latenteak dira, ez dira zatitzen, eta ezin dute PR (errestrikzio-puntua) zeharkatu; ziklotik kanpo daude. Elikagai eta hazkuntza-faktore faltan gertatzen da. Zelulak hazkuntza-faktoreak jasotzen baditu, G0-tik G1-era eta S-ra igaroko da.

S Fasea: DNA Erreplikazioa

DNA helize bikoitzaren kopia egiten da zatiketa zelularra baino lehen. Bi DNA harizpiak identikoak dira, eta bakoitzean harizpi original bat eta sintetizatu berri bat daude (erreplikazio erdikontserbakorra). Bizirauteko eta ugaltzeko, gizakiak genetikoki egonkorrak izan behar dira.

DNA erreplikatzeko mekanismoek DNA konpontzeko mekanismoekin batera funtzionatzen dute.

Fasearen hasieran, histonak sintetizatzen dira, eta ondoren DNA: eukromatina hasten da, eta ondoren heterokromatina. DNAren eta erlazionatutako proteinen bikoizketa gertatzen da.

G2 Fasea: Zatiketarako Prestaketa

Zelulak zatiketarako prestatzen dira, kromosomak trinkotzen hasten dira.

Mitosia

Kromosoma homologoak banatzen dira. (Ondoren, G0 fasera itzul daiteke, zikloa berriz hasteko).

Ziklo Zelularraren Erregulazioa

Ziklinak

Zelula-zikloan zehar gidatzen duten proteina-familia dira. Beraien kontzentrazioa ziklikoki aldatzen da zikloan zehar.

Kinasak (Cdk)

Ziklina menpeko kinasak (Cdk) ziklinekin konplexuak eratzen dituzte, azken hauek aktibatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML